February 24, 2023
De parte de Sare Antifaxista
547 puntos de vista

Martxoaren 11ko “NATO-EB ez! Euskal Herria antiinperialista!” manifestazioaren komunikatuari atxikitzeko formularioa. 

Atxikimendua email: m11natoez@gmail.com

Egungo testuinguruak urgentziaz eskatzen du Euskal Herri antiinperialista eta internazionalista baten aldarria. 鈥淣ATO eta EB ez, Euskal Herria antiinperialista!鈥 mobilizazioaren deitzaileok norabide horretan lehen pausotzat dugu gaurko deia. 

Sistema kapitalistaren krisi testuinguru betean gaude. Potentzia burges handiak kapitalaren metaketa prozesua birmoldatzen saiatzen ari dira, eta, ondorioz, langile klasearen aurkako erasoaldia areagotzen. 鈥淎parteko aldi鈥 batez hitz egiten digu burgesiak; esaten digu gertakari koiuntural jakin batzuek lehertu dutela egungo krisi ekonomiko, politiko, sozial eta ekologikoa. Eta horren aurrean, garrantzitsua da azpimarratzea krisiak ez direla salbuespena, ez direla apartekoak; alderantziz, sistema kapitalistari berari dagokion ezaugarri bat da krisia. 

Bestalde, Estatu Batuen hegemonia ekonomiko, politiko eta militarra aldatzen ari den unean gaude. Txina eta, neurri txikiagoan, Errusia beren eragin ekonomiko eta politikoa areagotzen ari dira munduan, eta horregatik ari dira potentzia atlantistak ofentsiba Ekialderantz garatzen, hain zuzen ere, beren kontrolari eusteko. Testuinguru honetan kokatu behar ditugu inperialismo atlantistaren nahiz bere erakunde kriminal NATOren eta, nola ez, Europar Batasunaren mugimenduak. 

Argi izan behar dugu NATOren papera formazio militar soila izateaz haragokoa dela. Egia da, bai, burgesiaren armada dela nagusiki; hala ari da erakusten Donbassen, eta hala erakutsi zuen bere garaian Jugoslavian, Libian eta Sirian. Horrez gain, ordea, badu beste funtzio bat: kapitalaren politikei aurre egiten dien edozeinen aurka egiteko adar militarra izatea. Gaur egun, askotarikoak dira berekin dakartzan emaitzak: langile klasearen gainesplotazioa eta prekarizazioa, bereziki, emakume eta pertsona arrazializatuengan; lan eskubideetan aldaketak, klase borrokaren bitartez irabazitako kontzesio materialak kentzeko; lege aldaketak, borroka horien aurreko errepresioa areagotzeko鈥 Zentzu horretan, adibide argia dira Estatu espainoleko alderdi sozialdemokrata guztiek onartutako azken aurrekontu orokorrak. Herri langileen baldintza materialak okertzea babesten dute, NATOren mesedetara; izan ere, gaitasun gehiago eman zaizkio, eta burgesiaren interesak defendatzeko azpiegitura zibilak eskuratzeko eskubidea aitortu zaio. 

Horregatik guztiagatik da beharrezkoa burgesiaren aparatu politiko guztiak suntsitzea, Euskal Herriaren kasuan, bai Estatu espainola, bai frantsesa, baina baita Europar Batasuna ere; neurri ekonomiko eta errepresiogileei eta gerra inperialistei aurre egin nahi badiegu behintzat. Herri langileon borroka aldarrikatzea dagokigu, eta batzea, inperialismoaren azken erasoaldiari aurre egiteko. Une hau aprobetxatu nahi dugu, Donbasseko errepublikekiko elkartasuna adierazteko ere. 

Euskal Herrian gertutik ezagutzen dugu zer irudikatzen duen NATOk: Bardeako poligono militarra, Gasteizko Arakako basean egindako ariketa militarrak, gastu militarra areagotzeko euskal alderdi eta instituzioek emandako babesa, eskubide murrizketak, oinarrizko gaien prezio igoerak, langile klasearen bizi baldintzen okertzea, errepresioa鈥 Eta ezin dugu inolaz ere ahaztu NATOk bere garaian emandako babes logistikoa, Euskal Herriaren askapen borrokaren kontra diseinatutako estrategian. Azken urteotan, hainbat aldiz salatu da Santurtziko portua erabili izana gatazketara armak bidaltzeko, inperialismo atlantistaren mesedetara. 

Horregatik guztiagatik, hemen bildutako eragileok dei egiten dugu martxoaren 11n, 17:30etan Bilbon egingo den mobilizaziora, NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko. 




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com