March 26, 2022
De parte de La Haine
218 puntos de vista
26/03/2022 :: Nacionales E.Herria, Nafarroa
x Sustrai Erakuntza Fundazioa
Texto leído en concentración de hoy por acto de conciliación de macrogranja Caparroso

MARTXOAREN 26KO KONTZENTRAZIOKO MANIFESTUA

Dakizuen bezala, 15 talde eta hainbat elkartetako pertsonaK martxoaren 30ean, asteazkena, adiskidetzeko ekitaldi batera deituta gaude VAllde de Odieta – HTN enpresaren eksutik. Hain zuzen ere, Caparrosoko makroustiategiaren eta Noviercasen aurreikusitakoaren jabea. Adiskidetze ekintza hau nahitaezko urratsa da prozesu penalean, eta horren ondoren, eta adostasunik ez badago, enpresak kereila bat jartzea erabak dezake, antza denez, iraingarriak eta/edo kalumnagarriak direlako kolektibo horiek irailaren 10ean argitaratu zituzten informazioak.

Ustez kalumnagarriak diren informazio horiek txosten bati egiten diote erreferentzia. Txosten horretan, makrogranja horren egoerari buruzko hainbat informazio jasotzen zen, eta Nafarroako Parlamentua osatzen duten taldeei eman zitzaien eta ondotik prentsaurreko batean aurkeztu 2021eko irailaren 10ean.

Txostenak 178 orrialde ditu, dokumentu eta datu ofizialak barne, eta besteak beste, enpresak 2014az geroztik jaso dituen administrazio-espedienteei, Villafrancan eta Martzillan nitratoek eragindako kutsadurari, enpresak jasotako NPBren laguntzei eta Europakoei, enpresaren uraren kontsumoari eta dituen konzesioei, biometanizazio-plantako jarduerari edo “bio” terminoaren erabilera desegokiari buruzko informazioa biltzen dute.

Gure asmoa talde politikoei enpresa horren egoeraren berri ematea (dokumentu eta datu ofizialen babesarekin) zen, eremu politikoko arduradunak jakinaren gainean egon zitezen eta Legebiltzarrari dagozkion galderak egin ahal izan diezazkioten. Halaber, iritzi publikoaren eta gobernuen aurrean adierazi nahi genuen abeltzaintza industrialaren ereduak, kasu zehatzaz gain, problematikoak, kutsagarriak eta ez oso jasangarriak direla.

Zaila da pentsatzea hainbat pertsonek beren adierazpen askatasun eskubidea erabiliz idatzitako dokumentu bat, informazio teknikoa eta datu ofizialak dituenak, kalte handiagoa egitea enpresa horren izen onari txostenean jasotako administrazio zigor espedienteek baino.

Badakigu egoera horrek enpresaren estrategia bati erantzuten diola, gu izutzeko asmoa duena eta, horrela, abeltzaintza industrialaren ereduak dituen ondorioak ez jendarteratzeko. Estrategia horiek SLAPP izenez ezagutzen dira: eragile boteretsuek, gehienetan enpresa handiek edo bulegoek, aurkeztutako salaketak direa, gai publikoen inguruan irregulartasunen bat salatzen dutenak isilarazteko.

Abeltzaintzako ustiapen eredu industrialak ondorio oso zehatzak dakarzkio bere inguruneari. Animalien tratu txarrei buruzko eztabaidatik haratago, ingurumen eta gizarte ondorio kaltegarriak daude. Sortzen den hondakin-kantitate handiaren kudeaketaz ari gara, lurrak eta akuiferoak nitratoen eta beste elementu batzuen bidez nahitaez kutsatzeaz. Eredu industrial honek nekazaritzak erregai fosilekiko, ongarriekiko eta antibiotikoekiko duen mendekotasuna sakontzen du, eta deforestazio dinamikak mantentzen ditu soja laborantzarako eta abereak elikatzen dituzten beste monolaborantza batzuetarako, bai gure inguruan, bai munduko beste leku batzuetan. Eredu horrek, enplegua sortu ordez, landa eremuan makroustiapenetan lan egiten duten pertsonen bizitza prekarizatzen du, baliabideak monopolizatzen ditu, ustiategi txikiak desagerrarazten ditu amaierarik gabeko odolaldi batean, eta epe ertainera ez du aberastasunik sortzen, galerak baizik.

Guk elikadura burujabetzan oinarritutako ereduetan sinesten dugu, lurrari eta lurraldeari lotutako ustiategi profesional txiki eta ertainetan oinarritutako abeltzaintza ereduan, eta jarduera horretan diharduten pertsonekin, biodibertsitatea sustatzen duten zikloak, baliabideak eta ondasun naturalak errespetatzen eta zaintzen dituztenekin, herritarrak kalitateko elikagaiez hornitzen dituztenekin prezio justuarekin, eta gure herrietarako garapen iraunkorreko etorkizuna bermatzen dutenekin. Larrialdi klimatikoaren atarian gaude, nazioarteko krisi ekonomiko bete-betean, erregai fosilen eskasia gero eta handiagoa dela eta. Ez da sekretua lehorte urteak datozela.
Horregatik, gure ingurunea gutxi batzuen onura ekonomikorako hipotekatzea arduragabekeria tamalgarria dela uste dugu, eta, beraz, informazioa sozializatzen, sareak eraikitzen eta itxaropen eta inertzia jasangarriak dakartzaten ereduak sustatzen jarraituko dugu.

Zitazioan agertzen diren ordena berean, hauek dira detuta dauden eragileak: Alnus, Marcilla Viva, Asamblea Soberanía Alimentaria, REAS Nafarroa, Asociación Hacendera, Compañía de las Tres Erres, Asociación Lurra, Ekologistak Martxan – Ecologistas en Acción, Urbizi Nueva Cultura del Agua, Etxalde Nekazaritza iraunkorra, Greenpeace, Landare, Mugarik Gabe Nafarroa Asociación para la Ayuda y Cooperación con los Pueblos del Sur, y Fundación Sustrai Erakuntza.

Hala ere, azpimarratu nahi genuke 14 erakunde hauek ez garela bakarrik, milaka garela dagoeneko. Eskerrak eman nahi dizkiegu dagoeneko 1600 laguni baino gehiagori eta laguntza eman diguten 162 kolektibori, eta gaur hemen gurekin ditugun guztiei. Argi utzi nahi dugu baztertu egiten dugula Nafarroan ezarritako abeltzaintza industrialaren eredua, eta, presioak gorabehera, aurrera jarraituko dugula hori aldatu arte.

Stop Abeltzaintza industriala! Ez gaituzte isilduko!

[Castellano]

MANIFIESTO CONCENTRACION 26 MARZO

Como sabéis, 15 colectivos y personas pertenecientes a diversas asociaciones hemos sido citadas a un acto de conciliación este miércoles 30 de marzo por parte de la empresa propietaria de la macrogranja de Caparroso y de la proyectada para Noviercas (Soria),Valle de Odieta – HTN. Este acto de conciliación es el paso previo obligatorio en el proceso penal si es que después del mismo, y en el caso de no haber acuerdo, la empresa decide interponer una querella, al parecer por resultarle injuriosas y/o calumniosas las informaciones que estos colectivos hicieron públicas con fecha a 10 de septiembre.

Estas informaciones supuestamente calumniosas hacen referencia a un informe , que contenía diversa información sobre la situación de dicha macrogranja, que fue entregado a los distintos grupos que conforman el Parlamento de Navarra y después presentado en Rueda de Prensa el pasado 10 de septiembre de 2021.

El informe consta de 178 páginas entre las que figuran documentos oficiales que hacen referencia a expedientes administrativos que la empresa lleva recibiendo desde 2014, a la contaminación del agua por nitratos en Villafranca y Marcilla, a las ayudas de la PAC y europeas recibidas por la empresa, al consumo de agua y las concesiones de las que dispone, a la actividad en la planta de biometanización o al uso inadecuado que hace del término “bio”.

Nuestra intención era la de informar a los grupos políticos de la situación que se estaba dando respecto a esta empresa (con el respaldo de documentos y datos oficiales), para que las personas responsables dentro del ámbito político estuvieran informadas y pudieran formular al parlamento las preguntas correspondientes.
Queríamos también poner de manifiesto ante la opinión pública y ante los gobiernos que estos modelos de explotación industrial, más allá del caso concreto, son problemáticos, contaminantes y poco o nada sostenibles.

Es difícil pensar que un documento que contiene información técnica y datos oficiales redactado por personas ejerciendo su derecho de libertad de expresión, dañe más la reputación de dicha empresa que los propios expedientes administrativos sancionadores que se recogen en el informe.

Sabemos que esta situación responde a una estrategia de la empresa para amedrentarnos y así evitar que se conozcan las consecuencias que el modelo de ganadería industrial acarrea. Este tipo de estrategias entran en lo que se conoce como SLAPP: demandas presentadas por actores poderosos, generalmente grandes empresas o despachos, para acallar a quienes denuncian alguna irregularidad en relación a asuntos públicos.

El modelo ganadero de explotación industrial acarrea consecuencias muy concretas para el entorno en el que se ubica.
Más allá del debate sobre el maltrato animal, existen toda una serie de consecuencias ambientales y sociales nocivas. Hablamos de la gestión de la enorme cantidad de residuos generados, de la inevitable contaminación de tierras y acuíferos por nitratos y otros elementos. Este modelo industrial ahonda en la dependencia agraria de los combustibles fósiles, de los fertilizantes y de los antibióticos, sostiene dinámicas de deforestación para el cultivo de soja y otros monocultivos que alimentan al ganado, tanto en nuestro entorno como en otras partes del mundo. Este modelo lejos de generar empleo, precariza las vidas de las personas que viven en el medio rural de las macro-explotaciones, monopoliza recursos, provoca la desaparición de las pequeñas explotaciones en una sangría sin fin y a medio plazo no genera riqueza alguna sino pérdidas.

Nosotras creemos en modelos de soberanía alimentaria, en un modelo de ganadería de pequeñas y medianas explotaciones profesionales vinculadas a la tierra y al territorio, con personas dedicadas a la actividad, que respetan y cuidan los ciclos, los recursos y los bienes naturales, que promueven la biodiversidad, que abastecen de alimentos de calidad a la población a un precio justo y que garanticen un futuro de desarrollo sostenible para nuestros pueblos.
Estamos a las puertas de una emergencia climática, en plena crisis internacional y económica por la cada vez mayor escasez de combustibles fósiles. No es un secreto que vienen años de sequías.
Por eso, creemos que hipotecar nuestro entorno para el beneficio económico de unos pocos es una irresponsabilidad lamentable, por lo que seguiremos socializando información, tejiendo redes y promoviendo modelos que traigan esperanza e inercias sostenibles.

Las entidades citadas son, en el mismo orden que aparecen en la citación: Alnus, Marcilla Viva, Asamblea Soberanía Alimentaria, REAS Nafarroa, Asociación Hacendera, Compañía de las Tres Erres, Asociación Lurra, Ekologistak Martxan – Ecologistas en Acción, Urbizi Nueva Cultura del Agua, Etxalde Nekazaritza iraunkorra, Greenpeace, Landare, Mugarik Gabe Nafarroa Asociación para la Ayuda y Cooperación con los Pueblos del Sur, y Fundación Sustrai Erakuntza.

Sin embargo, querríamos recalcar, que no somos solo estas 14 organizaciones, sino que ya somos miles. Queríamos agradecer a las ya más de 1600 personas y 162 colectivos que nos han dado su apoyo, y a todas las que os encontráis aquí hoy con nosotras. Queremos dejar claro que rechazamos el modelo de ganadería industrial instaurado en Navarra, y que a pesar de las presiones seguiremos adelante hasta que esto cambie.

¡STOP Ganadería industrial!¡No nos callarán!




Fuente: Eh.lahaine.org