April 30, 2021
De parte de Sare Antifaxista
201 puntos de vista


Orain dela 84 urte sartu ziren faxistak Busturian. Exilioa, torturak, lapurretak, kulturarekiko jazarpena, kartzela, erailketak eta sufrimendu ikarragarria ekarri zuten gurera.

Herriko ordezkariak fusilatu zituzten eta udaletxea okupatu eta faxismoaren ikurra jarri zuten balkoian.  

Gaur egun okupatuta jarraitzen dugu. Inposaketak darrai eta 1937an bezala  gaur egun ere,  egunero,  gogoratzen digu gure herriko udaletxeetan okupatuta gaudela eta  askatasuna borrokatu behar dela.

Busturian, apirila *oroimena, duintasuna eta borroka*

Laia Busturia




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com