December 8, 2021
De parte de Sare Antifaxista
291 puntos de vista


Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komiteak eta Siriaren Aldeko Euskal Herriko Plataformak antolatuta, abenduaren 16an berbaldia egongo da La Bolsa zentroan, 19:00etan hasita. Honela aurkeztu dute antolatzaileek:

“Herrien arteko internazionalismoak lanak bikoiztu behar izan ditu azken urteotan Siriar Errepublikan eta Ukrainian eman diren gertaera lazgarriekin. Izan ere, inperialismoa 2011ko martxotik aurrenean eta 2013ko azarotik bigarrenean buru-belarri aritu da bi herri hauen aurka, erresistentzia antolatu bat erantzun bezala jasoz Lugansk, Aleppo, Donetsk edo Damaskon

Era honetan, NATOren blokeak — dagoen inperialismoa bakarrak — IV. belaunaldiko gerra hibridoak sustatu ditu bi herri hauetako langile abertzaleeen aurka. Honen islada dira inperialismoak bataiatu zituen “Udaberri Arabiarra” eta “Euromaidan” fenomenoak, non mertzenariz gainezkako talde irregularrak jendartearen baitan izua zabaltzen hasi ziren. Horrela, mundu osoan zehar ezagun bihurtu dira balizko islamaren defentsan siriar herria erailtzen aritzen diren talde takfiri-salafistak, zein III. Reicharen jarraitzaile diren Ukrainia batu baten alde egun dabiltzan nazionalista ukrainiarrak. Hortaz, aldebakarreko hertsapen neurri ekonomikoen bidez eta militarki bonben bidez eragin diren bi drama humanitario hauek izan duten eboluzioak izugarri kezkatzen gaitu. Esan beharrik ez, kezka hau nabarmen areagotu zaigu, maila mediatikoan COVID-19aren pandemiaren eraginak jada lehen gure herrian ahul zegoen esparru internazionalista are gehiago ahuldu baitu.”




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com