September 15, 2021
De parte de La Haine
136 puntos de vista


15/09/2021 :: Nacionales E.Herria
x Ekhi Erremundegi Beloki
Frantzako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu goiz honetan Urru帽an eta Hendaian (Lapurdi), eta beste baten bila ere joan dira, baina ez dute atzeman.

Askatu dituzte goizean atxilotutako lau gazteak

Goizean atxilotu dituzte Urru帽an eta Hendaian. Uztailaren 14an Donibane Lohizunen izandako manifestazioan Jean Fran莽ois Hirigoien auzapezarekin izandako istiluari lotuak izan litezke atxiloketak: Frantziako bandera bat lapurtzea eta autoritate publikoaren ordezkari bati eraso egitea leporatzen dietela zabaldu dute. Prokuradoreak erran du kasua itxi duela eta ez dela atxiloketa gehiago izanen.

Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle asanbladak komisaria aitzinean antolatu duen elkarretaratzea GUILLAUME FAUVEAU

Frantzako Poliziak hiru gazte atxilotu ditu goiz honetan Urru帽an eta Hendaian (Lapurdi), eta beste baten bila ere joan dira, baina ez dute atzeman. Hala jakinarazi dute Euskal Irratiek, Twitterren zabaldutako mezu batean. BERRIAk jakin duenez, laugarrena, atxilotuetako baten anaia, Hego Euskal Herrian ari da ikasketak egiten, eta bere baitarik aurkeztu da komisariara atxilotze aginduaren berri izan duenean. Euskarazko irrati sare horren arabera, uztailaren 14an Frantziako egun nazionalaren harira Lapurdi kostaldeko hirian egin zuten manifestazioan gertatutakoak lirateke atxiloketen iturrian. Baionako Polizia Judizialaren iturriak aipatuta, France Bleu Pays Basque irrati publikoak zabaldu du Frantziako bandera bat lapurtzea leporatzen dietela atxilotuetako biri; beste biri, autoritate publikoaren ordezkari bati eraso egitea. Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasle asanbleak elkarretaratzea egin du Baionako komisariaren aitzinean, atxiloketak salatu eta atxilotuei babesa erakusteko. EH Baik ere 芦sostengu osoa禄 adierazi zien atxilotuei. 芦Jakobinoa eta nazionalista den estatu frantsesak, itsu itsuan errepresioaren bidea segitzea aukeratu du. Atxiloketa hauen bidez, beldurra eta neurrigabeko autoritarismoa
inposatu nahi diote ipar Euskal Herriko gazteriari禄.

Arratsaldean zehar, atxilotuetako lauak libre utzi dituzte. Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak BERRIAri jakinarazi dio lautik hiru lege ohartarazpen batekin atera direla; horietako bi Frantziako bandera lapurtzeagatik, eta beste bat autoritate publikoaren ordezkari bati -Jean Fran莽ois Hirigoien Donibane Lohizuneko auzapezari- eraso egiteagatik. 芦Neurri alternatibo bat禄 dela erran du prokuradoreak, eta berak jakinarzi diela auzipetuei. Hirigoienek salaketa ezarri bazuen ere, kasua 芦itxitzat禄 eman du, eta baieztatu du ez dela 芦atxiloketa gehiago egonen禄.

Maritxu Paulus Basurco izan da gazteetako baten abokatua, eta berak eman ditu argipenak Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen erabakiari buruz. 芦Prokuradoreak, delitu bat izan dela kontsideratzen badu, erabakitzen ahal du auziperatzea edo ez禄. Ondotik, auzitegiak erabakitzen du delitua izan den ala ez, eta delitu bada, zer zigor merezi duen. 芦Hiru urteko epean, prokuradoreak kontsideratzen ahal du afera berriz ateratzea, beste arau-hauste batzuk izan direlako, eta, beraz, kontsideratzen duelako baietz, pertsona hori auziperatu behar dela禄. Gaur, kasua ixtea erabaki du. Hala ere, gibelapenarekin emandako zigorrarekin desberdindu du Basurcok. 芦Hor ez dira zigortuak. Ohartarazia zaie legeak zer dion禄.

Asimilaziotik erresistentziara! lelopean, 200 bat pertsonak protesta egin zuten Donibane Lohizunen, joan den uztailaren 14an, Euskal Herriaren independentziaren aldeko aldarrikapenak zabalduz. Herriko etxera iristean, 芦Hau ez da Frantzia, ezta Espainia ere. Euskal Herria da!禄 zioen pankarta bat ezarri zuten herriko etxeko harresian. Ekintza hori ez zen Jean Fran莽ois Hirigoien Errepublikanoetako auzapezaren gustukoa izan, eta manifestariei oldartu zitzaien, pankarta kentzen saiatuz. Bultzada batzuen ondotik, herriko etxera itzuli zen manifestariei irain keinu bat eginez. Euskal Irratiek zabaldutako bideoan ikusi daiteke momentu hartan izan zen tentsio giroa.

Ondoko egunetan, erreakzio soka luzea sortu zuen gertakariak, eta Errepublikanoetako Ipar Euskal Herriko hautetsiak banan-banan atera ziren gertatutakoa salatu eta Hirigoieni babesa erakustera. 芦Gertakari biziki larriak禄: horrela definitu ditu Claude Olive Errepublikanoetako Pirinio Atlantikoetako presidenteak. Max Brisson Errepublikanoetako senatariak Facebooken zabaldu zuen testu luze batean, gertatutakoaren bere bertsioa eman zuen Hirigoienek. Bertan zioen manifestariek 芦frantses zikina禄 deitu ziotela eta zaplazteko bat eman ziotela. Zenbait hautetsik 芦babesa禄 erakutsi zioten sare sozialetan; besteak beste, Brissonek berak eta Vincent Bru Modemeko diputatuak.

Agiri batean, Olivek 芦irmoki kondenatu禄 zuen gertatutakoa, eta oroitarazi zuen 芦gure lurraldea Frantziako Errepublikaren parte禄 dela. 芦Ezerk ez ditu justifikatzen Euskal Herrian ahantzia genuen tentsio giro bat oroitarazten duten halako ekintzak禄. Donibane Lohizuneko zentro eskuineko oposizioak Frantziako Barne ministroari idatzi zion Poliziak ikerketa bat abiatu zezala eskatzeko. Uztailaren 22an, Baionako prokuradoreak ikerketa bat abiatu zuen gertatutakoa argitzeko. Badirudi horren emaitza direla gaurko atxiloketak.

Hirigoieni barkamen eskaera

Herri Berri Donibane Lohizuneko oposizio abertzalea izan zen manifestazioaren ondotik Hirigoien auzapezarekin kritiko agertu zen bakarrenetakoa: bere jokaera estaltzeko kontakizun bat asmatzea leporatu zion auzapezari. 芦Nazionalitatea eta erregimen politikoa nahasiz, Hirigoien jaunak ahantzi du Errepublika nazio frantsesa baino lehenago existitzen zela, eta hiru koloreko banderaz beste kolore batzuk har ditzakeela kontzeptualki, baita ikurrinaren koloreak ere禄. Egindako adierazpenengatik barkamena eskatzeko galdetu zioten Hirigoieni.

https://www.berria.eus/albisteak/203176/askatu-dituzte-goizean-atxilotutako-lau-gazteak.htm




Fuente: Eh.lahaine.org