September 3, 2021
De parte de La Haine
233 puntos de vista


03/09/2021 :: Nacionales E.Herria
x Dani Pastor
Los presos políticos continuamos resistiendo

* Este artículo fue publicado originalmente en ‘El Otro País’

[Euskara]

PRESO POLITIKOOK EUSTEN DARRAIGU

Azkenengo hilabete hauetan astero ari gara izaten preso politikoon lekualdaketa eta bizibaldintzetan gauzatzen ari diren hobekuntzen lekuko. Honek ez du ezer berririk suposatzen baldin eta estatuko gobernu ezberdinek horrelako mugimenduak gauzatu izan dituztela aintzat hartzen badugu. Are, mugimendu horien oinarrizko helburua ziria sartzea izan dela kontuan hartzen badugu, hau da: “bakea presoen truke” gauzatzea.

Euskal presoen kasuan, gauza jakina da espazio politiko eta sozial zehatz batzuetan ilusio eta itxaropenezko sentimenduak piztu egin direla. Aldiz, lehen aldia da zeinetan jaioterritik hurbil daudela, 40 urtez mantendu den estatutu-ahalduntzaren ez-betetzea eta gero, euskal espetxeetan amaitzeko aukera errealarekin. Kasu honetan Estatuak, eta bere zergatiak izkutatzeko helburuz, mugimendu berri hau ahalbidetuko luketen kontzesio batzuk filtratu egin ditu. Honen ondorioz eztabaida egoera berri honek eragindako kontraesanen ingurukoa izan da: eztabaida ideologikoa; etikoa eta morala; egokitasun taktikoa eta proiekzio estrategikoa, etab. Adibide bat jartzearren, arreta eman zidan lagun batek bisita batean gai honen honen aurrean kalean sentitzen zenaren inguruan galdetzerakoan eman zidan erantzuna: “zain egotea”. Nire “ezustekoa” honetara zetorren: historikoki, presoen auzia, euskal langileriaren interes orokorrak, gure nazioaren Autodeterminazio eskubidea barne hartuta, defendatzeko oinarri nagusienetako bat izan da; eta, errepresaliatuekin batera esistitutako erabateko sintoniaren ondorioz, euren eskubideen defentsan piztutako elkartasun aktibo eta borrokalaria mantendu izan delako.

Sakabanaketa politika kriminalaren edota preso politikoarekiko, bere printzipio demokratikoekiko ukoa lortzea helburu izanda, militantea eta bere senide eta hurkoekiko, eraso, mehatxu eta xantai modura ezarritako baldintza gogorrenen aurkako salaketa eta zilegitasuna kentzeko xedez mantendutako presioa miresteko modukoa bezain kontsekuentea izan da.

Kartzeletatik, gu makurrarazteko helburuz burututako saiakera guztiak ukatu ditugu, damuketaren ariketara gerturatzen gaituzten, berrikuste kritikoan oinarrituta dauden eta barkamena eskatzera eta eragindako kalteak erreparatzeko konpromezua adieraztera daramaten euren banakako tratamenduak eta legalitatearen onarpena kasu. Honekin kunplitu ahal izateko baldintzak gure lehenaldi militantea izkutatzeko asmoz burututako apostasia ideologiko eta politikoaren bidez baino ezingo lirateke bete, hau da, euskal nazioaren etorkizuna eta, zehazkiago, bere langileriaren gaineko hipoteka ezartzea onartzearen bidez.

Aldi berean, burgesia nazionalek ezartzen duten formalismo abstraktu eta mugatutik urrun kokatzen den askatasun eta demokrazia aurreratuago baten aldeko konpromezua adieraztearekin batera, duintasun eta erabakitasun eredu zein ARMA BOTERETSUA izan dira zapalkuntzaren aurrean masen eskubideen defendatzailea bilakatutako preso politikoaren eskubideen alde herri eta hirietan jorratutako ELKARTASUNA eta burututako MOBILIZAZIOA. Zenbaezainak dira helburu honekin burututako agitazio eta propaganda kanpainak, manifestazioak, indar errepresiboekin izandako istiluak, sabotaiak eta askotariko desobedientzia zibileko adibideak.

Aktibitate honi guztiari esker aipatutako helburuarekin diseinatutako erreakzioaren eraikuntza juriko eta politikoek zein “Langraitz Bidea” bezalako egitasmo iruzurti eta zatikatzaileek porrot egin izan dute. Egitasmo horiek gutxien ideologizatutako banako abenturazale batzuengan baino ez zuten arrakasta eskasa izan. Bestera esanda, euskal herriaren osotasuna kolpatzen duten arazoekiko kezka eta konpromezua, euren arazo indibidualen aldean huskeria baino ez zirela ulertzen zutenengan.

Ezarritako legalitatearen alde konbertitutako banako berria, hau da, damutua, BORROKA IRAULTZAILEAren “akatsa” eta “errakuntza” adierazteko ikur gisa aurkezteko saiakerek ez zuten fruiturik eman lehenaldian, hortaz, ezin ditzakete orainaldian eman.

Estatu Faxista Espainolak zapaltzen dituzten nazio ezberdinetako langileen eskubide politiko eta sozialen aurkako erasoak hor daude oraindik, eta gerora burgesia txikiak onartutako “Alderdien Legea” edo “dena da ETA” bezalako legerietara jo gabe denak izan gara Estatuaren batasun oligarkikoa mantentzeagatik noraino iristeko prest daudenaren (155 artikulua, milaka errepresaliatu eta zauritu, espetxea, erbestea,…) lekuko. Zerbait aldatu da gaur egun. Estatuak, pairatzen duen etengabeko krisiaren azkartzearen aurrean bizirauteko aukera eman diezaiokeen oxigenoaren premia larriz, Ezker Abertzalearen laguntza izan du. Horren bidez, bere legalitatearekiko edozein hurbiltze eta asimilazio, errealitate ekonomiko, sozial eta politikoa eraldatzeko konpromezu iraultzailearen ustezko “hutsaltasuna”ren adibide garbitzat aurkezten eta erabiltzen saiatu egiten da. Definitu gabeko “Langraitz Bidea 2.0” moduko baten bidez, herri abanguardiaren presoa bere “delituagatik” damututako gaizkile gisa aurkeztu nahi dute, eragin duen “kaltearekin” enpatia azaltzen duena eta bide batez, “bere ardura” ekonomikoa ordaintzeko konpromezua bere gain hartzen duena etab. behin hau guztia onartuta, “soilik” faltako zaio Tratamendu Batzordeek ezarritako banakako programak betetzea, bere Estatuaren eta jendartearen segurtasunarekiko erabateko bermeak betetzen direnaren konfidantza sortzeko eta “erreinsertzio soziala”ren alde ekinez.

Giro honetan, eta faxismo espainolaren merkatuaren menpe zapaldutako nazio ezberdineko proletargoaren interes orokorren mesedetan, preso politikook BORROKAREN BIDEZ, garapen eta eboluzio demokratikoan gure egindako PRINTZIPIO eta KONPROMEZU SAKONAK saldu barik eusten darraigu.

Zer preso politikok behar du bergizarteratze programarik edo bere antzerako ikuskizunik? Gu ofizialak, mekanikariak, irakasleak, margolariak, dendariak, administratiboak,… gara. Jendartearen gehiengoa bezala, gure bizitzak beldur eta ziurgabetasunengandik urrun garatu ahal izateko lanpostu bat izatea da behar dugun gauza bakarra. Gure klaseko kideekin batera langileok eskatzen ditugun duintasun eta egonkortasun sozialerako bermeak aldarrikatzeko manifestazioetan egoteko beharra daukagu. Gure eginkizun politikoa jazarpen edo errepresiorik gabe burutu ahal izateko ANTOLATZEKO ESKUBIDEArekiko errespetua behar dugu. Ba al dago legalitatea onartzerik oportunismo politikoan eta erabateko porrotean erori barik? Ez, noski ez dagoela. Ez gutxienez gainerako herri indarrengan nahasmena eta norabide galera eragin gabe.

Mugimendu iraultzailearen kide bezala espetxe barruan mantentzen dugun ekinbide politikoa kaleko mugimenduan aurkitzen du bere isla eta lotura. Beraz, ez dago ekinbide hori modu metafisikoan, aldebakartasunetik edo isolatuki, “barrura begira” edo iluntasunean jorratzerik. Uste dut gure betebeharra inguratzen gaituzten eremu ilunen (zorigaitzez ez direla gutxi) gainean argia ematea dela, posizio idealistetara edo zuzenki liberaletara eramango gaituzten saiakera guztiak modu publiko eta argian salatzea, nahiz eta saiakera horiek ENAMa zenak itxitako erresistentzia faseko itxura eta identitate-ohiturekin aurkezten diren.

Duela gutxi entzun izan dugu, sozialfaxismoaren ordezkari garbiena den eta kuarteletan inkomunikatutako emakumeen bortxaketak baimentzen dituen Barne Ministroa daukan “historiako Gobernu demokratikoenaren” (posible al da halako hipokresia!) Presidentearen ahoan eta “Procés”ari lotutako bederatzi preso katalandarren baldintzatutako (pozoindutako) indultuaren harira: “bada zigorrerako une bat eta barkamenerako beste bat” (azken hau aurrekoaren baieztatze gisara). Abisu moduko hau film erromantiko baten soinu banda izan zitekeen baina ez, zoritxarrez lehen aipatutakoak, talde parapolizial eta militarren bidez estatu terrorismoaren antolaketa zigorgabea burutu izan dutenak, defendatzen duten kapital finantziariaren irabaziak arriskuan egon daitezkeen herrialdeetan estatu kolpeak prestatu dituztenak, katalandar autonomia ezereztatzen lagundu dutenak,….. aldarrikatzen dutena da.

Gainbehera betean dagoen eta erregimen espainolistaren zutabe argia den adiskidetzearen eta itun erreformisten bidea salbatzeko burgesia txiki nazioanalek egiten dituzten saiakerak alboratuz, nazio askapen prozesuari sektore hauen ideologia “faltak” eragiten dion kaltea alboratuz, BATASUNEAN eta ERRESISTENTZIAN sakonduz mantendu behar gara.

Espetxeetako lubaki hauetatik, preso politikooi, gure senide eta lagunei ezarri zaigun zigor kriminal guztiarekin: isolamenduarekin, eraso eta mespretxuekin, osasun arreta ezak eragindako erailketekin, honek guztiak eragindako arazo psikiko eta fisikoekin, gu suntsitzeko bizi erregimen gogorrenarekin (Lehen Gradua),….. posizio horietan mantendu behar gara. Askatasun politikoen aurkako erasoak eta errepresioa salatu egiten duten sektore sozialen zalantzagabeko babesarekin, gure AMNISTIA aldarrikatzen dutenekin…. Ez dugu zuen “kunetetako barkamenik nahi”, erailketa faxisten barkamenik nahi, kuarteletako tortura eta bortxaketena, ez dugu zuen barkamenik nahi ezta neurri errepresiboak edo lan eskubideak zein politikoak eta sozialak murrizten diren aldi berean eskeinitako BERGIZARTERATZERIK. KONBERTITUTAKOARI EDO ZAPALKUNTZAREN MENPEKOARI AITORTZEN DIOZUEN BARKAMENIK EZ DUGU NAHI. Alta, zuek ezartzen diguzuen zigorra betikoz zigortzeko aukera emango digun, aurrera egin eta hori gauzatu ahal izateko beharrezko bitartekoak eskuratzeko xedez, BATASUN FRONTE batean lan egin nahi dugu gainontzeko langileriarekin. Estatuak dituen bitartekoak behar ditugu, HERRI ERREPUBLIKA formarekin, oligarkiari etengabe kenaraziko dizkiogun konkista demokratiko guztiak defendatu ahal izateko, ustelkeria eta errepresioari aurre egiteko, lan sarraskiari, menperatze eta interbentzio inperialistari, zapaldutako nazioen Autodeterminazio eskubidearen zanpaketari,….

Posizio politiko eta ideologikorik bazter utzi gabe mantenduz eta leku anitzetako (Catalunya, Madril, Euskal Herria, Valentzia, Gaztela, Galiza, Andaluzia,…) ELKARTASUN eta BABESArekin batera, preso politikook faxismoa gelditu asmo duen prozesu demokratikoarekin bat egiten dugu, zutik mantenduz. Nire ustez, unekoak bezalako garaietan, oportunismoaren eta ideologia arrotzen infiltraziorako bitartekorik eraginkorrenak GURE PRINTZIPIO IRAULTZAILEEN INDARTZEA ETA ZAINTZA da.

Zutik eta eusten darraigu.

 Daniel Pastor Alonso,

Zuerako espetxetik.

[Castellano]

LOS PRESOS POLÍTICOS CONTINUAMOS RESISTIENDO

Desde hace unos meses venimos asistiendo a un goteo de traslados y mejoras en el régimen de vida de los presos políticos. No resultaría novedoso teniendo en cuenta que durante el transcurso de sucesivos gobiernos estatales, este tipo de movimientos se han realizado, fundamentalmente, con la pretensión de vender “gato por liebre”, o lo que es lo mismo: paz por presos.

En el caso de los presos vascos, resultan bastante obvios los sentimientos de esperanza e ilusión que se han instalado en determinados espacios políticos y sociales. No obstante, es la primera ocasión en la que se encuentran en cárceles próximas a su lugar de origen, con la posibilidad real de acabar en cárceles vascas con el traspaso de competencias como la de prisiones, tras 40 años de incumplimiento estatutario. El Estado en este caso, y para ocultar sus propios motivos, ha filtrado una serie de cesiones realizadas, que favorecerían esta nueva maniobra. Como consecuencia, el relato en torno a este tema ha circulado alrededor de las contradicciones que esta situación ha generado: Debate ideológico; moral y ético; conveniencia táctica y proyección estratégica, etc. Por poner un ejemplo, me llamó la atención la respuesta dada por una amistad durante una visita, a la pregunta sobre qué sentimientos existían en la calle ante este asunto: “Se está a la expectativa”. Mi “sorpresa” vino motivada porque históricamente el tema de los presos ha sido uno de los ejes principales sobre el cual se defendían los intereses generales de los trabajadores vascos incluyendo el derecho a la autodeterminación de nuestra nación, y en sintonía como represaliados por los mismos, se ejercía una solidaridad activa y combativa en la defensa de sus derechos.

La denuncia y deslegitimación de la criminal política de dispersión, así como de las condiciones más severas aplicadas contra el preso político, ejercidas como medio de agresión, amenaza y chantaje constante contra el militante, sus familiares y amigos, con la pretensión de buscar la renuncia política de sus principios democráticos, ha sido digna de admiración y consecuente.

Desde las cárceles, negándonos a aceptar los sucesivos intentos por hacernos claudicar; con sus tratamientos individualizados y el reconocimiento de la legalidad, basados en la revisión crítica que nos aproxima a la figura del arrepentimiento y, por lo tanto, se pide perdón y compromiso de reparar los daños ocasionados, etc. Circunstancias éstas que sólo se podrían producir realizando una apostasía ideológica y política que ocultara nuestro pasado militante, hipotecando con ello el futuro de la nación vasca y su clase obrera en particular.

En paralelo, desde las calles de pueblos y ciudades, la SOLIDARIDAD Y MOVILIZACIÓN por los derechos del prisionero político como defensor de los derechos vulnerados de las masas ante la opresión, han resultado ser un ARMA PODEROSA y ejemplo de la dignidad y convicción con el compromiso por una libertad y democracia más avanzada, lejos del formalismo abstracto y limitado que marcan las burguesías nacionales. Serían incontables las campañas de agitación y propaganda, manifestaciones, enfrentamientos con las fuerzas represivas, sabotajes y todo tipo de desobediencia civil que se ha realizado para esos fines.

Con toda esta actividad, las construcciones jurídicas y políticas de la reacción, se vieron impotentes ante el fracaso de los planes de distracción y de disgregación diseñados para tal efecto, como la denominada “Vía Nanclares”. Pretensiones que, por otra parte, obtuvieron un escaso éxito sólo consolidado en los individuos menos ideologizados y aventureros; aquellos cuya empatía y compromiso con los problemas que acosan al conjunto del pueblo vasco, pasaban de refilón ante los suyos propios.

El tratar de presentar la figura del arrepentido, del converso a la legalidad vigente, como icono para mostrar lo erróneo y equivocado de la LUCHA REVOLUCIONARIA, no obtuvo sus frutos entonces, ni por tanto tampoco los puede tener hoy en día.

Los ataques a los derechos políticos y sociales de los trabajadores de las distintas naciones oprimidas por el Estado fascista español siguen ahí, y sin remontarme a legislaciones como la Ley de Partidos o el “todo es ETA”, con su posterior aceptación por la pequeña burguesía nacionalista, todos hemos sido testigos en el caso catalán, hasta qué punto están dispuestos a llegar para mantener la unidad oligárquica de Estado (artículo 155, miles de reprimidos y heridos, cárcel, exilio…). Pero hoy algo ha cambiado, y el Estado en su búsqueda constante de oxígenos que le permita sobrevivir a la agudización de la crisis permanente en la que se encuentra, ha encontrado la ayuda de la Izquierda Abertzale, y trata de presentar y usar todo acercamiento y asimilación de su legalidad, como el ejemplo vivo de esa supuesta “inutilidad” del compromiso revolucionario para transformar la realidad económica, social y política. Intenta en una suerte no definida de “Vía Nanclares 2.0” mostrar al preso de la vanguardia popular como un mero delincuente arrepentido de su “delito”, empático con el “mal” que ha generado y presto a someterse para pagar “su responsabilidad” económica… etc. Una vez aceptado esto ya “sólo” queda comprometerse a realizar los programas individualizados que dictan las Juntas de Tratamiento, ganándose su confianza para poder acceder a esa reinserción social con garantías plenas para la seguridad de su sociedad y su Estado.

Con este panorama y por fortuna para los intereses generales del proletariado de las distintas naciones sometidas al mercado del fascismo español, los presos políticos seguimos resistiendo sin rendir ni claudicar nuestros PROFUNDOS PRINCIPIOS Y COMPROMISOS adquiridos mediante la LUCHA en el desarrollo y evolución democrática.

¿Qué preso político necesita de programas de reinserción, o de su teatralización?. Somos oficiales, mecánicos, profesores, pintores, tenderos, administrativos…Sólo necesitamos, como la mayoría de la sociedad, trabajar para poder desarrollar nuestras vidas lejos de los temores e incertidumbres; necesitamos estar junto a nuestros compañeros de clase en las manifestaciones que reivindican la dignidad y garantías de estabilidad social que demandamos los obreros; pedimos el respeto de nuestro DERECHO A ORGANIZARNOS y poder realizar nuestra actividad política sin persecución o represión. ¿Se podría aceptar la legalidad sin deslizarnos con ello por la pendiente de la bancarrota y el oportunismo político?. No, claro que no se puede. No al menos sin trasladar la confusión y pérdida de rumbo al conjunto de las fuerzas populares.

Nuestra actividad política dentro de las prisiones como miembros del movimiento revolucionario tiene su reflejo y conexión con el movimiento político del exterior y, por tanto, no debiera realizarse de manera metafísica, unilateral o aislada, en una especie de “puertas para adentro”, en la oscuridad. Creo que es nuestro deber aportar luz sobre todas las zonas oscuras que nos rodean (que desgraciadamente no son pocas) realizando de manera pública y clara la denuncia de todo intento por llevarnos a posiciones idealistas o directamente liberales, que tratan de cercarnos empleando incluso los hábitos y la costumbre de identidad con la fase cerrada de resistencia del pasado MLNV.

Recientemente escuchábamos unos de los eslóganes esgrimidos tras los indultos condicionados (envenenados) que les han aplicado a los nueve presos del “Procés”, de manos del Presidente del Gobierno “más democrático de la historia”, más bien representante del social-fascismo y con ministros de una talla tan “democrática” como el de Interior, que permite, entre otras, la violación de mujeres incomunicadas en los cuarteles de la Guardia Civil, diciendo “Hay un momento para el castigo y otro para el perdón”. Y este aviso a navegantes, sonaría como una banda sonora de una película de amor, si no viniera de los mismos que entre otras lindezas como la antes mencionada, y teniendo todos los instrumentos legales que ofrece el Estado, no hubieran transitado impunes por la organización del terrorismo de Estado con sus grupos parapoliciales y militares; la preparación de golpes de Estado en países donde su capital financiero corre el riesgo de menguar sus pingües beneficios; o la más reciente colaboración para suspender la autonomía catalana, etc…

Así y todo, y a pesar del intento de las pequeñas burguesías nacionales por salvar de la decadencia vía conciliación y pactos reformistas al régimen españolista; a pesar del perjuicio que ocasiona la “falta” de ideología de estos sectores al proceso de liberación nacional, debemos perseverar en la UNIDAD y RESISTENCIA.

Desde estas trincheras penitenciarias, y con todo el castigo criminal que se nos ha aplicado a los presos políticos, a nuestros familiares y amigos, aislamiento, agresiones y vejaciones, asesinatos por desatención médica, la dispersión con su secuela de accidentes, los problemas físicos y psíquicos que esto acarrea, con el régimen de vida más estricto para acabar con nosotros (primer grado) etc. Pero también con el apoyo resuelto de cada vez más sectores sociales que denuncian la represión y vulneración de libertades políticas, que reclaman nuestra AMNISTÍA, les diría: No queremos vuestro “perdón de las cunetas”; de los asesinatos fascistas; de las torturas y violaciones en los cuarteles; no queremos vuestro perdón ni REINSERCIÓN, mientras legisláis reformas represivas, recortáis derechos sociales, laborales y políticos. NO QUEREMOS VUESTRO PERDÓN DEL CONVERSO Y SUMISO A LA OPRESIÓN. Y, sin embargo, deseamos esforzarnos junto a la clase trabajadora en la creación de un frente UNITARIO que nos permita avanzar y dotarnos de los instrumentos necesarios para poder castigar vuestro castigo; anhelamos disponer de los medio que cuenta el Estado, en forma de REPÚBLICA POPULAR, para proteger las conquistas democráticas que poco a poco iremos arrebatando, no sin resistencia, a la oligarquía; a la corrupción y saqueo de los trabajadores; a la represión; a la intervención y dominación imperialista; a la negación de la autodeterminación para la naciones oprimidas…

Sin ceder una mínima posición ideológica o política, con el concurso y APOYO SOLIDARIO de Catalunya, Madrid, Euskal Herria, País Valenciá, Castilla, Galiza, Andalucía …, los y las presas políticas hemos logrado mantenernos firmes y unidos en el proceso democrático que pretende frenar al fascismo. Bajo mi punto de vista, en momentos como los actuales, la mejor herramienta para evitar la infiltración de ideologías ajenas y oportunistas es el FORTALECIMIENTO Y VIGILANCIA DE NUESTROS PRINCIPIOS REVOLUCIONARIOS. Seguimos resistiendo.

 Daniel Pastor – Prisión de Zuera




Fuente: Eh.lahaine.org