April 11, 2021
De parte de La Haine
336 puntos de vista


11/04/2021 :: Nacionales E.Herria
x La Haine _ Euskal Herria
Enpresa batzordeak egindako deialdiarekin bat eginez, milaka pertsona bildu dira Aiaraldeko eskualdean arriskuan dauden 129 lanpostuen defentsan.

Gaur, apirilak 11, borrokan dauden Tubacex-eko langileei elkartasuna adierazteko Bilboko kaleak bete dira. Bilboko kaleak bete dituen gaurko manifestazioa 60 greba egun hauetan zehar aurrera daramaten borroka dinamikaren baitako beste erakusgarri izan da. Mobilizazioa Jesusen Bihotzetik abiatu,  Gran Vía-tik barrena jarraitu eta Bilboko udaletxe aurrean bukatu da, poliziaren presentzia nabarmena izan delarik uneoro.

Bukaeran,  langileen ordezkari ezberdinek langileak Eusko Jaurlaritzari eta enpresa zuzendaritzari galdegindako baldintzak irakurri dituzte.Ildo horretatik, Instituzio publikoek enpresei eskaintzen dizkieten laguntzak argiak eta zuzenak izatea eta langile klasea bakarrik ez uztea  eskatu dute. Horrez gain, enpresek irabazi handiak dituzten arren, bizi dugun pandemiaren egoeraren aitzaki pean bai ERE-ak, bai ERTE-ak aplikatzen dituztela salatu dute. Bukatzeko, kaleratze zifra 0 izan arte borrokatzen jarraituko dutela adierazi dute.

———————————-

[Castellano]

Acudiendo a la llamada del comité de empresa, miles de personas han salido a manifestarse para defender los 129 puestos de trabajo que están en peligro en la comarca de Aiaraldea

Hoy, 11 de abril, las calles de Bilbao se han desbordado para apoyar la lucha de los trabajadores de Tubacex. La manifestacion de Bilbao de hoy hay que enmarcarla dentro de la dinamica de protesta y movilizacion que llevan desarrolando durante 60 dias los trabajadores de Tubacex en defensa de sus puestos de trabajo. Dicha movilización ha comenzado en el Sagrado Corazón y ha transcurrido por la Gran Vía, finalizando en el Ayuntamiento de Bilbao, entre una fuerte presencia policial.

Una vez concluida la manifestación, diferentes representantes de los trabajadores han leído las exigencias de los trabajadores a la dirección de la empresa y al Gobierno Vasco. Asimismo, han exigido que las ayudas que se dan desde las instituciones públicas a las empresas sean claras, transparentes y que no se deje a la clase trabajadora a su suerte. Además, han denunciado que aunque las empresas tengan ganancias millonarias, se decida realizar ERES y ERTES con la excusa de la pandemia. Para terminar, han dejado claro que seguirán luchando hasta que la cifra de despidos sea 0.




Fuente: Eh.lahaine.org