March 30, 2023 –
2,492 puntos de vista
Gaur Erandioko Udaletxearen aurrean Elkarretaratzea burutu dugu, Astika Herria proiektuak jasotako desalojo-agindua salatzeko eta datorren larunbatean egingo dugun manifestazioari deialdia egiteko
Datorren larunbatean, Apirilak 1, 12.30etan, Manifestazioa (Erandioko Metrotik).
Astika Herria Denfendatu !
Erandioko PNV-k eta Labartain SA-k Astika Herria hustu eta eraitsi nahi dute. Horregatik gaur, Erandioko Udalaren Plenoa aprobetxatuz, Udaletxearen aurrean elkarretaratzea burutu dugu.
Iragan martxoaren 3an, Bilboko epaitegiek behin-behineko kaleratzea jakinarazi ziguten eta bide berean, 30 egun genituela Astika Herria borondatez uzteko. Epea betetzear dago eta esan beharrik ez, borrokatu gabe ez garela inora joango. Astika herria gure etxea izan da 20 urtetan; are gehiago, milaka pertsonentzat topalekua izan da eta bada; han da gure elkarbizitza proiektuak bidea aurkitzen duen lekua, gizarte nazkagarri honen merkataritza-logiketatik at.
Azken asteotan gure karta guztiak jokatu ditugu: alde batetik, helegiteak aurkeztu ditugu epaitegietan, hustutze agindua bertan behera gera dadin; bestetik, elkartasuna eta borroka antolatzeko asmoarekin “Astika Herria Defendatu” kanpaina berraktibatu dugu. Argi utzi nahi diegu enpresari zein politikariei ez dugula gure etxeetatik alde egingo.
Honegatik guztiagatik, larunbata honetan Apirilak 1 izango den Manifestaziora etortzea eskatzen dizuegu, eguerdiko 12:30ean Erandioko metro geltokitik hasita.
Herriaren elkartasuna zeren gai den ikus dezaten, Erandioko herria eta Euskal Herriko Herri Mugimendua Astika Herriarekin dagoela sentitu dezaten, gure amorru antolatua eta ahotsak entzutean haien botere-jauregien hormek dar-dar egin dezaten.
Gora auzodefentza eta Herrisistentzia! Gora Astika Herria!
Astika Herria: «No vamos a entregar nuestro hogar a unos buitres carroñeros»
Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com