July 25, 2021
De parte de La Haine
198 puntos de vista


25/07/2021 :: Nacionales E.Herria
2020ko urtarrilaren 20an egin bezala, 2021 ko uztailaren 11n, Etxarri Aranatzeko udalak berriz ere, herriko basoan jarritako eusko gudarien oroitarriak kendu eta suntsitu ditu

Etxarri Aranatzeko gudarien txokoko oroigarrien suntsiketaren aurrean Abuztuaren 2an Manifestazioa

BERRIZ ERE GERTATU DA…

2020ko urtarrilaren 20an egin bezala, 2021 ko uztailaren 11n, Etxarri Aranatzeko udalak berriz ere, herriko basoan jarritako eusko gudarien oroitarriak kendu eta suntsitu ditu.

Lehenengo aldian, Espainiar Estatuko Audientzia Nazionalaren aginduari otzan eta men eginez, udalak, Etxarri Aranatzeko hiru gudariak eta aldi berean, eusko gudari guztiak oroitzen zituen oroitarriak kendu, eta Arbizuko zabortegira eraman zituen bertan suntsitu zituztelarik.

Gertakari honen ostean, toki berean oroigarri berri batzuk jartzea erabaki zen. Urte eta hilabete batzuen ondoren, egoera berdinaren aurrean aurkitzen gara, Etxarriko udalak bigarrenez, oroigarri berriak estalian kendu eta suntsitu ditu.

Idazki honekin, argi utzi nahi dugu, oroitarrien aurkako eraso hauek, eusko gudariek buruturiko borrokaren aurkako eraso zuzenak direla, beraien ibilbide militantea ukatzeko helburua duelarik. Honen aurrean, eusko gudarien borroka eta duintasuna oroitu eta aldarrikatzeko, oroitarriak behar den aldi guztietan jarriko direla adierazi nahi dugu. Izan ere, Euskal Herriaren askatasun nazional eta sozialaren alde, borrokan bizia eman zutenek, ez ahal dute merezi beraien borrokaren zilegitasun eta duintasuna aldarrikatu eta oroitzeko espaziorik?

GORA EUSKO GUDARIAK!
INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!

Honetaz gain herriko udalak oroigarriak kendu izana gaitik, Etxarriko JARDUN-etik manifestazioa deitu dugu gertakari hauek salatzeko.

https://www.jardunkoordinadora.org




Fuente: Eh.lahaine.org