July 15, 2021
De parte de La Haine
284 puntos de vista


15/07/2021 :: Nacionales E.Herria
x AHT-rik EZ – Arabako mendiak aske – Elikadura iraunkorraren aldeko mugimendua – Proiektu honi ez!
Durante los 煤ltimos a帽os 脕lava ha estado sufriendo diversos ataques en forma de macroproyectos industriales

[Euskara]

Araba Bizirik manifestua!
Azken urteotan, Arabak hainbat eraso jaso ditu, industria makroproiektu anitz medio, hala nola:

鈥 Zentral eolikoak lurraldeko kordal menditsuetan, non ekosistemarik aberats eta bioaniztunenak mantentzen diren, eta horien zatiketak eta industrializazioak animalia eta landare espezieen nahiz azalera naturalaren galera ekarriko lukeen. Ekosistema
horien balio handia hainbat egitasmok babesten dute (korridore ekologikoa, nekrofagak kudeatzeko plana, Bonelli arranoa bersartzea); Foru Aldundiak berak jada baztertua du azpiegitura gris horiek eremu horietan instalatzea (Mugarri Plana).

鈥 Eremu oso handiak erabiliko dituzten megaparke fotovoltaikoak, balio agrologiko handia duten lurretan proiektatuak eta arriskuan jartzen dituenak bertako nekazaritza eta abeltzaintza jardueren jarraipena.

鈥 Nekazaritza ekoizpena industrializatzea eta areagotzea, elikaduraren inguruko hezkuntzan, tokiko produktuen kontsumoan eta ekoizpen ez-intentsiboko produktuen kontsumoan egindako ahalegin guztiak urratuz, hala nola nazioarteko gomendioak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako irizpenak, elikadura sistema jasangarriei buruzkoak. 

鈥 Egungo trenbidearen paralelo doan trenbide plataforma berri bat eraikitzea, abiadura handiko trenak soilik erabiltzeko, eta eragin natural, sozial eta ekonomiko neurrigabea duena.Trantsizio energetikoa, energia berriztagarrien sustapena eta tren garraio azpiegituren hobekuntza aitzaki hartzen duten proiektu horiek, arriskuan jartzen dituzte:

鈥 Lurraldearen egituraketa eta landa eremuetako bizimodua.
鈥 Egoera onean geratzen diren EAEko azken natura eremuen kontserbazioa, beraien biodibertsitateak eta ondare naturalak eta kulturalak berreskuraezinak diren kalteak jasango baitituzte.
鈥 Arabako herri eta kontzejuen lurralde-subiranotasuna eta egungo lurralde eredua.
鈥 Mendien jabetza publikoa.
鈥 Maila txikiko nekazaritza eta abeltzaintza eredu jasangarria, landa ingurunea bizirik mantentzen duena.

Erakunde publikoek eta enpresek proiektu horien eta beraien ustezko balio sozialaren defentsa publikoan emandako argudioak, bide engainagarria baino ez dira diru publiko kopuru handiak eta NextGeneration EU programaren barruan dauden Europako laguntzak
eskuratu ahal izateko. Funts horien bidez, multinazional handiek, gure erakunde publikoen laguntzarekin, ahalik eta etekin ekonomiko handiena lortu nahi dute ahalik eta denbora laburrenean.

Horregatik guztiagatik, honako hau eskatzen dugu:
鈥 Abian dauden proiektuak berehala geldiaraztea eta biodibertsitatearen benetako babesean eta errespetuan oinarritutako Lurralde Plan Sektorialak garatzea, lurralde honetako pertsonak eskatzen ari garen bezala. Lurraldea antolatzeko planik ez dagoenez, gaur egun nazioz gaindiko enpresek, lurraldearen bizitzarekin zerikusirik ez dutenek, edozein kokaleku aukera dezakete.

鈥 Energia ekoizteko zentralak mendi eremutan eta nekazaritza lurretan eraikitzeko debekua lehenbailehen ezartzea, lurraldearen antolamendurako jarraibideek (LAJ) argi adierazten duten bezala. 

鈥 Ekoizpen zabaldua oinarri duen energia eredu bat, deskarbonizazioa eta energia berriztagarrien garapena sustatzen duena, soziala, eta biodibertsitatea benetan errespetatzen duena.

鈥 Landa eremuetako bizimodua, herriak eta kontzejuak defendatzea; beraien subiranotasuna, biziraupena, eta ingurune naturalarekiko duten sinbiosia, artatzen gaituen lurraldearen zaintza ziurtatzen dugularik.

鈥 AHTaren proiektuak geldiaraztea eta tren sozialaren aldeko apustua egitea; egungo trenbideak modernizatzea eta egokitzea, mota guztietako trenek erabil ahal izan ditzaten, maiztasunak handituz.

鈥 Landa lurrak multinazionalen interesen aurrean benetan babestea, eta zentral fotovoltaikoak nekazal baliorik gabeko lurretan ezartzea, eta ingurumenari kalterik eragin gabe.

鈥 Landa ingurunea eta natura ingurunea babestea, herrietan eta hirietan bizi diren pertsona guztien ondare denez; babesleku bat, guztiok errespetuz goza dezagun eta ez multinazionalen onurarako baliabide bat.

Proiektu hauek Araban gordetzen dugun altxor itzelaren erahiltzea suposatuko lukete. Horregatik, beharrezkoa da gure natura guneak eta landa eremuko bizimodua zaintzea, gure kultur nortasunaren ondare ukiezin eta bizitzaren sostengu baitira. Ondare hori defendatzeko betebeharra dugu, gure gizarte osasunerako ezinbestekoa dena, eta funtsezko ondasun komuna etorkizuneko belaunaldientzat.

Horregatik guztiagatik, urriaren 23an Gasteizen egingo den manifestaziora bertaratzeko deia luzatzen dugu. Hiriak beharrezkoak ditu landa ingurunea eta ingurune naturala, eta horiek arriskuan daude orain. Indarrak batu ditzagun bere defentsan.

Araba bizirik!
Lurra defendatuko dugu!

AHT-rik EZ
ARABAKO MENDIAK ASKE
ELIKADURA IRAUNKORRAREN ALDEKO
MUGIMENDUA
PROIEKTU HONI EZ! (Arratzua-Ubarrundia)

[Castellano]

Manifiesto 鈥淎raba Bizirik!鈥
Durante los 煤ltimos a帽os 脕lava ha estado sufriendo diversos ataques en forma de macroproyectos industriales como:

鈥 Centrales e贸licas en los cordales monta帽osos del territorio, donde se mantienen los ecosistemas m谩s ricos y biodiversos, y cuya fragmentaci贸n e industrializaci贸n supondr铆a tanto la p茅rdida de especies animales y vegetales como de superficie natural. Estos ecosistemas est谩n ya protegidos por diferentes figuras medioambientales que subrayan su alto valor (corredor ecol贸gico, plan de gesti贸n de necr贸fagas, reintroducci贸n del 谩guila de Bonelli), y son zonas ya excluidas por la propia Diputaci贸n Foral para la instalaci贸n de estas infraestructuras grises (Plan Mugarri). 

鈥 Megaparques fotovoltaicos proyectados en terrenos de alto valor agrol贸gico, ocupando grandes extensiones que comprometen la continuidad de la actividad agropecuaria en las zonas donde se pretenden instalar. 

鈥 La industrializaci贸n e intensificaci贸n de la producci贸n agr铆cola, contraviniendo todos los esfuerzos realizados en la educaci贸n alimentaria, el consumo de productos locales y de producci贸n no intensiva. As铆 como las recomendaciones internacionales e incluso
dict谩menes firmados por el Gobierno Vasco sobre sistemas alimentarios sostenibles. 

鈥 La construcci贸n de una nueva plataforma ferroviaria paralela a la actual para uso exclusivo del tren de alta velocidad con un impacto natural, social y econ贸mico desproporcionado.

Estos proyectos, cobijados bajo el paraguas de la transici贸n energ茅tica, el impulso a las energ铆as renovables y la mejora de las infraestructuras de transporte ferroviario, est谩n poniendo en peligro:

鈥 La vertebraci贸n del territorio y el modo de vida rural. 

鈥 Las 煤ltimas zonas naturales en buen estado de conservaci贸n que quedan en la CAPV, su biodiversidad y su patrimonio natural y cultural, que quedar铆an en un estado irrecuperable.

鈥 La soberan铆a territorial de los pueblos y concejos de 脕lava y el modelo territorial actual.

鈥 La propiedad p煤blica de los montes.

鈥 El modelo agr铆cola y ganadero a peque帽a escala, m谩s sostenible y que mantiene el medio rural vivo. 

Los argumentos esgrimidos por instituciones y empresas en la defensa p煤blica de estos proyectos y el supuesto valor social de los mismos son solo el medio enga帽oso que les permitir谩 acceder a grandes cantidades de dinero p煤blico y a las ayudas europeas enmarcadas dentro del programa NextGeneration EU, su verdadero objetivo. Mediante estos fondos las grandes multinacionales, apoyadas por nuestras instituciones, tratan de obtener el m谩ximo beneficio econ贸mico en el menor tiempo posible.

Por todo lo expuesto anteriormente, demandamos:
鈥 La paralizaci贸n inmediata de los proyectos en curso y el desarrollo de Planes Territoriales Sectoriales basados en la protecci贸n y el respeto real a la biodiversidad tal y como las personas de este territorio estamos demandando. La falta de un plan de ordenaci贸n del territorio permite actualmente que cualquier ubicaci贸n pueda ser escogida por empresas transnacionales, ajenas a la vida del territorio.
鈥 La urgente declaraci贸n de nuestros montes y tierras de cultivo agrario como 谩reas de exclusi贸n para centrales de producci贸n de energ铆a, como bien lo indican las directrices de ordenaci贸n del territorio (DOT).
鈥 Un modelo energ茅tico de generaci贸n distribuida, que potencie la descarbonizaci贸n y el desarrollo de las energ铆as renovables, social y realmente respetuoso con la biodiversidad.
鈥 La defensa del mundo rural, los pueblos y los concejos; su soberan铆a, la supervivencia de su modo de vida y su simbiosis con el medio natural, asegurando as铆 la continuidad de la custodia del territorio que nos acoge.
鈥 La paralizaci贸n de los proyectos del TAV y la apuesta por el tren social mediante la modernizaci贸n y adecuaci贸n de las v铆as actuales para que puedan ser usadas por todo tipo de trenes, aumentando las frecuencias.
鈥 Una protecci贸n real de las tierras cultivables frente a los intereses de las multinacionales y que la implantaci贸n de las plantas fotovoltaicas se realice en terrenos sin valor agrol贸gico ni impacto medioambiental.
鈥 La protecci贸n del medio rural y del entorno natural como patrimonio de todas las personas que habitan en los pueblos y en las ciudades; un refugio para el disfrute respetuoso de todas las personas y no un recurso para las multinacionales.

Estos proyectos supondr铆an el sacrificio del gran tesoro que conservamos en 脕lava. Por ello es necesario salvaguardar y preservar nuestros espacios naturales y el modo de vida rural, sustento de la vida y patrimonio intangible de nuestra identidad cultural.

Tenemos la obligaci贸n de defender este legado, que es indispensable para nuestra salud social y un bien com煤n esencial para las generaciones presentes y futuras. Por todo ello hacemos un llamamiento a acudir a la manifestaci贸n convocada el d铆a 23 de
octubre en Vitoria-Gasteiz. La ciudad necesita del medio rural y natural, y estos ahora est谩n en peligro. Aunemos fuerzas
en su defensa.

Araba bizirik!
Lurra defendatuko dugu!

AHT-rik EZ
ARABAKO MENDIAK ASKE
MOVIMIENTO POR LA ALIMENTACI脫N
SOSTENIBLE
PROIEKTU HONI EZ! (Arratzua-Ubarrundia)




Fuente: Eh.lahaine.org