November 28, 2022
De parte de Sare Antifaxista
9 puntos de vista

Aritza Urrengoetxea Cordovilla @aritzaurrengo * E.H

1998ko abenduaren 8an Realak Atletico Madrilen aurka jokatzen zuen Vicente Calderon futbol zelaian egun horretan Aitor Zabaleta Real zalearen bizitza zapuztu egin zen. Ricardo Guerra Frente Atletikoren Bastioneko nazi batek bihotzean labankada eman zion Aitor Zabaletari eta handik ordu gutxira hil zen 28 urte besterik ez zituela. Aitor Zabaletaren erailketatik 24 urte pasa dira eta faxismoak izugarrizko gorakada eduki du mundu mailan. Hainbat herrialdetako gobernuburu ultraeskuindarrak dira eta Espainiako Estatuan aurreikusi daiteke indarra eta ahalmena eduki dezakeela hurrengo Espainiako gobernua baldintzatzeko. Hainbat arrazoi egon daitezke 1990eko hamarkadatik aurrera eskuin-muturrak jasan duen gorakada azaltzeko.  

Hasteko, egungo sistema kapitalistak baldintzatuta gizartearen gehiengo bat klase ertaina delakoaren pentsamendua izan du. Piramidearen goialdean aberats gutxi batzuk eta beheko aldean sektore marjinal batzuk, ia ikusezinak direnak daude. Hamarkada hauetan egon diren krisi ezberdinak (2008an inflazio ekonomikoa, 2020an COVID). Klase ertainen artean erraz bereganatzen den beldur sentimendua hedatu da.  Gero eta lan ziurgabetasun dagoen testuinguru batean eta hainbat krisi hondoratu dituen klase ertain eta herrikoien ezintasunari erantzuteko, ezkerreko ezintasunak, lekua utzi dio eskuin muturraren hazkundeari munduan. Eskuin klasikoa erradikala izan da politika ekonomiko suntsitzaileetan, baina zuhurra diskurtso publikoan. Eskuin muturrak, lotsarik gabe ahotsa altxatzeko orduan, sektore askoren haserrea bideratu du eta eskuin klasikoaren zati on bat baldintzatzea lortu du 鈥 baita ezkerrekoa ere kasu batzuetan 鈥 agenda politikoa egiteko.

Aritza Urrengoetxea
@aritzaurrengo

Bestetik, gizartean eskuin muturreko diskurtsoaren topiko guztiak zabaldu dira: antieuropeismoa, bertokoei lehentasuna eman, kultura-aniztasunari uko egitea etab鈥 Terrorismo yihaidistaren atentatuek indartu egin dute immigrazioaren aurkako errefusa, musulmanak jomugan ipiniz. Eskuin muturrekoaren osagarri ideologikoa eliteen aurkako diskurtsoa da, eta, ez diren gisa gauza gisa ager daitezke:
sistemaren alternatiba bat izatea. Espainiako Estatuan Voxek oraindik ez du eskuina politikoki bere osotasunean gidatzen, baina egia da kulturalki espektro politiko horren ideien borroka irabazten ari dela. Alegia, Espainiako historiaren aurrean zein jarrera hartu behar den, feminismoaren aurka, migrazioaren, ekonomian eta gai sinbolikoetan, hala nola banderaren erabileran. 

Bukatzeko, eskuin muturra ez da irtenbide ekonomiko zehatzen eskaintzagatik nabarmentzen. Baina bai, oso trebea da bere ideologia eta bere esloganak istorio bezala sartzeko. Espainiako errekonkista edo Espainiako Inperioa bezalako esanahi historikoa eta heroikoa ere, “diktadura progre, feminismo, ezker eta independentismoaren” aurkako borrokari, eta, herrialdeak jasaten dituen egiturazko arazoei buruzko emozioak herritar askoren sentimenduak bideratzeko erabiltzen dira, hala nola, langabezia, gazteen arteko aukera falta, jaiotza-tasa txikia, landa-eremuen hustea edo lurraldetasun-tentsioak. hainbat adituk esaten dutenez, ezkerrak albo batera utzi dituen gaiak izan dira. Beraz, hamarkada hauetan, hedabide batzuen laguntzarekin, sustatuko izua, beldurra eta segurtasun ezaren lelo populista eta ultranazionalistei aurre egiteko ezkerrak eta antifaxismoak lanketa eraginkor bat egin behar du diskurtso horiei aurre egiteko.




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com