October 20, 2020
De parte de La Haine
351 puntos de vista


Este Viernes 23 comparecer谩 la vecina afectada en el juzgado. Satorralaia realizar谩 una concentraci贸n de apoyo.

[Euskara] Ostirala 23: Epaitegira deitu dute Metroko obraren zarata jasangaitzen ondorioz ETSren aurka salaketa judiziala jarri zuen bizilagun kaltetu bat. Satorralaiak kontzentrazioa egingo du bizilagunari sostengua adierazteko

Datorren ostiralean, hilak 23, Donostiako Epaitegira deitu dute ETSren aurka salaketa judiziala aurkeztu zuen Amarako bizilagun bat, Metroaren obrak bere etxean gau eta egunez eragindako zarata jasangaitzen ondorioz irekitako auzian bere testigantza eman dezan. Bizilagun kaltetuaren testigantzak gertaeren kontakizun zehatza dakar eta ETSek nahiz udal-arduradunek izandako jokaera kalifikaezina gaitzesten du (ikus testigantza atxikitako artxiboan). Horrekin batera, mediku-txosten batek bere osasunari eragindako kalteak egiaztatzen ditu. Satorralaiak kontzentrazioa egingo du epaitegiaren aurrean, goizeko 9’30etan, bizilagun kaltetuarekiko sostengua adierazteko eta Metroaren obrak behingoz osotara geldi daitezen eskatzeko.

Testigantzan jasotako gertaera aipagarri batzuk:

– 2019ko otsailaren 27an, bere etxean pairatzen ari zen zarata maila jasangaitzak egiaztatzen zituen UCOM unitatearen txosten batekin (zaratak kontrolatzeko ardura duen Ultzaingoaren saila da UCOM)Udaletxera eta Eusko Jaurlaritzaren bulego desberdinetara jo zuen emakume honek. Udaletxearen atarian zeuden udaltzainen erantzuna, ordea, “hor alperrik zebilela eta Satorralaia bezalako herri plataforma batengana jo zezala”  izan zen…

– Handik aurrera, gauero UCOM unitateari deitzen segitu zuen. “Etxera gaueko 1:00-2:00-3:00-4:00etan…etortzen ziren”. Alabaina, “martxoaren 13an UCOM sonometrorik gabe gelditu zen. Maiatzak 2ra arte ez zen zerbitzua berriz martxan jarri. Hilabete eta erdi sonometrorik gabe Donostia bezalako hiri batean. Horrenbestez, jasaten ari ginen zarata ezin jasota utzi”.

– Martxoaren 8an ETSren “obrako komunikatzailea”rekin kontaktatu zuen: “Lehen mementutik luzamendutan ibili da eta esaten dit ETSek ez dituela udaltzaingoaren neurketak ontzat ematen”. Horrez gain, “zuek asko kejatzeagatik ez gara geldituko” eta “neurketek edozein emaitza emanda ere, horrek ez du esan nahi neurririk hartuko dugunik” eta horrelakoak entzun behar izan zizkion .

– ETSek kudeatzen duen Topogunea izeneko bulegoan salaketa egin zuenetik kasik hilabete bat pasa ondoren, etxean neurketak egiteko deitu zion obrako komunikatzaileak: “ETS nire etxera neurketak egitera datorren egunerako, obrak aurrera egin du eta nire etxetik 100 metrora aurkitzen da tunela zulatzen duen makina-errozadora”.

 “Nire kasuan zefalea, antsietatea, lo-aldiaren alterazioa pairatzen ditut. Medikura noa, gauetan hartzen dudan medikazioaren dosia handitzeko agintzen dit, eta egoera honek nire osasunean eragindako alterazioetaz txosten bat egiten du”.

Manifestazioa azaroaren 14ean:

 Bukatzeko, Donostiako Metroaren obretan azken aldian azaleratu diren arazo larrien eta lurpeko lanen %80tik gorako gainkostu errealen harira etorrita, proiektu honen ZENTZUGABEKERIA egiaztatu baino ez dela egin salatzen du Satorralaiak. Lardaskeria itzel honen aurrean, azaroak 14 larunbatean egingo den manifestazioan partehartzeko dei egiten dugu, eguerdiko 12etan Koldo Mitxelenatik abiatuta, hain zuzen ere ardurak argitu daitezela eskatzeko eta jendartean deskreditu osoa bereganatzen ari den makro-proiektu behargabeko hori behin-betiko geldiaraz dezatela aldarrikatzeko.

 

Satorralaia bizilagunen mugimendua

nformazio gehiago: satorralaia.wordpress.com

[Castellano] 

Vernes 23: Comparece ante el Juzgado de Donostia una vecina afectada por las obras del Metro que present贸 denuncia judicial contra ETS. Satorralaia realizar谩 una concentraci贸n de apoyo.

El pr贸ximo viernes 23 de octubre, una vecina de Amara comparecer谩 ante el Juzgado de Donostia para prestar declaraci贸n y dar testimonio de los insoportables ruidos nocturnos provocados por las obras del Metro en su casa, causa por la que present贸 denuncia judicial contra ETS. El riguroso testimonio de la vecina afectada (ver archivo adjunto) se acompa帽a de un informe m茅dico sobre las alteraciones provocadas en su salud y no deja lugar a dudas sobre la incalificable actuaci贸n de ETS y de los responsables municipales. Satorralaia realizar谩 una concentraci贸n a las 9’30h ante el Juzgado para manifestar su apoyo a la vecina afectada y exigir la paralizaci贸n total de las obras del Metro.

Extractos del testimonio:

– El 27 de febrero de 2019, esta mujer acudi贸 a todas las instituciones municipales y del Gobierno Vasco con un informe de la UCOM (Unidad de Control de ruidos de la Polic铆a Municipal) que certificaba los niveles insoportables de ruido y vibraci贸n que sufr铆a en casa. La respuesta de los guardias municipales que se encontraban en la entrada del Ayuntamiento fue que “all铆 no tiene nada que hacer y que acuda a alguna plataforma ciudadana como Satorralaia”

– A partir de entonces, sigui贸 llamando todas las noches a la UCOM. “Vienen a casa a la 1:00-2:00-3:00-4:00… de la ma帽ana”. Sin embargo, “el 13 de marzo la UCOM se queda sin son贸metro. Hasta el 2 de mayo no se restablece el servicio. Un mes y medio sin son贸metro en una ciudad como Donostia. Por lo que ya no podemos hacer constar el ruido al que estamos sometidos”.

– El 8 de marzo contact贸 con el “Comunicador de obra” de ETS: “Desde el primer momento 茅ste me da largas y me dice que ETS no da por v谩lidas las mediciones de la polic铆a municipal”, teniendo que escuchar frases como por mucho que os quej茅is no vamos a parar” o aunque las mediciones den lo que den, no significa que se vayan a tomar medidas.

– Habiendo pasado casi un mes desde que present贸 denuncia en el “Topogune” –oficina de informaci贸n gestionada por ETS– el comunicador de obra le llam贸 para hacer mediciones: “Para cuando ETS viene a hacer la medici贸n a mi casa, la rozadora y la cabeza de t煤nel ya han avanzado y est谩n a unos 100 metros m谩s adelante que mi casa”.

En mi caso tengo cefalea continua, ansiedad, alteraci贸n de sue帽o. Acudo al m茅dico, me sube la dosis de la medicaci贸n que tomo a las noches y emite un informe de las alteraciones que est谩 teniendo para la salud estar expuesta a esta situaci贸n.

Manifestaci贸n el 14 de noviembre:

 Finalmente, en relaci贸n a los acontecimientos sucedidos en las 煤ltimas fechas, Satorralaia denuncia que los graves problemas y sobrecostes reales de m谩s del 80% de las obras subterr谩neas del Metro no hacen m谩s que confirmar la INSENSATEZ de este proyecto. Ante semejante desatino, llamamos a participar en manifestaci贸n que tendr谩 lugar el s谩bado 14 de noviembre, partiendo a las 12h desde el Koldo Mitxelena, para exigir la depuraci贸n de responsabilidades y la paralizaci贸n definitiva de las obras de este macro-proyecto cada vez m谩s desacreditado y considerado absolutamente innecesario por una gran parte de la poblaci贸n.

Movimiento vecinal Satorralaia




Fuente: Lahaine.org