October 19, 2021
De parte de La Haine
110 puntos de vista


19/10/2021 :: Nacionales E.Herria
x Jon Iurrebaso Atutxa
Para la socialdemocracia y la burgues铆a el Estado Socialista Vasco no es posible, no es valioso y mucho menos rentable.

[Euskara]

Alternatiba demokratikoa, prozesu demokratikoa, aldebakartasuna, amore emate hutsa, kolaborazioa eta ezerezerako bidaia.

ENAM-en 2009ko kolpe publikoaren lobby-ak kapitalaren zerbitzura dagoen nazioarteko diplomaziaren konplizitatea izan zuen, maniobraren aurretik eta ondoren. Erabilera horren eszenifikazio publiko gorena Aieteko jauregian egin zen, 2011ko urriaren 17an, eta ETAk jarduera armatua behin betiko utzi zuen 3 egun geroago.

Egun hauetan, ENAM-en amaiera ahalbidetu zuen lobby-ak Aieteko eszenaratzearen 10. urteurrena ospatzen du. Armak entregatzera behartzeaz gain, ETAri eta ENAM-i beren askapen nazional eta sozialeko ildoari uko eginarazi zien lobby berberaz ari gara.

Horrela, urte gutxiren buruan, kapitalaren demokrazia/diktadura pean alternatiba demokratikoa argudiatu zen (egoera demokratiko batean bakarrik egin daitekeena). Ondoren, prozesu demokratiko bat egin nahi izan zen, non Euskal Herria bere etorkizunaren jabe izango zen, kapitalaren diktadura berean. Halako moldez non, frantziar, espainiar eta euskal burgesiaren borondaterik eza ikusirik, aipatutako lobby-ari bere kabuz amore emateko eta kolaboratzeko ideia zoragarria 鈥渂ururatu鈥 baitzitzaion. Azkenean gertatu zenaz noiztik zen jakitun ez dakigu batzuk behintzat.

Hau da, nahiz eta oso baldintzatuta egon klasearteko filosofiagatik, hainbeste urtetako gerraren higaduragatik, horrek guztiak dakartzan kontraesanengatik, sozialdemokraziaren eta burgesia txikiaren presioagatik, etsai nazionalaren eta klasekoaren presioagatik eta abarrengatik, ezin dira azken 60 urteetako borroka-bandera nagusiak utzi.

Hau da, agian Ezker Abertzale Ofizialaren osoari ezin zaio eskatu kontzesiorik gabeko klase- eta nazio-maila bat izatea; praxi iraultzaile bat, unean uneko baldintza objektibo eta subjektiboekin, norberaren eta etsaiaren aurrerapen eta atzerapenekin, nazioarteko egoerarekin eta abarrekin bat datorrena. Alta, lerroa erabat aldatzen ez bada, ziur gaude etsai nazionalaren eta klasekoaren arauen pean alde bakarretik amore ematen duten azken aldia ez dela izango.

Sortu-ren aitabitxi eta amabitxi den lobby-a (eta denborak aurrera egiten duenez, eta bere neurrian, egiten uzten diotenek edo kontzienteki laguntzen dutenek ere ardura dute) bekainetaraino sartuta dago 2009. urtea baino dezente lehenagotik gaur egunera arte. Inperialismoarekiko harremanak (inork ez daki noraino), Espainiako Estatuko gorputz errepresiboekiko omenaldia, PSOE-GAL erakundearekiko lankidetza, 鈥 Orduak beharko genituzke bere jarduera kolaborazionista zehatz-mehatz azaltzeko, maila nazionalean, zein maila sozialean.

Gauzak horrela, beren eragin politikoaren ardatz praktiko nagusia kapitalari bere iraupenerako eta nagusitasunerako beharrezkoak zaizkion tresnak baliozkotzea da. Aldi berean, herri eta gizarte mugimenduan presentzia urria eta erreferentziarik ez izatea eta langile mugimenduan klase-posizio eta praktika sendorik ez izatea, aldizkako performance eta diskurtso lauso eta klaseartekoekin ordezkatzen da, historian zehar sozialdemokraziari antzeztea egokitu zaion bezala.

Beren praxian, ezerk ez dio ihes egiten errentagarritzat, posibletzat edo baliozkotzat jotzen dutenari. Sozialdemokrazia eta burgesiarentzat Euskal Estatu Sozialista ez da posible, ez da baliotsua eta are gutxiago errentagarria. Indibidualtasuna, ongizate pertsonala eta mundu zoriontsua dira nagusi ahientzat, baita gaur egungo okupazio- eta esplotazio-baldintzetan ere.

Euskal Estatu Sozialista eraikitzearen alde.

Jon Iurrebaso Atutxa 2021-10-17

[Castellano]

Alternativa democr谩tica, proceso democr谩tico, unilateralidad, rendici贸n, colaboraci贸n y viaje a la nada.

El lobby del golpe p煤blico de 2009 en el MLNV cont贸 con la diplomacia internacional al servicio del capital antes y despu茅s de su maniobra. La m谩xima escenificaci贸n p煤blica de este manejo se realiz贸 en el palacio de Aiete el 17.10.2011 seguido del cese definitivo de la actividad armada de ETA tan s贸lo 3 d铆as despu茅s.

Estos d铆as el lobby que posibilit贸 el final del MLNV celebra el 10 aniversario de la escenificaci贸n de Aiete. Hablamos del mismo lobby que, adem谩s de obligar a entregar las armas, hizo renunciar a ETA y al MLNV a su l铆nea de liberaci贸n nacional y social.

As铆, en pocos a帽os, se argument贸 la alternativa democr谩tica (s贸lo realizable en una situaci贸n democr谩tica) bajo la democracia/dictadura del capital. Posteriormente, se pretendi贸 realizar un proceso democr谩tico donde el Pueblo Vasco fuera due帽o de su futuro, bajo la misma dictadura del capital. De tal manera que, vista la nula voluntad de los Estados franc茅s, espa帽ol y de la burgues铆a vasca, al lobby se le 鈥渙curri贸鈥 la maravillosa idea de rendirse unilateralmente y colaborar. Al menos algunos/as no sabemos desde cuando eran conscientes de lo que al final ocurri贸.

Es decir, por muy condicionado que se est茅 por la filosof铆a interclasista, el desgaste de tantos a帽os de guerra, las contradicciones que todo ello conlleva, la presi贸n de la socialdemocracia y peque帽a burgues铆a, la presi贸n del enemigo nacional y de clase, etc., no se pueden abandonar las principales banderas de lucha de los 煤ltimos 60 a帽os.

Esto es, quiz谩 no se le pueda pedir al conjunto de la Izquierda Abertzale Oficial que mantenga una posici贸n de clase y nacional sin concesiones; una praxis revolucionaria acorde con las condiciones objetivas y subjetivas del momento, con los avances y retrocesos propios y del enemigo, con la situaci贸n internacional, etc. Sin embargo, salvo que la l铆nea cambie totalmente, lo seguro es que no ser谩 la 煤ltima vez que se rindan unilateralmente bajo las reglas del enemigo nacional y de clase

El lobby, padrino y madrina de Sortu (y como el tiempo pasa, en su medida, tambi茅n cuentan los y las que le dejan hacer o colaboran activamente), est谩 entrampado hasta el fondo desde bastante antes del 2009 hasta nuestros d铆as. Relaciones con el imperialismo (nadie sabe hasta d贸nde), homenaje a los cuerpos represivos del Estado espa帽ol, colaboraci贸n con el PSOE-GAL, 鈥 Necesitar铆amos horas para explicitar con pelos y se帽ales la pr谩ctica colaboracionista tanto a nivel nacional como social.

En esas est谩n, teniendo como principal eje pr谩ctico de su accionar pol铆tico el validar a los instrumentos que le son necesarios al capital para su subsistencia y hegemon铆a. Al mismo tiempo, su escasa presencia y falta de referencia en el movimiento popular y social y la falta de una firme posici贸n y pr谩ctica de clase en el movimiento obrero, se suple con peri贸dicas performances y discursos difusos e interclasistas, como hist贸ricamente a la socialdemocracia le ha tocado teatralizar.

En su praxis, nada se escapa a lo que consideran rentable, posible o tenga valor. Para la socialdemocracia y la burgues铆a el Estado Socialista Vasco no es posible, no es valioso y mucho menos rentable. Para ellos/as, prima la individualidad, el bienestar y un mundo feliz incluso en las actuales condiciones de ocupaci贸n y explotaci贸n.

Por la construcci贸n del Estado Socialista Vasco.

Jon Iurrebaso Atutxa 17-10-2021




Fuente: Eh.lahaine.org