August 1, 2021
De parte de La Haine
145 puntos de vista


Azken eraso transfoboa salatu dute Gasteizko Alde Zaharrean

Uztailaren 22an Gasteizko Alde Zaharrean egindako eraso transfoboa salatzeko kontzentrazioa egin dute, E28 Koordinadorak, Gasteiz Txiki auzo elkarteak eta Kutxiko Taskeroek deituta. Azkenengo 3 hilabeteetan Araban 14 LGTBI+fobia kasu gertatu direla gogorarazi dute.

Uztailaren 22an Gasteizko Alde Zaharrean egindako eraso transfoboa salatu dute, 鈥淎urrean izango gaituzue, zuen gorrotoak ez du lekurik gure auzo eta herrietan鈥 lelopean. Gasteizko E28 Koordinadorak, Gasteiz Txiki auzo elkarteak eta Kutxiko Taskeroek deitu dute LGTBI+fobiaren aurkako mobilizazioa.

Bertan salatu dute azken asteotan eskalada LGTBI+fobiko larri bat ematen ari dela. Gaur salatu duten eraso honekin azkenengo 3 hilabeteetan Araban 14 LGTBI+fobia kasu gertatu direla gogorarazi dute.

Pasaden uztailaren 14an Lizarran gertatutako erasoa ere ekarri dute gogora: bi pertsonak beste bat iraindu zuten, La Estellesa konpainiako hiri autobusean. 芦Marikoi zikina禄, 芦gay zikina禄, 芦goitik behera zulatuko zaitut禄, 芦badakit non bizi zaren禄 modukoak esan. Azpimarratu dute hiri garraioko enpresak ez zuela ezer egin haiei aurre egiteko eta ez zuela inolako ardurarik hartu.

Elkartasuna, antolakuntza eta autodefentsarako deia egiten eman diote bukaera mobilizazioari : 鈥淓z dago gu geldituko gaituen faxismo zein zisheterosexismorik.鈥




https://halabedi.eus/azken-eraso-transfoboa-salatu-dute-gasteizko-alde-zaharrean/#




Fuente: Lahaine.org