February 1, 2021
De parte de La Haine
1,661 puntos de vista

Donostiako hotel batean gertaturiko sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzea egin du Donostiako Asanblada Feministak, Bulebarrean. Eraso sexisten aurrean elkartasun feminista lelopean hainbat lagun elkartu dira kiosko aurrean.

鈥淒uela bi aste pasa hemen izan ginen salatzeko emakume bat erail zutela. Berriz ere gatoz salatzera, eraso sexista bat. Salatzen duguna da indarkeria matxista ez dela kasu isolatu bat, egiturazko indarkeria bat da. Botere patriarkala eta matxista mantentzeko tresna bat da. Horren aurrean, eta horri amaiera emateko antidoto bakarra izango da eraldaketa feminista. Horretan egongo gara tinko mugimendu feministatik鈥, adierazi dute elkarretaratzearen bukaeran.

Hiriko hotel batean gertatu zen sexu erasoa, bikote batek han ostatu hartu ondoren. Ertzaintzak emakume baten abisua jaso zuen, esanez bikotekidea bera bortxatzen saiatu zela. Biktima gelatik atera zen, eta ertzainek zein osasun zerbitzuek artatu zuten hoteleko harreran. Emakumeak indarkeria zantzuak zituen lepoan, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Erasotzailea, 19 urteko gizon bat, atxilotu zuten.

https://irutxulo.hitza.eus/2021/02/01/eraso-sexisten-aurrean-elkartasun-feminista-aldarrikatu-dute/




Fuente: Lahaine.org