May 25, 2023
De parte de Sare Antifaxista
1,082 puntos de vista

Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako GKSk deituta, dozenaka lagun batu da Erandioko Tartanga kaleko 8J atariaren aurrean, gaur goizean, bertoko bizilagun baten etxegabetzea geldiarazteko asmoz. Segizio judizialak kaleratzea gauzatzeaz gainera, batutakoei oldartu zaie Ertzaintza. Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi duenez, beste etxegabetze bi egon dira gaur Erandion.

Kepa Ugarte Martiarena / Euskarazko kazetaria / Uribe Kosta *EH 

Goizeko 10:30ak inguruan batzen hasi dira dozenaka lagun Tartanga kaleko 8J atariaren aurrean, bertoko bizilagun baten etxegabetzearen kontrako protesta egin eta lagun horri elkartasuna adierazteko asmoz. 

Ertzaintzak lagunduta, 11:00ak aldera iritsi da segizio judiziala bertara. Atari barruan zeuden lagunen kontra oldartu dira poliziak, baita atariaren aurrean protestan zeudenen kontra ere. Beste hainbat pertsona etxegabetutako pertsonagaz zeuden pisuak. Horiek denak ere, indarrez kaleratu dituzte.

La Caixak kanporatu; Erandioko Udalak lagundu ez

La Caixa da etxearen jabea. Etxegabetutako lagunak azaldu duenez, Erandioko Udalak beste etxebizitza bat eskaini zion Sestaon. Duela hilabete “degradatutako eremutzat” jotako eremu batean dago etxea, 1902ko eraikin batean. Hango alokairua ordaintzeko dituen zailtasunak direla eta, hainbat zalantza eta ezintasun adierazi ei zituen berak, baina erakunde publikoek ez omen dute beste alternatibarik ipini mahai gainean.

Protestaren amaieran jakinarazi dute, gainera, gaurkoan beste bi etxegabetze izan direla Erandion bertan.

Salaketa / Sare Antifaxista 

Ertzaintza: Beste behin ere, beren protokoloak hautsiz 

Defentsak beisboleko bate gisa erabiliz, gorputzak txikitzeko 

Haien basakeriaren aurrean, gure elkartasuna 

Gaur Kontzentrazioa 

Josebarekin Elkartasuna 

🕡19:30etan

📌 Erandioko Irailaren 23a plazan (Udaletxe aurrean)




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com