May 1, 2022 –
242 puntos de vista
Datorren igandean, maiatzak 8an, Iñigo Cabacas Liceranzu gure auzokide, lagun eta anaiari omenaldia egingo zaio, bere hilketaren 10. urteurrenean.
Gure lagun italiarrek San Mamesera egingo duten bisita aprobetxatuz, partida bat prestatu dugu Basozelai futbol zelaian (Basaurin), Pitu futbolean hainbeste ordu eman zituen zelaian.
Partida 12:00etan hasiko da, “Pituren Lagunak eta Terraces Subculture Bilbao” taldearen eta “Paco Rigore (Torinoko futbol talde herrikoia) eta Athletic Clubeko zaleen Italiako Lehoiak” taldearen artean.
Ondoren, Basozelain dagoen Iñigo Cabacas plazara hurbilduko gara, bere oroimenez ekitaldi txiki bat egiteko.
Terraces Subculture Bilbao
Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com