February 14, 2022
De parte de La Haine
245 puntos de vista
14/02/2022 :: Nacionales E.Herria
x Bilboko Langile autodefentsa Sarea
Han utilizado el mismo nombre para crear su nuevo colectivo, entendemos que para poder eliminar el trabajo y la referencialidad de lo que no han podido absorber

[Euskara]

Kontseilu Sozialistaren Langile Autodefentsa Sarea Bilboren aurkezpenaren aurrean.

Bilboko Langile Autodefentsa Sarearen (LAS) lana 2019an hasi zen, langile klasearen auto-antolaketa sustatzeko asmoz. Gure helburua langile klasearen mugimendu eta antolaketa eraginkor baten sorrerari ekarpena egitea da. Gure jarduera praktiko zehatza soldatapeko lanean zentratuta dago, horrela erakunde burgesen eta sistema kapitalistaren aurrean antagonismoa eta benetako klase-batasuna garatzen saiatuz.

Langileek beren borrokak gidatzen dituzten antolakundea gara, esplotazioaren aurrean erantzuna kolektibizatuz eta lortutako garaipenak klase osoarenak izan daitezen eraginez. Gure ibilbidea hasi genuenetik, hainbat lan-gatazka izan ditugu, eta garaipen esanguratsuak lortu ditugu. Gure lanarekin, gero eta erreferentzialtasun handiagoa lortu dugu, eta hasieratik jaso dugun inplikazioak eta elkartasunak gure jarduera aberastu dute.

Euskal Herriko egungo egoera politiko korapilatsuaren erdian, non desmobilizazioa eta antolamenduaren atomizazioa orokorra den, LASen esperientziak erakutsi du pentsaera politiko desberdinak dituzten langileen arteko antolaketa posiblea eta beharrezkoa dela, betiere oinarri iraultzaile batetik bada. Hala ere, adierazi behar da akordioa eta oreka ez direla inoiz errazak izan.

Azken hilabeteetan, taldearen estrategia bistaratzeko orduan ezberdintasunak zeudela ikusirik, planteamendu estrategikoari buruz eztabaidatzea erabaki zen. Eztabaidetan hainbat proposamen eta planteamendu aurkeztu ziren, besteak beste Kontseilu Sozialistan sartzea. Batzarrak proposamena baztertzea erabaki zuen (etorkizunean egon daitezkeen lankidetzei ateak itxi gabe, bere jardunean hainbat kolektibo eta talderekin egin duen bezalaxe), LASen lana eta helburuak garatzen jarraitu ahal izateko. Erabaki hori hartu ondoren, Kontseilu Sozialistako kideek Langile Autodefentsa Sarea uztea erabaki zuten, langile autodefentsa sare berri bat sortzeko asmoa zutela helaraziz.

Hilabeteak daramatzagu iaz hasitako errepresioak eragindako blokeo politikoaren erdian. Espainiako poliziak gure zazpi kide eta kide ohi atxilotu zituen. Oraingoz, horietako bakoitzak 2 urte eta 9 hilabeteko espetxe-zigor eskaera du, eta guztira 82.000 euroko isuna. Auzipetuen artean gatazka aurrera eraman zuen langilea aurkitzen da, emakume migratua izanik, errepresioaren ondorioak larriagoak bilakatuz.

Eragozpen hauen guztien erdian, eta ondorioz, haietaz baliatuz, Bilboko Kontseilu Sozialistak bere langile autodefentsarako sare berria aurkeztu zuen joan den astean; Langile Autodefentsa Sarea Bilbo. Izen berdina erabili dute beren kolektibo berria sortzeko; gure ustez, xurgatu ezin izan duten lana eta erreferentzialtasuna ezabatu ahal izateko, eta horrek gure praktika politikoan eta defentsa juridikoan dakartzan ondorio larriak alde batera utziz.

Komunikatu honen helburua hausturaren berri ematea eta Kontseilu Sozialistaren Langile Autodefentsa Sarea Bilboren jatorria eta horrek dakartzan ondorioak argitzea da. Ez dugu eztabaidetan sartu nahi, mesfidantzak eta lehiak baino ez baitituzte ekartzen, eta ez baitute laguntzen goian aipatutako helburu politikoak garatzen.

Argi utzi nahi dugu Langile Autodefentsa Sareak bere lan politikoa egiten jarraitzen duela eta jarraituko duela, langile klasearen borroka antolatzeko helburuari eutsiz. Gainera, datozen asteetan errepresioaren aurkako kanpainari ekingo diogu berriro. Beste behin ere, langile klasearen borrokak zuen elkartasuna eta inplikazioa beharko ditu.

Gora langileon borroka!

Bilboko Langile Autodefentsa Sarea

————————————————————————————-

[Castellano]

Ante la presentaci贸n de Langile Autodefentsa Sarea Bilbo de Kontseilu Sozialista.

El trabajo de Bilboko Langile Autodefentsa Sarea (LAS) comienza en 2019 con intenci贸n de fomentar la auto-organizaci贸n de clase. Nuestro objetivo es aportar hacia la creaci贸n de un movimiento y una organizaci贸n efectivas de la clase trabajadora. Nuestra actividad pr谩ctica concreta est谩 centrada en el trabajo asalariado, intentando desarrollar de esta manera un antagonismo y una unidad de clase reales ante las instituciones burguesas y el sistema capitalista en su conjunto.

Somos una organizaci贸n en la que las trabajadoras lideran sus propias luchas, colectivizando la respuesta ante la explotaci贸n y haciendo que las victorias conseguidas sean de toda la clase en su conjunto. Desde que empez贸 nuestro recorrido hemos llevado a cabo diferentes conflictos laborales y conseguido victorias significativas. Con nuestro trabajo, hemos ido ganando referencialidad y la implicaci贸n y solidaridad que hemos recibido desde el principio han enriquecido nuestra actividad.

En medio de una coyuntura pol铆tica complicada a nivel de Euskal Herria, en el que la desmovilizaci贸n y la atomizaci贸n organizativa es general, la experiencia de LAS ha demostrado que la organizaci贸n entre trabajadoras con diferentes posicionamientos pol铆ticos es posible y necesaria, siempre que sea desde una base revolucionaria. Aunque hay que se帽alar que el acuerdo y el equilibrio nunca han sido sencillos.

En los 煤ltimos meses y debido a las diferencias a la hora de visualizar la estrategia del grupo se decidi贸 debatir sobre el planteamiento estrat茅gico. Durante los debates se presentaron diferentes propuestas y planteamientos, entre ellos el de entrar en Kontseilu Sozialista. La asamblea decidi贸 rechazar la propuesta (sin cerrar la puerta a posibles futuras colaboraciones, como ha venido desarrollando en su trabajo en relaci贸n a diferentes colectivos y grupos) para poder seguir desarrollando el trabajo, y los objetivos de LAS. Tras tomar esta decisi贸n las compa帽eras de Kontseilu Sozialista decidieron dejar Langile Autodefentsa Sarea, trasladando a la asamblea su intenci贸n de crear una nueva red de autodefensa laboral.

Desde hace meses, nos encontramos en medio de un bloqueo pol铆tico causado por la represi贸n iniciada el a帽o pasado. Donde la polic铆a espa帽ola detuvo a siete de nuestras compa帽eras y ex-compa帽eras. Por el momento, cada una de ellas afronta una petici贸n fiscal de 2 a帽os y 9 meses de c谩rcel adem谩s de una multa total de 82.000E. Entre las encausadas tambi茅n se encuentra la trabajadora que llev贸 adelante el conflicto, cuya condici贸n de mujer migrada hacen que las consecuencias de la represi贸n sean m谩s graves.

En medio de todos estos impedimentos, conscientes de ellos y en consecuencia, aprovech谩ndose de ellos, Bilboko Kontseilu Sozialista present贸 la semana pasada su nueva red de autodefensa laboral; Langile Autodefentsa Sarea Bilbo. Han utilizado el mismo nombre para crear su nuevo colectivo, entendemos que para poder eliminar el trabajo y la referencialidad de lo que no han podido absorber y obviando las graves consecuencias que esto trae para nuestra pr谩ctica pol铆tica y defensa jur铆dica.

El objetivo de este comunicado es informar sobre la ruptura y aclarar el origen de Langile Autodefentsa Sarea Bilbo de Kontseilu Sozialista, as铆 como las consecuencias que esto conlleva. No queriendo entrar en discusiones que solo traen desconfianzas y rivalidades, y que no ayudan en el desarrollo de los objetivos pol铆ticos arriba esbozados.

Queremos dejar claro que Langile Autodenfentsa Sarea sigue y seguir谩 desarrollando su trabajo pol铆tico manteniendo el objetivo de articular la lucha de la clase trabajadora. Adem谩s, en las pr贸ximas semanas retomaremos la campa帽a anti-represiva. Una vez m谩s, la lucha de la clase trabajadora necesitar谩 vuestra solidaridad e implicaci贸n.

Gora langileon borroka!




Fuente: Eh.lahaine.org