April 20, 2021
De parte de Sare Antifaxista
230 puntos de vista


Ertzain batek AEBetako eskuin muturreko elkarte horren jertsea jantzi zuen EITBren Baserria saioan. Barne Sailak ez du poliziaren aurkako neurririk hartu.

Argia * E.H

Iragan martxoaren 14an Gontzal Viaga Rodr铆guez ertzainak Honoring Courage; Blue Lives Matter (Ohore adoreari; Bizitza Urdinek Axola Dute) lelodun jertsea jantzi zuen EITBko Baserria saioan. Blue Lives Matter 2014an sortu zuten New Yorkeko hiru poliziak. Mugimenduaren lelo eta irudiak AEBetako eskuin eta eskuin muturraren artean hedatu dira. Lanean zein erretiroa hartuta daude segurtasun indarretako kideek osatzen dute mugimendua. Bere aldarrikapen nagusia polizien hilketak legez gorroto delitu izendatzea da, arrazari edo sexu-genero identitateari loturiko delituekin parekatuz.

Naiz-ek jakinarazi duenez, gertakari haren harira EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak idatzia zuzendu zion Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailari, galdetuz poliziak Ertzantzaren kode deontologikoa urratu ote zuen eta bere aurkako neurririk hartu den. Idatzian zehazten zuenez, 鈥淧oliziaren Legean jasotzen den kode deontologikoaren 24.2 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia osatzen duten pertsonek 鈥榰neoro jardun beharko dute zintzotasunez eta duintasunez, beren eginkizunek eskatzen duten konfiantza eta begirunea galtzea ekar dezaketen portaera guztiak saihestuz, edo zerbitzuaren edo administrazioaren prestigioa edo eraginkortasuna arriskuan jar dezaketen jokabide guztiak saihestuz鈥, 25. c) artikuluaren arabera, 鈥楢rraza, etnia, erlijio, ideologia, sinesmen, adin,sexu-orientazio edo antzeko beste edozein arrazoirengatik egindako diskriminazio oro saihestuko dute”.

Erkoreka Barne sailburuak Arzuagari jakinarazi dio Barne Sailak ez duela inongo neurririk hartu, AEBetako mugimenduak kode deontologikoa urratzen ez duela iritzita: 鈥淪egurtasun Sailak ez du inolako neurririk hartu zuk aipatutako ertzainaren inguruan; izan ere, ezin da baieztatu Blue Lives Matter erakundeak, polizia erretiratuen elkartea den aldetik, kode deontologikoan ezarritakoa urratzen duten balioak ordezkatzen dituenik鈥.

Frankotiratzaileen miresle ere

Polizia berak argazkia atera zuen Gaztea irratian, burezur baten irudia eta 鈥淭he Legend Chris Kyle鈥 leloa zuen jertsearekin. Chris Kyle AEBetako armadak




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com