December 17, 2022
De parte de Sare Antifaxista
268 puntos de vista

Koldo Tellitu @koldo_tellitu * E.H

1991ra arte Kroaziako estatu independente bakarra Ustatxa izan zen, Jugoslaviako nazien inbasioen garain. Gizateriaren historiako genozidiorik handienetako baten arduraduna, milioi bat pertsona ingururen sarraskiaren erantzulea, juduak, zingaroak, baina batez ere serbiarrak.

Partisanoen garaipenaren ondoren, Kroazia, Jugoslaviako Errepubliketako bat izan zen, sozialisten proiektuan gutxien sinesten zuena. Eta zalantzarik gabe, subiranotasunaren aldeko aldarrikapenik gogorrenak izan zituen errepublika, 1971ko krisia nabarmendu zena, Kroaziako udaberria deiturikoa, hauek bankuen eta turisten dibisen gaineko 鈥渒ontrola鈥 aldarrikatu zutenean.

Ez zuten lortu Titorekin bizirik zegoela, honek bazekien nola tratatu gatazka horiek, hasieran errepresio selektiboa eta ondoren aldarrikatutako eskubideei bidea emanez, aldaketa konstituzional garrantzitsuen bidez. Baina 90eko hamarkadaren hasieran, Jugoslaviako esperientzia autogestionarioa krisi larrian sartu zen, eta Ustatxen oinordekoak aldarrikatzen zituztenek, Alemaniaren laguntza paregabearekin, prozesu independentista aurrera eramatea lortu zuten.

Prozesu horretan Kroazian agintean egon zen alderdiak, HDZk, Tudjman buruzagia zelarik, ez zuen inolako eragozpenik izan nazien inbasioan Kroazia gobernatu zuen Ustacha estatuarekiko miresmena adierazteko, bai deklarazioetan, bai erabilitako sinbologian. Eta Alemanian zer?

Alemaniarrek ospatu zuten 40ko hamarkadaren hasierako balkanen mapa berreskuratzea, gainera oraingoan ez zuten armada bidali behar izan. Bereziki larria izan zen zenbait komunikabideren papera, kutsu inperialista nabarmeneko paralelismo dramatiko hori (1940-1990) txalotuz. Frankfurter Allgemeine Zeitung-ek 1991n hondoko hau idatzi zuen bere portadan 鈥淓san daiteke Esloveniak eta Kroaziak, independentzia lortu ondoren, Alemaniarekin duten lotura 鈥淎nschluss鈥 politikoa, ekonomikoa eta kulturala bilatuko dutela. Bai, Anschluss, 1938an Alemania Nazionalsozialistak Austriaren anexioa izendatzeko erabili zen termino bera.

Denborak aurrera egin ahala, niri 90eko hamarkadan ustatxen oinordekoen boterera igotze horretatik grabatuta geratu zaidana, modu subkontziente samarrean, nahigabean, 鈥渋gotze鈥 horren ondoan, batzuetan ia kanpoan, eman ziren zenbait irudiak eta gertaerak izan dira. Eta horrela 1990eko Mundobasketeko banderaren afera, finala amaitu zenean, Divacek Kroaziako bandera kendu zion zelaira salto egin zuen zale bati eta gero lurrera bota ere, gertaera honek Petrovicen zuen adiskidetasuna eten zuen. Parisko Stalingrado metro geltokiaren izena aldatu eta Vukovar jarri zuten kroaziar aktibista talde batek, Kroaziako hiri horren setioa salatzeko,

Stalingradakoarekin parakatzeko helburuarekin. Boban Kroaziako futbolariaren argazkia, Dinamo Zagreb eta Belgradeko Izar Gorriaren arteko futbol partida baten amaieran polizia jugoslaviar bati eraso egiten, eta, azkenik, Jugoslaviako bandera bat erretzen Spliteko Hadjuken zelaian, talde honek Partizanen aurka jokatu zuen partida batean, zale kroaziarrek pista inbaditu ondoren.

Imajinario hori oso presente dago oraindik kroaziar populazioaren zenbait sektoreetan, eta oso modu indartsuan agertzen da futbol eta kirol ospakizunetan, aurreko munduko futbol ospakizunetan ikusi ahal izan genuen bezala, Ustacha/nazia den Marco Perkovic abeslaria ohorezko gonbidatua izan zen Kroaziako taldearen autobusean.

2022 Kroaziako jokalariek abesti faxista bat abestu zuten



Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com