Laia Busturia * E.H
Gaur Busturian 1945ean naziek fusilatutako Lekuona borrokalaria omentzeko ekitaldia egin da. Lehenago beste batzuek ere gogoratu gendun, baita Pedro Arronategi eta Román orbe, nazismoaren biktimak haiek ere, lehenengo naziek preso hartun ondoren, gaixotu eta tuberkuosis hil zen eta, Roman Orbe, Gurseko errefuxiatu esparruan egon dakoa, nazien sarreraren ondoren Frantzian desagertu zena.
Gaur memoria historikoaren putreak lehorreratu dira Busturian, eta batzuek gure gudarien eta milizianoen borrokaren oroitzapena, duintasuna, eredua,ikusten dugun tokian, haien helburuen biziberritzearen beharra, beste batzuek, gaur Busturin egondako politikariek, GOGORA Institutua, adibidez, beren libreta pertsonalak eta alderdiaren enpresa lagunak gizentzen dituen sare klientelar bat besterik ez dute ikusten oroimenean. Ez dezagun ahaztu institutu hau parlamentuko oposizioak, talde antifaxistek, salatu dutela haien praktikengaitik. Memoria edo antzeko ekitaldiak antolatu zituzte , azken urteetan, 700.000 €-tik gorako balioa zutenak, enpresa adiskideei esleituak noski, honetako batzuk honetaz negozioa egiteko sortuak. Putreagoa eta miserableagoa izan daiteke gure borrokalarien memoriaren negozioa egiten dutenak baino?
Sare Antifaxistako kideek salatu dutenez, gaur Busturian Angel Lekuona lurperatu dute berriro, eta hala da, bertaratutako inork ez du haren borroka balioetsi, hau da, independentziaren, komunismoaren alde borrokatu ziren milaka gudari eta milizianoen borroka, haien konpromiso antifaxista, nazien aurkakoa, EAJ bezalako alderdiek gaur egun Ukrainan txalotzen duten gaitz beraren aurkakoak ziren Anjel Lekuonalako gudariek
Oroimena borrokan eraikitzen da
Busturia: Hoy a Angel le vuelven a asesinar, esta vez no es físicamente, es socio/políticamente
https://sareantifaxista.blogspot.com/2022/05/busturia-hoy-angel-le-vuelven-asesinar.html
Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com