June 15, 2021
De parte de La Haine
342 puntos de vista


15/06/2021 :: Nacionales E.Herria
x Berango Lurraren Defentsan
Porque la tierra no se vende, se defiende, nos tendr谩s enfrente.

[Euskara]

Gutun irekia Anabel Landa Berangoko alkateari, Berango Lurraren Defentsan kolektiboaren eskutik.

 Joan den martxoaren 31n artikulu bat argitaratu zen, Berangoko hirigintzaren gaia mahai gainean jarri nahi zuena, “Berangoko hirigintza-ereduak eztabaida piztu du udalerrian” izenburupean. Berangoko alkate zaren aldetik, artikulu hori baliatu zenuen udalerriko eragile politikoei aurka egiteko. Oposizioak osoko bilkuran egin zituen planteamenduei eta Berango Lurraren Defentsan kolektiboak egin zituen eskaerei erantzun zenien.

 Adierazpen horiek Berangon ekitaldi historiko bat gertatu eta hiru egunera argitaratu ziren. Izan ere, egun batzuk lehenago, 200 pertsona baino gehiago Berangoko kaleetan bildu ginen, udaletik inposatzen diguzuen hirigintza ereduari ezetz esanez. Errejidore gisa egiten dituzun adierazpen ugarien artean, badira zenbait faltsukeria, egia-erdi eta baieztapen, egiaren ohoreagatik argitu beharrekoak. Berango Lurraren Defentsan kolektibotik zure deklarazioei erantzuten diegu artikulu honen bidez:

 Hasteko, Udalplaneko datuen arabera (Berango Lurraren Defentsan kolektiboak Hirukari eman zizkionak) Berangon 2.326 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da (gaur egun 2.658 daude), herria ia bikoiztuz, eta udaletxetik zehazten da % 80 babes ofizialekoak direla. Kontuan hartu gabe herri bateko etxebizitzak bikoiztea neurrigabekeria galanta dela. Etxebizitza sozialaren beharra espekulazio-prozesu bat estaltzeko erabiltzen da. Etxebizitzak babes ofizialekoak direla esaten digute, haien borondate onari esker balitz bezala, baina legea da hori hala izatera behartzen duena.

 Estrategia hau eztabaida desbideratzeko baliagarria izango zaizula pentsatuko duzu, Anabel. Baina badakigu Etxebarriko sektorearekin eta Otxabeneko lehen sektorearekin dagoeneko berangoztarrek beharrezkoa duten babes-etxebizitzaeskaera betetzen dela; 200.000 鈧-ko etxebizitza eskuratzeko aukera dutenena behintzat. Zaurgarritasunean dagoen edo erosteko gaitasun hori ez duen jendea, berriz ere, etxebizitza “sozialaren” politika bikainetik kanpo geratzen da.

 Herriarentzako etxebizitza deitzen denaren irisgarritasun faltaren aurrean, honako hau diozu: “Batzuek ez dituzte baldintzak bete, baina agian -eta agian hori azpimarratu nahi dugu- aurrerago beteko dute”. Zinismo maila jasanezina da BOEak baimendutako preziorik garestienean salduko direla adierazten denean. Prozesu honetan benetan al dago borondate sozialik? Anabel, ziur al zaude ez zarela apur bat espekulatzen ari?

 Guzti hau gutxi balitz, aipatu zenuen: “merkatua bakarrik arautuko da, eta herriak behar duena baino etxebizitza gehiago eraikita, etxebizitzen prezioa jaitsi egingo da”. Hau irakurrita, galdera hauek egiten dizkiogu geure buruari: Uribe Kostako errealitateari bizkar emanda bizi zara (gaizki, udal-burua zarenez gero) ala gainerakoak ergeltzat hartzen gaituzu (hori ere gaizki)? Argudio horrekin erantzun al dakioke herritarrei? Lotsagabekeria edo ezjakintasuna al da adierazpen horiek egitera bultzatzen zaituena?

 Zeure adierazpenak okerrera doaz eta inongo lotsagabekeriarik barik, Udalak alokairuko etxebizitza sozialik eraiki ezin duela gaineratzen duzu, Udalak lur publikorik ez duelako. 10.000 m2 baino ez ditu Lantzarten eta Infernuetan. Artikulu berean, adierazpen horiek gezurtatu eta mozorrotu egiten dira. Etxebarriko eta Otxabeneko birpartzelazioen ondorioz, Udalak hiru partzela jaso ditu. Udalak birplanteatu al du lur zati horiekin benetako etxebizitza sozialak egitea? Ez, horietako bi saldu ditu eta hirugarren bat Ikaza jauregiagatik trukatu du Moreaga parkean.

 Eta ez, Udalak ez du hirugarren lursaila gorde, zuk artikuluan adierazten duzun bezala. Saldu ere egin zenuten, legez kanpo. Eta kontra jarri ziren alegazio batzuei esker, operazioa baliogabetu eta lur publikoak berreskuratu egin dira. Honen aurretik, beste bi partzela legez saldu eta trukatu izana zalantzatan geratzen da, aurrekoa ikusita.

 Ikaza jauregiarekin egindako trukearen kasuan, enpresak ezarritako prezio baten truke egin zen, eta eraikinean ez zen tasatzailerik sartu haren egoera ikusteko. Udalak baietz esan zion eraikuntza-enpresak proposatutakoari. Oraindik ez dakigu zein den eraikin hori eskuratzeak herritarrentzako dakarren interes orokorra. Kasualitatez, trukea egin zen eraikuntza-enpresari ondo zetorkionean Otxabenen eraikitzeko lur gehiago izatea. Jauregia itxita egon den eta erabili ez den 40 urteetan, ezer ez, Udalak ez du eraikina erabiltzeko proposamenik egin. Orain ere, ez dago plan argirik zer erabilera emango zaion zehazteko. Horrek trukerako benetako motibazioaren susmoa zein ote sortzen du. Ez al dira gutxi batzuen interes indibidualak interes orokorraren aurretik jarri, Anabel?

 Eta harrokeria eta gezurra politika egiteko modu bihurtzen direnean, inpunitateaz esan dezakezu ez dela nekazaritza-jarduerarik izan suntsitu nahi dituzun lurretan. Anabel, ez al zara izango trumpismoaren biktima edo goratzailea? Otxabenen, historikoki, abeltzaintza eta baratzeak izan dira, eta, gaur egun ere, bere garaian fruta-arbolen ustiapena egon zela adierazten duten zuhaitzak identifika daitezke. Eta ez hori bakarrik, iaz arte larreetako belarra moztu egiten zen ganadua elikatzeko. Etxebarrin ere baratzeak eta fruta-arbolak zeuden. Zergatik esaten dituzu hain gezur lotsagabeak? Uste al duzu amaitu dela herritarrak beren ingurunetik deserrotzeko asmoa? Uste al duzu berangoztarrok merkataritza-gunea non dagoen baino ez dakigula identifikatzen, eta ez nekazaritza-jarduera non dagoen?

 Azkenik, eta etxera kontzientziaz lasai joateko, argudiatzen duzu salatu ditugun hirigintza-plan guztiak HAPOan sartuta zeudela 2011tik, eta dei egiten diguzu duela 10 urte egin ziren partaidetza-prozesuetan parte hartzera. Berriro diogu, Anabel, HAPOak bi urte daramatza iraungita. LPP berriak adierazten du ez dela hainbeste eraiki behar eta lurzoru urbanizagarria urbanizaezin gisa birkalifikatzea. Eta berriro diogu, presa handiegia duzu lur horiek suntsi daitezen. Ez al dira egongo herritarrek ezagutzen ez dituzten interes ezkutuak, dena dena porlanez betetzeko? Zergatik ez HAPOari moratoria bat egin, LPP argitaratu arte itxaron? Ba al dauka benetako zentzurik orain dela hamar urte sinatu zen iraungitako dokumentu batek jasotzen duenari kasu egiten jarraitzeak? Kasualitatea al da, manifestazioaren ondoren Etxebarriko obrak hasi izana, Aranako zuhaitzak moztu izana (pena handia da ehun urte inguruko haritzak moztea beste aukerarik izan gabe, ezta?) eta Otxabene ingurua hesitu izana?

 Anabel, artikuluan, zeure buruari galdera hau egin zenion “ea garapenari muga non jarri behar diogun鈥. Uste dut argi uzten ari garela, mugak jadanik gainditu egin dituzula. Gure ingurune naturala eta nekazaria porlanez betetzeari uzteko garaia da. Eta gure iritziak balio ez badizu, irakur ezazu larrialdi klimatikoari, hirigintza jasangarriari, desazkundeari, ekologia politikoari eta ekofeminismoari buruz, eta berehala ohartuko zara Berangoko hazkunde urbanistikoari dagokionez muga hori jada gainditu dela.

 Lurra ez delako saltzen, defendatu egiten da, aurrean izango gaituzu.

Berango Lurraren Defentsan

P.D.: kasurik egingo ez badiguzu, mesedez, ez gezurrik esan herritarrei jasangarritasun faltsuarekin. Eta utzi zuhaitzak mozteari.

 [Castellano]

Una carta abierta a Anabel Landa, alcaldesa de Berango, desde el colectivo Berango Lurraren Defentsan.

 El pasado 31 de marzo se public贸 un art铆culo que a t铆tulo de 鈥淏erangoko hirigintza-ereduak eztabaida piztu du udalerrian鈥 buscaba poner sobre la mesa el tema del urbanismo en Berango. Un art铆culo que usted, como alcaldesa de Berango, aprovech贸 para rebatir y desdecir a los distintos agentes pol铆ticos del municipio. Respondi贸 tanto a los planteamientos que hizo la oposici贸n en el pleno, como a las demandas que desde Berango Lurraren Defentsan venimos un tiempo reclamando. 

 Estas declaraciones se publicaron tan solo tres d铆as despu茅s de que en Berango se diera un evento hist贸rico, m谩s de 200 personas recorrimos las calles de Berango diciendo NO al modelo urban铆stico que nos imponen desde el consistorio. Entre las m煤ltiples declaraciones que hace usted como regidora, hay varias falsedades, medias verdades y comentarios que por honor a la verdad han de ser aclaradas. Desde Berango Lurraren Defentsan damos respuesta a sus comentarios a trav茅s de este art铆culo:

 Para empezar, ante los datos de Udalpan, que Berango Lurraren Defentsan facilit贸 a Hiruka, donde se ve que en Berango se contempla construir 2.326 viviendas (cuando hoy hay 2.658) casi duplicando el pueblo, desde el ayuntamiento se matiza que el 80% son de protecci贸n. No se responde a la desmesura que hay detr谩s de la cifra de duplicar el parque inmobiliario de un pueblo. Se utiliza la necesidad de vivienda social para encubrir un proceso especulativo. Se escudan en que la vivienda es de protecci贸n, cuando es la ley y no la voluntad la que obliga a que esto sea as铆. 

 Pensar谩 usted que esta estrategia le es 煤til para desviar el debate, pero todos sabemos que con el sector de Etxebarri y el primer sector de Otxabene ya est谩 cubierta toda la demanda de vivienda de protecci贸n por la poblaci贸n de Berango que tenga posibilidades de acceder a una vivienda de al menos 200.000鈧. La gente en vulnerabilidad o que no dispone de dicha capacidad adquisitiva, una vez m谩s queda excluida de su magn铆fica pol铆tica de vivienda 鈥渟ocial鈥.

 Ante la falta de accesibilidad a lo que llama vivienda para el pueblo, dice: 鈥渉ay gente que no ha cumplido con los requisitos, pero quiz谩s – y queremos remarcar ese quiz谩s – m谩s adelante lo cumplan鈥. El nivel de cinismo es insoportable cuando en la propia publicaci贸n del BOB se indica que las VPOs se vender谩n al precio m谩s caro permitido. 驴Realmente hay voluntad social en todo este proceso?驴Seguro que no est谩 especulando un poquito Anabel?

 Adem谩s a帽ade: 鈥渆l mercado se regular谩 solo y que al construir m谩s viviendas de las que el pueblo necesita, el precio de las viviendas bajar谩鈥. Nos hacemos las siguientes preguntas, 驴o vive de espaldas a la realidad de Uribe Kosta (ya mal, ya que es usted regidora municipal) o nos toma al resto por idiotas (que tambi茅n mal)?驴Se puede responde con este argumento a la ciudadan铆a?驴Es desverg眉enza o ignorancia lo que le mueve a hacer dichas declaraciones?

 Sus declaraciones van a m谩s y sin ning煤n tipo de desfachatez, a帽ade que el Ayuntamiento no puede construir vivienda social de alquiler porque apenas posee terreno p煤blico. Indica que solo dispone de 10.000 metros cuadrados en Lantzarte y Infernueta. En el mismo art铆culo, se desmiente y se desenmascaran dichas declaraciones. El Ayuntamiento ha recibido hasta tres parcelas fruto de las reparcelaciones de Etxebarri y Otxabene. 驴Se ha replanteado el Ayuntamiento hacer aut茅ntica vivienda social con dichas parcelas? No, ha vendido dos de ellas e intercambiado una tercera por el palacio Ikaza en el parque Moreaga. 

 Y no, el Ayuntamiento no ha guardado la tercera parcela como usted indica en el art铆culo. Tambi茅n la vendieron, lo hicieron ilegalmente. Y solo gracias a unas alegaciones que se pusieron en contra han tenido que anular la operaci贸n y recuperar las tierras p煤blicas. Que las otras dos parcelas se hayan vendido e intercambiado de manera legal queda en el aire, visto el precedente. 

 En el caso del intercambio por el palacio Ikaza, este se hizo por un precio fijado por la empresa y sin que entrara ning煤n tasador en el edificio para ver su estado. El Ayuntamiento dijo que s铆 a lo que propuso la constructora. A煤n no sabemos cu谩l es el inter茅s general para la ciudadan铆a. Casualmente se hizo el intercambio cuando a la constructora le ven铆a bien tener m谩s tierras que construir en Otxabene. En los m谩s de 40 a帽os que el palacio ha estado cerrado y en desuso, nada, no ha habido propuesta alguna para darle uso por parte del consistorio. Incluso ahora, tampoco existe un plan claro sobre qu茅 uso se le va a dar. Lo cual deja lugar a la sospecha sobre la aut茅ntica motivaci贸n para el intercambio. 驴No se habr谩n puesto los intereses individuales de unos pocos por delante del inter茅s general, Anabel?

 Y cuando la arrogancia y la mentira pasan a ser la manera de hacer pol铆tica, se puede decir impunemente que no ha habido actividad agraria en las tierras que planeas destruir. 驴Anabel, no sea usted v铆ctima o enaltecedora del trumpismo? En Otxabene hist贸ricamente ha habido ganader铆a, huertas y todav铆a hoy se pueden identificar 谩rboles que se帽alan que en su d铆a hubo una explotaci贸n de 谩rboles frutales. Y no solo eso, sino que hasta el a帽o pasado se ha cortado la hierba de las campas para alimentar al ganado. En Etxebarri tambi茅n hab铆a huertas y 谩rboles frutales. 驴Por qu茅 miente de manera tan descarada? 驴Se cree que ya ha terminado su inquina de desarraigar a la ciudadan铆a de su entorno?驴Se piensa que los y las berangoztarras s贸lo sabemos identificar d贸nde est谩 el centro comercial y no donde existe actividad agraria?

 Por 煤ltimo, y para irse tranquila de conciencia a su casa, argumenta que todos los desarrollos urban铆sticos que denunciamos estaban incluidos en el PGOU desde 2011 y nos emplaza a haber participado en los procesos participativos que se hicieron hace 10 a帽os. Insistimos, Anabel, el PGOU lleva dos a帽os caducado, el PTP nuevo indica que no se construya tanto y se recalifique suelo urbanizable en no urbano. Y volvemos a insistir, tiene usted demasiada prisa en que se destruyan esas tierras. 驴No existir谩n intereses ocultos que la ciudadan铆a desconoce porque todo se cemente, en vez de hacer una moratoria al PGOU, esperar a que se publique el PTP y ver si realmente tiene sentido seguir haciendo caso a lo que recoge un documento caducado que se firm贸 hace diez a帽os?驴O tambi茅n es casualidad que tras la manifestaci贸n hayan empezado las obras en Etxebarri, se hayan talado los 谩rboles de Arana (que pena tener que talar robles casi-centenarios sin que exista ninguna alternativa, 驴verdad?) y vallado todo el entorno de Otxabene?

Anabel, se preguntaba en el art铆culo, 鈥渁 ver d贸nde tenemos que poner el l铆mite al desarrollo鈥, creo que lo estamos dejando claro, el l铆mite ya lo ha sobrepasado. Es hora de dejar de cementar y talar nuestro entorno natural y agrario. Y si nuestra opini贸n no le sirve, lea, lea usted sobre emergencia clim谩tica, urbanismo sostenible, decrecimiento, ecolog铆a pol铆tica, ecofeminismo y r谩pidamente se dar谩 cuenta que en lo que a crecimiento urban铆stico se refiere en Berango ya se ha pasado de frenada dicho l铆mite.

 Porque la tierra no se vende, se defiende, nos tendr谩s enfrente.

 BERANGO LURRAREN DEFENTSAN

 PD: Si no nos va a hacer caso, por favor por lo menos no mienta a la ciudadan铆a con falsa sostenibilidad. 隆Ah! y haga el favor de dejar de talar 谩rboles.




Fuente: Eh.lahaine.org