October 22, 2022
De parte de Sare Antifaxista
2,137 puntos de vista

Inurri Gorria @TxindurriG Andrea Bartolo 

Duela aste batzuk Italiako hauteskundeak izan ziren. Emaitzetan, berriro, ez genuen sorpresan handirik jaso: eskuin-muturrak boterea eskuratu du, alderdi neofaxista baten gidaritzapean (Fratelli d鈥橧talia). Datu politiko batzuk kontuan hartzea beharrezkoa zaigu, Italian gertatutakoak zuzenean interpelatzen gaituelako. Izan ere, faxismoaren gorakada ez da Italiako salbuespena, Europar Batasunaren (EB) etorkizun hurbila baizik.

Lehenengo datu politikoa abstentzioaren gorakada da: %37 (azken hauteskundeetatik %10 areagotu da). Horrek bi auzi mahai-gaineratzen ditu: alde batetik, Europako beste hainbat hauteskundetan ikusi dugun moduan, demokrazia liberalaren zilegitasunaren krisia azaleratzen da. Beste aldetik, sozialdemokraziaren diskurtso 鈥渁ntifaxistaren鈥 mugak ikusarazten ditu (鈥渂ozka gaitzazue, faxismoa iritsi ez dadin鈥), urteetan hautesleak mobilizatzeko balio izan zuena, baina gaur egun agortuta dagoena. Europan urteak daramatzagu ikusten gobernu sozialdemokratek 鈥揻axismoaren mamuari esker boterera heldu direnek鈥 faxistek egingo lituzketen politika berberak egiten dituztela: neoliberalismo basatia, pobreen kontrako gerra, NATOren inperialismoa babestea, etorkinen aurkako politikak鈥 Hau da, EBk agindutako oligarkiaren interesen aldeko politikak.

Honekin, bigarren gakora heltzen gara: 鈥渆uropeismoaren鈥 eta faxismoaren arteko dikotomia faltsua. Faxismoaren gorakada saihesteko, 鈥淓Bren aldeko apustua鈥 egin beharko genukeela sinestarazten digute, 鈥渆uropar balioak鈥 babestuz. Hala ere, dikotomia faltsu horren atzean, errealitate ankerra dugu: egungo egiturazko krisian, Europaren 鈥渂alio鈥 eta estrategiaren ordezkaririk onena faxismoa bera da; gero eta gertuago dugun autoritarismo garairako (austeritatea, inperialismoa, gerra…), Europak tresna eta forma autoritarioak behar baititu. Hots, faxismoa behar du.

Faxistek EBko estrategiarekin bat egiten dutela frogatzeko, eta Italiara bueltatuz, lehendakaria izango den Giorgia Melonik agindutako lehen neurriak aipa genitzake: Mario Draghirekin sinatutako politika ekonomikoari buruzko akordioa, Ukrainari armak bidaltzen jarraitzeko promesa eta Atlantikoko aliantzarekiko konpromiso irmoa. Hortaz, aurretik aipatutako dikotomia faltsuaren ordez, europeismo eta faxismoaren arteko harreman dialektikoa mahai-gaineratu behar dugu. Izan ere, faxismo 鈥渂erria鈥 Europako burgesiaren produktua da (2008ko krisiaren osteko eztanda sozialari erantzuten diona), eta orain bere zeregina gauzatzea dagokio: datorren krisia kudeatzea, burgesiaren klase-interesak babestuz.

Horren aurrean erantzun antifaxista irmo eta eraginkorra planteatzea ezinbestekoa zaigu. Hala ere, argi izan beharko genuke faxismoaren gorakada ez dela hauteskundeen zirkuaren bidez geldituko, are gutxiago propaganda 鈥渆uropeista鈥 hutsarekin. Faxismoaren birusaren aurkako txerto bakarra langileon auto-antolakuntza da, borroka materialetan eta inperialismoaren kontrako borrokan gauzatuko dena, Kapitalaren Europaren aurkako borroka ziklo berria berrosatuko duena.




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com