February 28, 2021
De parte de La Haine
290 puntos de vista


JARDUN koordinadorak Bilboko aurkezpen zikloarekin jarraituta aurkezpena burutu du San Inazio auzoko Errondoko gaztetxean.

JARDUN koordinadora iraultzaileak bere proiektu politikoa, ideologia eta helburuak azaltzeko aurkezpena eraman du aurrera Bilboko San Inazio auzoan. Bertan, JARDUN-eko kideek antolatu, ziklo politiko berri bat ireki eta Euskal Herri Langileriaren interesei erantzungo dion alternatiba eraikitzeko beharra aldarrikatu dute. Horregatik, independentzia eta sozialismoaren alde diharduten edo lan egiteko prest dauden norbanako eta kolektiboak batu eta koordinatzeko deia luzatu dute, izaera nazional eta lokaleko borroken uztartzearen beharra mahaigaineratzearekin batera. Horretarako, norberaren interesak eta egungo sektarismoa elikatzen duten ezinikusiak alboratu eta Euskal Herri Langilearen interesen alde aritzearen garrantzia azpimarratu dute.

Hurrengo hitzordua Basurtuko Gizarte Etxean izango da martxoaren 12an 18:00etan. Jada Deustun eta Alde Zaharrean hasi zen aurkezpen zikloari Santutxuko Karmelan jarriko diotelarik amaiera martxoaren 28an 12:00etan Bilbo osoari begira burutuko den aurkezpenean.

_________________

[Castellano]

La coordinadora JARDUN ha realizado una presentaci贸n en el gaztetxe Errondoko de San Ignacio siguiendo con su ciclo de presentaciones,.

La coordinadora revolucionaria JARDUN ha realizado una presentaci贸n en el barrio bilba铆no de San Ignacio donde ha explicado su proyecto pol铆tico, ideolog铆a y objetivos. Los miembros de JARDUN han reivindicado la necesidad de organizarse, abrir un nuevo ciclo pol铆tico y construir una alternativa que responda a los intereses del Pueblo Trabajador Vasco. Es por eso que han hecho un llamamiento a todos los individuos y colectivos que trabajan o tienen predisposici贸n de trabajar a favor de la independencia y el socialismo a juntarse y coordinarse, haciendo especial hincapi茅 en la necesidad de aunar las luchas de caracter local con las de caracter nacional. Para avanzar en esa direcci贸n, han dejado claro que es necesario dejar los intereses personales y las desavenencias que alimentan el clima de sectarismo actual, puesto que lo primordial es trabajar a favor de los intereses del Pueblo Trabajador Vasco.

La siguiente cita del ciclo de presentaciones ser谩 en el centro c铆vico de Basurto el d铆a 12 de marzo, a las 18:00. Esta cita ser谩 la continuaci贸n del ciclo que di贸 comienzo y sigui贸 en el Casco Viejo y que culminar谩 el d铆a 28 de marzo a las 12:00 en Karmela en una presentaci贸n orientada a todo Bilbao.




Fuente: Lahaine.org