December 3, 2021
De parte de La Haine
179 puntos de vista


03/12/2021 :: Nacionales E.Herria
x La Haine – Euskal Herria
El refugiado pol铆tico vasco exige con esta protesta que sean reconocidos sus derechos y los de su hijo Iban

Euskal Herriari jakinarazpena

Asier Guridi Zalo帽a euskal iheslari politikoak ondorengoa azaldu nahi dio Euskal Herriari:

2001. urtetik etxetik kanpo naiz Estatu Espainolaren jazarpenari ihes egin nahiean; era berean aurrekari gisa gogoratu behar da aurretik Guardia Zibilaren esku tortura larriak eta presondegietan sei jipoi ere jasoak ditudala.

2005.urtetik Venezuelan nago bizitzen eta bertan jaio zen 2008. urtean nire semea. Venezuelako Errepublika Bolibariarrean herritar arruntekin bat eginez mototaxista eta taxista lanak eginaz bizi izan nintzen zenbait urtez 2013.urtean atxilotua izan nintzen arte. 

2013.urtean eta preso denbora laburra egin ostean hasi zen nire infernua. Ni nortasun, eskubide, berme eta bizibiderik gabe utzi ninduten kalean; eta honek nire semea Iban ere nortasun arazoekin eta eskubiderik gabe utzi zuen. Urteak egin ditugu era guztietako arazoak genituelarik; jangaien arrazionamendua izan genuen garaian supermerkatuetan ez ziguten janaririk saltzen N.A.N agiririk ez genuelako; linboko egoera honetan ez zegoen taxista edo mototaxista lanik egiterik, eta diruiturri bila kalera laranja zukuak egin eta saltzera ateratzean ere eragozpenak eta debekuak izan ziren…

Urteak igaro ditugu egoera honetan. 2020.urtean Caracaseko Espainiar Kontsulatuak ere Espainiak atzerrian eman dezakeen nortasun agiri bakarra ukatu zuen; eta neurri honekin, Iban semea, “Espainiar herritarren” eskubide berberekin ahaldundu eta O帽atin egonik, Venezuelar jatorriko erregularizazioz kanpoko haurra izatea ekiditzeko bidea ere itxi zitzaidan. Nola semeari dagozkion eskubideak eman, eskubide horiek eskuratzeko beharrezkoa den aitaren nortasuna ukatzen bada?…

Ez da batere goxoa gizartetik, eskubideetatik eta bermeetatik kanporatua izatea. Linbo egoera honetan bizi beharrak egunerokoan mila arazo sortzen ditu! Besteak beste ezin lanbide normal bat izan; ezin gidatzeko baimenik izan; ezin debitu txartelik edo bankuko konturik izan; ezin mugikorrik norberaren izenean izan…. Eta nire seme Iban Guridiri ere eragiten dio; ezin ikasketetarako beharrezko dituen bekak eskatzeko eskaerak osatu; ezin erregularizazio agiria eskatzen den txango eta bestelakoetan parte hartu; DBH-2ko ikasketak amaitzean ez omen zaio horren agiririk emanen; oinordetza eskubideak edo eta errepideko kontrol arrun batean paperik ezaren arazoak eragingo lukenaren etengabeko beldurra besteak beste

Horrela ba, egoera hau sakon sakonetik konpondu beharra dago eta jakinarazpen honen bidez azaldu nahi dut gaur abenduak _______ Caracaseko Espainiar Kontsulatuaren aurrean gose greba mugagabea hasten dudala nire eta nire semearen eskubideen eske. Espainiar Estatua da duela urtebete niri pasaportea ukatuz gure egoera erregularizatzea ezinezko egiten duena. Era berean Venezuelako Gobernu Bolibariarrak ere baditu egoera hau konpontzeko tresnak; bai asilo eskubidea emanez; bai errefuxiatu Izaera onartuz eta bai hemen hainbeste urte daramatzan Venezuelar jatorriko haur baten aita izatearren ohizko nortasun agiri arrunta eginez; Venezuelako Gobernu Bolibariarraren esku ere dago Ibanen jaiotze agirian egin beharrezko zuzenketa guztiak egitea.

Honenbestez Euskal Herriko herritar, lagun eta talde ezberdinen babesa eta laguntza eskatzen dut, iragarri dudan borrokaldiak bilatzen diren emaitzak izan ditzan

Nire semeagatik eta niregatik, guregatik!!!

Linbo egoeratik borrokara!!!

[Castellano]

COMUNICADO A LA OPINION PUBLICA

Asier Guridi Zalo帽a exiliado pol铆tico vasco en Venezuela quiere comunicar lo siguiente:

Desde el a帽o 2.001 estoy exiliado para evitar la persecuci贸n y venganza del Estado Espa帽ol. Como antecedente hay que recordar que ya en 1992 fui brutalmente torturado por la Guardia Civil Espa帽ola y que asimismo durante los a帽os 1992/1997 se me propinaron seis palizas en prisiones del Estado Espa帽ol.

Desde el a帽o 2005 resido en la Rep煤blica Bolivariana de Venezuela y aqu铆 naci贸 en 2008 mi hijo Iban Guridi Diaz. Durante este tiempo en Venezuela me gan茅 la vida trabajando como taxista y mototaxista, hasta que en 2013 fui detenido por unos agentes que obedec铆an al impulso y el dinero de un Estado extranjero.

En 2013 y despu茅s de haber estado en situaci贸n de privado de libertad durante un corto periodo, comenz贸 realmente el infierno que vivo y que repercute a mi hijo Venezolano de 13 a帽os. Se me dej贸 en la calle sin identidad, sin derechos, sin modo de buscarme la vida y 茅sto, hizo a su vez que mi hijo Iban quedar谩 con problemas de identidad y ausencia de derechos. Hemos hecho padeciendo y viviendo todo tipo de problemas; en el per铆odo de racionamiento de alimentos en supermercados se negaban a vendernos alimentos por no tener c茅dula o documento de identidad; en esta situaci贸n de limbo no hab铆a modo de trabajar como taxista o mototaxista; y cuando sal铆 a las calles del municipio a vender jugos de naranja, fue la Alcald铆a la que me saco de las calles!

Han pasado ya muchos a帽os en esta situaci贸n. En septiembre de 2020 el Consulado General de Espa帽a en Caracas deneg贸 el 煤nico documento de identidad que una embajada puede otorgar en el extranjero, esto es, el pasaporte; y a su vez con esa denegaci贸n de identidad se impidi贸 de hecho poder trasmitir, otorgar y emponderar a mi hijo Iban Guridi D铆az. 驴Como trasmitir a mi hijo los derechos que le son inherentes como hijo de un ciudadano vasco, si a su vez se impide la identidad y reconocimiento de su padre?. Mi hijo que en la actualidad reside en el municipio de O帽ati, esta en calidad de inmigrante irregular Venezolano, porque el Consulado de Espa帽a impide la correspondiente identidad de su padre; identidad imprescindible para presentar a un hijo ante el respectivo Consulado!

No es nada agradable ser apartado de los derechos, de las garant铆as y de la sociedad. Simplemente el tener que vivir en situaci贸n de limbo crea mil problemas en el d铆a a d铆a. Entre otras no poder tener un trabajo digno; no poder obtener licencia de conducir; no poder tener cuentas y tarjetas bancarias; no poder tener un celular a nombre personal;…. Y mi hijo Iban Guridi tambi茅n se ve directamente afectado; no puede cumplimentar los requisitos de solicitud de becas escolares; no puede participar en viajes, escursiones o visitas culturales en los que se requiera papeles de regularizaci贸n o c茅dula; al finalizar los Estudios de ESO (liceo) no se le entregar谩 t铆tulo acreditativo de dichos estudios; imposibilitado para recibir herencias….y o con el temor permanente de ser interceptado en cualquier alcabala Policial que podr铆a suponer consecuencias por parte de migraci贸n…

As铆 pues, esta situaci贸n hay que resolverlo desde la ra铆z del problema y mediante este comunicado hago saber que hoy viernes 3 de diciembre comienzo una huelga de hambre indefinida ante el Consulado General de Espa帽a en Caracas solicitando los derechos de mi hijo y de mi persona. Es el Estado Espa帽ol el que al denegar mi pasaporte/identidad desde septiembre de 2020 impide que se regularice nuestra situaci贸n. Asimismo el Gobierno Bolivariano de Venezuela tambi茅n dispone de instrumentos para solucionar esta situaci贸n, otorgando el asilo pol铆tico; concediendo el Estatus de Refugiado o bien simplemente cedulando al padre de un ni帽o Venezolano que tiene 13 a帽os. Igualmente tambi茅n est谩 en manos del Gobierno Bolivariano de Venezuela poder hacer las rectificaciones pertinentes en el acta de nacimiento de Iban Guridi Diaz.

Por mi hijo, por mi; por nosotros!!!

De una vida en el limbo a la lucha por nuestros derechos!!!




Fuente: Eh.lahaine.org