October 2, 2021
De parte de La Haine
359 puntos de vista


Galegoaren aldeko manifestarien kontra egin du Guardia Zibilak Pontevedrako O Grove herrian

Agenteek Galiziako Hizkuntza Normalizaziorako Mahaiko kideak bultzaka hartu dituzte A Toxan toponimia ofizialaren aldeko elkarretaratze bat egiten ari zirela, Felipe V.a espainiar erregearen bisita bat probestuz.

Guardia Zibilak hizkuntza normalizaziorako ekintzaileak errepidetik kanporatzen A Toxako zubian, O Groven. (irudia: A Mesa Normalizaci贸n Ling眉铆stica)

Galiziera hizkuntzaren aldeko ekintzaileek badute beste historia bat kontatzeko, zoritzarrez, euren liburu beltzean. O Groven gertatu da asteazken honetan. Pontevedrako herri horretako A Toxa irla ezagunean 鈥揵ainuetxeak, eliteentzako aisialdi guneak eta bilkurak egiteko azpiegiturak dauden tokian鈥 Foro La Toja egiten ari ziren goi mailako agintari politiko eta ekonomikoak, tartean Felipe Borboi espainiar erregea, 鈥渂alore atlantikoen鈥 inguruan hitz egiteko.

Galiziako Hizkuntza Normalizaziorako Mahaiak deituta elkarretaratzea egin dute irla eta herria elkartzen dituen zubi luzean, toponimia ofiziala errespetatu dadila eskatu eta A Toxa izenaren alde. Elkarretaratzean A Toxa polo seu nome edo Eu quero galego leloak zeramatzaten pankartak zabaldu dituzte.

Guardia Zibilak indarka hartu ditu hizkuntza gutxituaren aldeko ekintzaileak, zubia gurutzatzea eragotziz. Manifestariak espaloira bultzaka bidali dituenean hainbat lagun lurrera bota ditu, tartean Marcos Maceira Mahaiko presidentea.

Mahai horretako bozeramaileek, erasoa salatzeaz gain, hizkuntza normalizazioaren alde hitz egin dute: 鈥淟otsagarria da bi toponimoen ofizialtasuna aitortzen duen legedia onartu eta 35 urtera oraindik mobilizatu behar izatea鈥, adierazi dute, N贸s Diariok jaso duenez. Hala, Espainiako Gobernuari exijitu diote betearazi dezala legea hizkuntzaren eremuan 鈥渆ta eskatu diezaiola Foro horri toponimo legitimo eta legala erabiltzea, A Toxa izena duelako鈥, azaldu du Marcos Maceirak berak.

https://www.argia.eus/albistea/galegoaren-aldeko-manifestarien-kontra-egin-du-guardia-zibilak-pontevedrako-o-grove-herrian?fbclid=IwAR322IU_BrGUg3RM75KsfQppcrwIsO6ZQH6IJWCYQJm5DIFcGaxb2s_Bmvk




Fuente: Lahaine.org