June 11, 2021
De parte de La Haine
107 puntos de vista


11/06/2021 :: Nafarroa
x Plataforma Navarra de Salud/Nafarroako Osasun Plataforma
M谩s de un a帽o despu茅s del comienzo de la pandemia el deterioro de la sanidad p煤blica es patente

[Euskara]

PRIBATIZAZIOAREN AURREAN: OSASUN PUBLIKOA

Datorren ekainaren 12an, Osasunaren pribatizazioaren Aurkako Koordinakundeak bultzatuta, mobilizazioak egingo dira hainbat hiritan, osasun publikoaren alde eta pribatizazio-prozesuek aurrera egin ez dezaten. Pribatizazio prozesu horiek maila eta modu desberdinetan gertatzen ari dira lurralde bakoitzean. 

Pandemia hasi eta urtebetera baino gehiagora, osasun publikoaren gainbehera nabarmena da: diru publikoaren kopuru handiak bideratu dira enpresa pribatuetara, itxarote-zerrendak hazi dira, osasun etxean artatua izatea ez da erraza, egoitzetako egoera kaltebera ez da zuzendu, aseguru pribatuak ugaritu egin dira eta dagoeneko 4 pertsonatik batek aseguru pribatu bat du estatuan.

Izan ere, pandemia negoziorako aukera bat da osasunarekin salerosketan ari direnentzat, eta, bien bitartean, sektore publikoak Covid-19a eragiten ari den ondorio sanitario, sozial eta ekonomikoak nozitu behar du. Eredu horri 鈥渓ankidetza publiko-pribatua鈥 deitu izan zaio, azken aldian oso modan egon dena. Izan ere, duela gutxi, Pedro Sanchezek iragarri du horixe dela gobernuak banguardiako osasunaren eremurako proposatzen duen formula, bioteknologian eta doitasunezko medikuntzan oinarritutako formula. Badirudi ahaztu egin zaiola biztanleriaren osasun-egoeran eragin handiagoa dutela gizartearen eta ekonomiaren aldagaiek, osasun publikoko politikek eta oinarrizko arretak, amu gisa aurkezten diguten asistentzialismo elitista honek baino.

Era berean, Nafarroako Gobernuko Ekonomiaren eta Enpresen Garapeneko kontseilari Mikel Irujok, berriki Nafarroako Unibertsitateko CIMA – Medikuntza Aplikatuko Ikerketa Zentrora egindako bisitan, honako hau adierazi zuen: “CIMA erreferentziazko zentroa da ikerketa sanitarioan eta terapia aurreratuan, eta funtsezko eginkizuna betetzen du Nafarroako osasun-sistemaren sendotasunean”. “Osasunaren sektorean dugu espezializazioa, lankidetza publiko-pribatuan oinarrituta, eta espezializazio horrek Nafarroa Europako eskualde handien artean kokatzen lagunduko du medikuntza pertsonalizatuan.鈥

Badirudi berrikuntza eta garapen teknologikoa sektore pribatuak bakarrik gara ditzakeen eremuak direla, eta arlo publikoak izan dezakeen zeregin bakarra enpresa-talde batzuen negozioa bermatzeko dirua jartzea dela, gero eta mendekoago baikara, sistema publikoetan inbertsiorik ez dagoelako. Hala gertatu da, nabarmen, Coviden aurkako txertoak garatu dituzten laborategiekin; izan ere, diru publiko ugari jaso ondoren, milaka milioi euroko irabaziak lortu dituzte.

Nafarroan esperientzia luzea dugu lankidetza publiko-pribatuan, hitzarmenen bidez. Esaten digute sare pribatua beharrezkoa eta onuragarria dela gure gizartearentzat. Are gehiago, Santos Indurain Osasun kontseilariaren beraren ahotik entzun ahal izan dugu pandemia honetan pazienteak pribatura bideratzea zuzeneko arreta baino merkeagoa dela. Bada, Kontuen Ganberaren arabera, 2020ko martxotik abendura bitartean, Nafarroako Gobernuak 7,8 milioi euro gastatu zituen Covid pazienteak Nafarroako  Unibertsitatea klinikara (4,7 milioi), San Juan de Dios ospitalera (2,3 milioi) eta San Miguel klinikara (0,8 milioi) bideratzeko. Gastu horretatik, bi milioi euro baino gehiago ohe-erreserbarako erabili ziren, hau da, erabili ez baina egunean 181 euro ordaintzen ziren oheetarako. Ikusten denez, sistema oso bermatzailea da klinika pribatuentzat, eta oso kaltegarria diru-kutxa publikoentzat.

Ezin dugu onartu instantzia politikoetatik osasun publikoa degradatzen jarraitzea, eta, aldi berean, sektore pribatuaren irudia zuritzea eta dirua ematea. Apustu argia eta sendoa egin behar dugu kalitatezko osasun-sektore publiko bat garatzeko, modu demokratiko eta parte-hartzailean antolatua; prebentzioa, arreta eta ikerketa sustatuko dituena, bai eta sendagaien eta beste produktu batzuen ekoizpena ere. Egungo egoera eragiten duten lege pribatizatzaileak indargabetzea behar dugu, hala nola 15/97 Legea edo  sasunari buruzko Lege Orokorraren 90. artikulua. Kalera atera behar dugu gure nahigabea eta kalitatezko osasun publiko unibertsalaren beharra adierazteko.

Horregatik, ekainaren 12an, Nafarroako Osasun Plataformak elkarretaratzea deitu du 12: 30ean, Osasun Departamentuaren aurrean, Conde Oliveton.

Nafarroako Osasun Plataforma

ESPERO ZAITUGU

Nafarroako Osasun Plataforma/Plataforma Navarra de Salud

[Castellano]

FRENTE A LA PRIVATIZACI脫N: SANIDAD P脷BLICA

El pr贸ximo 12 de junio, impulsadas por la Coordinadora Antiprivatizaci贸n de la Sanidad, van a llevarse a cabo movilizaciones en numerosas ciudades en defensa de la sanidad p煤blica frente al avance de los procesos privatizadores que se dan en distinto grado y de distinta manera en cada territorio.

M谩s de un a帽o despu茅s del comienzo de la pandemia el deterioro de la sanidad p煤blica es patente: Se han dirigido grandes cantidades de dinero p煤blico a empresas privadas, crecen las listas de espera, los Centros de Salud son menos accesibles, la situaci贸n de vulnerabilidad en las residencias no ha sido corregida, 鈥 Mientras est谩n deteriorando, se est谩n disparando los seguros privados y ya casi 1 de cada 4 personas tiene un seguro privado a nivel estatal.

As铆 es, la pandemia es un nicho de negocio para quienes mercadean con la salud, mientras el sector p煤blico debe acarrear con las consecuencias sanitarias, sociales y econ贸micas que el Covid-19 est谩 suponiendo. A este modelo han dado en llamarlo eufem铆sticamente colaboraci贸n p煤blico-privada, muy de moda en los 煤ltimos tiempos. De hecho, recientemente, Pedro S谩nchez ha anunciado que 茅sta es la f贸rmula que propone el gobierno para el 谩mbito de la Salud de Vanguardia, basada en la biotecnolog铆a y la medicina de precisi贸n. Parece olvidar que en el estado de salud de la poblaci贸n influyen m谩s los condicionantes sociales y econ贸micos, las pol铆ticas de salud p煤blica y la Atenci贸n Primaria que este asistencialismo elitista que como se帽uelo nos presentan.

Del mismo modo, el consejero de Desarrollo Econ贸mico y Empresarial del Gobierno de Navarra, Mikel Irujo, en su reciente visita al CIMA Universidad de Navarra (Centro de Investigaci贸n M茅dica Aplicada), afirmaba: 鈥淓l CIMA es un centro de referencia en investigaci贸n sanitaria y terapia avanzada que desempe帽a un papel fundamental en la fortaleza del ecosistema de salud navarro鈥, 鈥淣uestra especializaci贸n en el sector de la salud, sobre la base de la colaboraci贸n p煤blico privada, contribuir谩 a situar a Navarra entre las grandes regiones europeas en medicina personalizada.鈥

Parece que la innovaci贸n y el desarrollo tecnol贸gico sean 谩mbitos que 煤nicamente el sector privado puede desarrollar y que el 煤nico papel que puede jugar lo p煤blico en todo esto se limite a poner dinero para garantizar el negocio de unos grupos  empresariales de los que cada vez, por falta de inversi贸n en los sistemas p煤blicos, somos m谩s dependientes. As铆 ha ocurrido, de forma flagrante, con los laboratorios que han desarrollado las vacuna anti-Covid que, tras recibir una ingente cantidad de dinero p煤blico, han logrado beneficios de miles de millones de euros.

En Navarra tenemos una larga experiencia en colaboraci贸n p煤blico-privada a trav茅s de la concertaci贸n. Nos dicen que la red privada resulta necesaria y beneficiosa para nuestra sociedad. Incluso, de boca de la propia consejera de Salud, Santos Indurain, hemos podido escuchar en esta pandemia que derivar pacientes a la privada resulta m谩s barato que la atenci贸n directa. Pues bien, seg煤n la C谩mara de Comptos entre marzo y diciembre de 2020, el Gobierno de Navarra gast贸 7,8 millones de euros en derivar pacientes Covid a la Cl铆nica Universidad de Navarra (4,7 millones), al Hospital San Juan de Dios (2,3 millones) y a la Cl铆nica San Miguel (0,8 millones). De este gasto, m谩s de dos millones de euros fueron en la reserva de camas, es decir en camas que no se llegaron a usar pero por las que se pagaban 181 euros al d铆a. Como se ve, se trata de un sistema muy garantista para las cl铆nicas privadas y muy perjudicial para las arcas p煤blicas. 

No podemos permitir que desde instancias pol铆ticas se siga degradando la sanidad p煤blica a la vez que blanquean la imagen del sector privado y le inyectan dinero. Necesitamos una apuesta clara y contundente por desarrollar un sector p煤blico sanitario, de calidad, organizado de forma democr谩tica y participativa, que promueva tanto la prevenci贸n, la atenci贸n y la investigaci贸n, como la producci贸n de medicamentos y otros productos. Necesitamos que se deroguen las leyes privatizadoras que dan lugar a la actual situaci贸n, tales como la Ley 15/97 o el art. 90 de la Ley General de Sanidad. Necesitamos salir a la calle para expresar nuestro descontento y nuestra necesidad de una sanidad p煤blica de calidad y universal.

Por eso, el 12 de junio, la Plataforma Navarra de Salud/Nafarroako Osasun Plataforma convoca una concentraci贸n a las 12:30h, frente al Departamento de Salud, en Conde Oliveto. 

TE ESPERAMOS.

Plataforma Navarra de Salud/Nafarroako Osasun Plataforma




Fuente: Eh.lahaine.org