March 26, 2021
De parte de La Haine
328 puntos de vista


[Euskara]

Espekulazioaren aurka eta herriaren alde MANIFESTAZIOA.

Martxoaren 27an, zapatuan, 17:30ean Berangoko Moreaga Parketik.

Berango Lurraren Defentsan kolektiboak Otxabeneko obrak geldiaraztea eta HAPOa berrikustea eskatzen dio Udalari. Berdeguneak eta naturguneak babestea ere aldarrikatzen du, baita Berangon etxebizitza-beharra serioski aztertzea ere, udalerriko etxebizitza hutsen errolda eta, eraiki behar izanez gero, etxebizitza berri guztiak alokairu sozialekoak izatea.

Berangoko porlan-oldeak ez du etenik, 2326 etxebizitza gehiago eraiki nahi dituzte gaur egun 2658 etxebizitza dituen herrian. Espekulazioak Otxabene, Otxandategi, Etxebarri, Arana eta Mastigane suntsituko ditu eta herriak beste 40 ha berde galduko ditu, (80 futbol zelaren hedadura).

Eraiki nahi dituzten BOEak (Babes Ofizialeko Etxebizitzak) ez dira etxebizitza sozialak, denak dira salmentazkoak eta hori gutxi balitz legeak baimendutako preziorik altuenean. Otxabeneko lehen sektoreko etxebizitzen zerrendak ez dira herritarrekin bete herriko jende askok ezin duelako 200.000鈧-tako etxebizitzarik erosi.

Salmentazko BOEek dituzten mugak direla eta, Eusko Jaurlaritzak berak BOEak alokairuzkoak izatea bultzatzen du. Esaterako, indarrean dagoen legearen arabera, lur publikoan alokairuzko BOEak baizik ezin daitezke eraiki. Hara non Berangoko Udalak lur publikoak konstruktoreei saldu dizkion alokairuzko BOEak izateko aukerak sahiestuz. Udalak Otxanbeneko eta Etxebarriko lurrak saldu ditu oraingoz. Lur salmenta horiek irregulartasunez beteak daude.

Udalak Amenabarri lur batzuk trukatu zizkion Ikaza jauregiagatik, gutxienez 43 urte hutsik egoteagatik expropiatzeko aukera ere bazuenean. Udala ez zen Ikaza jauregira sartu ere egin eraikinaren egoera ikusteko. Eraikuntza enpresaren eskaintza onartu zuen besterik gabe. Aprobetxamendu urbanistikoaren eraginez Udalak jaso beharko lituzkeen lurrak saldu izana (non 68 alokairuzko etxe sar zitezkeen) ilegala da.

Presaka dabiltza, badakitelako 2019ko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) ez duela onartzen Berangon horrenbeste etxe eraikitzerik. Horregatik ez dute berriztu orain bi urte iraungi zen HAPOa, bestela ezingo luketelako sarraski hau egin. Bestalde, Lurralde Plan Partzial (LPP) berria idazten dabiltzan teknikariek Otxabene eta Otxandategin ezin dela eraiki diote haien txostenetan. Horregatik, Amenabarrek lehen bait lehen ekin nahi dio Udalak saldu dizkion Otxabeneko lurrak sutsitzeari, dagoeneko artadiko arte asko moztu dituzte obra lizentzia guztiak izan ez arren.

Triskantza hau naturaren eta nekazaritzaren aurkako eraso zuzena da. Betiko galduko ditugu uholdeak galarazten dituen Itze inguruko hezegunea, artadia eta besteak beste hegazti askoren babesgunea diren ekosistemak. Bereziki lur emankorrak dira galduko ditugunak, abeltzaintza eta nekazaritzarako urte askoan erabilitakoak, gaur egun ere behientzat erabiltzen diren landak hain zuzen.

Lur barik arnasik ez!

[Castellano]

Manifestaci贸n contra la especulaci贸n y a favor del pueblo

27 de marzo, s谩bado, a las 17:30 horas desde el Parque Moreaga de Berango

El colectivo Berango Lurraren Defentsan exige al ayuntamiento la paralizaci贸n de las obras de Otxabene y la revisi贸n del PGOU. Reivindica tambi茅n la protecci贸n de las zonas verdes y espacios naturales y un an谩lisis serio de la necesidad de vivienda en Berango, un censo de las viviendas vac铆as del municipio y, en caso de que haga falta construir, que todas las nuevas viviendas sean de alquiler social.

La oleada de cemento no cesa en Berango, donde se pretenden construir 2.326 viviendas m谩s en una localidad que actualmente cuenta con 2.658 viviendas. La especulaci贸n destruir谩 Otxabene, Otxandategi, Etxebarri, Arana y Mastigane y la localidad perder谩 otras 40 hect谩reas de zonas verdes (equiparables a 80 campos de f煤tbol).

 Las VPO que se van a construir no son viviendas sociales, todas son de venta y por si fuera poco al precio m谩s alto permitido por la ley. Las listas de adjudicaci贸n de viviendas de la primera promoci贸n de Otxabene no se han llenado con la ciudadan铆a de Berango. Esto se debe a que mucha gente del pueblo no puede comprar una vivienda de 200.000 鈧.

Reconociendo las limitaciones que tienen las VPOs de venta, el propio Gobierno Vasco promueve que las VPO sean de alquiler. Seg煤n la ley vigente, en suelo p煤blico s贸lo se pueden construir VPOs de alquiler. En un movimiento especulativo y lejos de velar por el inter茅s general, el gobierno municipal de Berango ha vendido terrenos p煤blicos a constructoras privadas para evitar la construcci贸n de VPOs de alquiler. El Ayuntamiento, hasta la fecha, ha vendido terrenos p煤blicos en Otxabene y Etxebarri. Adem谩s, estas ventas de tierras est谩n llenas de irregularidades.

El Ayuntamiento intercambi贸 unos terrenos por el palacio de Ikaza con la constructora Amenabar, cuando tambi茅n ten铆a la posibilidad de expropiarlo por estar vac铆o al menos 43 a帽os. El Ayuntamiento ni siquiera accedi贸 al palacio de Ikaza para ver el estado del edificio para calcular el valor del inmueble. Simplemente acept贸 la oferta de la constructora. La venta de esos terrenos que el Ayuntamiento deber铆a recibir como consecuencia del aprovechamiento urban铆stico (en los que pod铆an entrar 68 viviendas de alquiler) es ilegal.

Esta destrucci贸n es un ataque directo a la naturaleza y a la agricultura. Perderemos para siempre el humedal de Itze, necesario para evitar las inundaciones, como las que asolaron los alrededores del r铆o Gobelas en 2008. Y perderemos tambi茅n el encinar y dem谩s ecosistemas que son refugio para muchas aves y otros animales. En concreto, desaparecer谩n los terrenos f茅rtiles, utilizados durante muchos a帽os para la ganader铆a y la agricultura.

Lur barik arnasik ez!




Fuente: Lahaine.org