June 21, 2021
De parte de La Haine
196 puntos de vista


21/06/2021 :: Nacionales E.Herria
x Gasteizko Elkartasun Komitea
Pasito a pasito, como las hormigas, las masas vuelven a hacer suya una de las reivindicaciones con m谩s importancia hist贸rica para el movimiento popular

[Euskara]

Amnistiaren aldeko borroka, Herri Batasunaren eraikuntzan ezinbestekoa

Pausoz pauso, inurrien antzera, masek bere egin dute herri mugimenduarentzat garrantzi historikoa duen aldarrikapenetako bat, bai Euskal Herrian, baita espainiar Estatu osoan ere. Amnistiaren aldeko borrokaz ari gara, pixkanaka-pixkanaka kaleak uholde bilakatzeko joera duena, kontuan hartuta Estatu faxistak darabilen errepresioa ez dela ahuntzaren gauerdiko eztula: jipoiak baino ez.

Erreformistek eta sozial-faxistek uholde horri oztopo gehiago ezin diote jarri. Trantsizio faltsu haren garaietatik, Amnistia hitza gure begi bistatik ezabatu nahian. 鈥Amnistia lortu zen, espainiar Estatuan, horrezkero, preso politikorik ez dago!鈥 esan ohi digute, erregimenaren aurpegi-aldaketarekin nagusitu zen jokoak zekartzan hauteskunde-teknikak justifikatzeko malabaretan dabiltzan bitartean. Baina haien gezurrak gero eta hanka-motzagoak dira. Katalunian ikusi dugu Estatuan askatasun politiko eta demokratikorik ez dagoela, preso politiko ugari espetxeratzearekin batera. Madrilen ere, agerian geratu da amnistia osoa eskatzen duten urteroko mobilizazioetan. Horrez gain, PCE(r)ko eta GRAPOko preso politikoen askatasunaren aldeko mobilizazioak, edota Pablo Hasel eta Dani Gallardoren askatasunaren eta absoluzioaren aldeko kanpaina gogorrak ikus ditzakegu Andaluzian, Asturiesen edota Galizan zehar, besteak beste. Eta, batez ere, Euskal Herrian ikusten dugu, non traidoreek ere ez duten lortu historikoki euskal iraultzaile handiek oinordetzan utzitako amnistiaren aldeko borrokaren sugarra itzaltzea.

Oier Gomez iraultzaile gasteiztarra, aldarrikapen demokratiko hori defendatzen duen borrokalari kontsekuentearen adibide dugu. Arantxa Diaz gasteiztarra, etsaiaren ziegetan hil ez zen beste preso iraultzailea dugu, Estatu osoan bere askapena eskatzen zuten hainbat kanpaina garrantzitsuri esker, kartzelatik ateratzea lortu zuen. Horrez gain, Patxi Ruiz bezalako iraultzaileak ditugu, adore handia azalaraziz, ia biziarteko borrokari eutsi zion euskal preso politikoak; pertsona zein iraultzaile gisa, bere eta gainerako presoen duintasunaren alde borrokatu zuen Murtziako espetxean. Horiek dira gure adibideak, gorputz eta arimaz defendatuko ditugunak, eta amnistiaren leloa tinko mantenduko dugu, amore eman gabe, haiek klase etsaiaren aurrean egin eta egingo duten bezala.

Estatu faxistaren makinariak denok kolpatzen jarraitzen gaitu. Nazionalisten, komunisten eta anarkisten arteko ezberdintasun politikoei jaramonik egin gabe. Egoera zorrozten ari da, erregimenak, behin betiko, jatorrietara itzultzeko hartu duen joerarekin, COVID-19aren eraginez ere indartua. Martxoan eta apirilean soilik, 740.000 isun jarri zituzten Mozal legea baliatuz, 9000 atxiloketa baino gehiago gauzatu ziren 鈥渁larma egoerari iruzur egitea鈥 egotzita, armada kalean dugu 鈥減andemiari aurre egiteko鈥 (horrekin ez al ziren medikuak arduratzen?), ehunka preso politiko ditugu kartzeletan, hamaika rapero espetxean sartzekotan, eta hori guztia, datorkiguna kontuan hartu gabe: Krisi kapitalistaren areagotzea, ERTEak bertan behera uztea, kaleratze masiboak, milaka etxe-gabetze, langileriak bere oinarrizko eskubideen alde borrokatzea, eta Estatuaren errepresiorik gogorrenari aurre egiteak ekarriko lituzkeenak. Egoera horren aurrean ezin dugu etsi eta beldurra arintzen utzi: berebiziko garrantzia dute elkartasun-loturak ehuntzeak eta errepresioaren aurkako borroka antolatzeak. Harriaren batasunarekin bakarrik egin ahal izango diogu egoera honi aurre.

Hau ez da defentsa borroka bat, batzuek dioten bezala, ez baita borroka ekonomiko, solidario eta koiuntural hutsa; baizik eta gure jarrera borrokalariagatik berriro zigortuak ez izatearen aldekoa. Amnistia, askatasun politikoekin batera, ez dizkigu Osaba Tomasek emango, ezta etsaiak oparituko ere. Amnistia espainiar eta frantziar Estatuei erauzi behar diegun aldarria da, eta, harekin batera, Estatuen aurkako borroka sutsua dakar, baita erregimen aldaketa bat ere, aldaketa horiek ez ezik, beste aldarrikapen demokratiko batzuk ere bermatuko dituena. Hala nola, nazio zapalduen autodeterminazio eskubidea (Euskal Herria gurean), NATO eta Europar Batasuna bezalako erakunde inperialistetatik irtetea, edota lan eta etxebizitza duin, eta doako osasun eta hezkuntzarako eskubidea. Hortaz, Faxismoari aurre egingo dioten indarren arteko herri batasuna bilatzen duen minimo-programa batean oinarritutakoa, eraso-borroka gisa ulertzen dugu. Ikuspegi historiko batekin, 1936an amnistiaren aldeko borrokak funtsezko papera bete zuela uler dezakegu, Fronte Popularraren programaren lehen puntuak, 1934ko Asturieseko altxamenduaren ostean espetxeratutako preso politiko guztien askatasun eskakizuna islatzen zuenean. Programa horrek komunistak, independentistak, errapublikazaleak eta anarkistak barnebildu zituen Fronte Faxistaren aurka, 1936ko otsaileko hauteskundeetan nazionalisten aurrean gailenduz. Ondoren, 70. hamarkadaren amaieran, amnistiaren aldarriak eregimena estutasunean jarri zuen, eta herri sektore ezberdinak batu zituen berriz, preso politiko ugari askatzea lortuz. Baina, ez zituen guztiak askatu, erregimenak espetxean mantendu baitzituen trantsizioaren azpijokoak salatzen jarraitzen zituztenak.

Esperientziak eta testuinguru zehatzak erakusten digute amnistiaren eta erabateko askatasun politikoen alde borroka antolatzea lehentasuna dela, benetan Estatu faxistari aurre egin nahi badiogu. Horren inguruko espazioak bultzatu behar ditugu sigla, ego eta sasi-lubaki oportunisten gainetik. Bestela galduta gaude. Errealitate historiko berak erakusten digu bakarka ezin dugula. Ez da lortu Estatuaren mugarriak botatzea langile borroken unerik latzetan, ez Euskal Herriko nazio askapenerako gerraren urterik gogorrenetan, ezta 1975az geroztik proc茅s-ak eragindako erregimenaren krisi politiko handienaren azken urteetan ere.

1935ean, Internazional Komunistaren VII. biltzarrean, Fronte Popular antifaxisten taktika onartu zen. 2020an, argi eta garbi, bideragarritzat jotzen jarraitzen dugu, espainiar Estatuko errealitate zehatza kontuan hartuta. Kapitalismo monopolista nagusitzen den, eta izuan eta errepresioan oinarritzen den nagusitasun faxista duen erregimenak menderatutako estatu batean bizi gara. Oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoak bermatzen ez dituen (ezta demokratiko-burgesak ere) eta nazioartean erakunde burgesek etengabe zalantzan jarri izan duten estatua. Disidentzia politiko zantzu oro zapaltzen duen estatua, torturak, hilketak edota desagerpenak baliatuz, besteak beste. Noiz arte jarraituko al dugu noraezean?

Aurrerapauso bat eman eta benetan borrokarako antolatzeko garaia da. Horrek esan nahi du, lehenik eta behin, ez dugula alde batera utzi behar indar politiko antifaxista guztiek benetako herri batasuna lan dezaten ahalegintzen; Kapital handiaren erasoaldi terrorista geldiarazi eta historiaren zabortegira bidali behar dugu behingoz. Bigarrenik, amnistiaren aldarria, merezi duen lekuan jarri behar dugu; erregimenaren aurkako borroka bateratuaren ikur gisa. Banaka erasotuz gero, porrot egingo dugu.

Amaitzeko, G. Dimitrov-en 鈥Faxismoaren aurkako langile-klasearen fronte bakarra鈥-tik ateratako aipamena berreskuratu nahiko genuke, gure ustez erabateko gaurkotasuna duelako. 1935ean, Espainian faxismoa arrisku handia zenean, Italia eta Alemanian errealitate zelarik, idatzi zen. Hala ere, Dimitrov eta Internazional Komunistatik atera ditzakegun borroka antifaxistaren taktiken inguruko dokumentuek, oraindik ere, errotutako faxismoak bizirik dirauen herrialde batean kontuan hartu behar izateko irakaskuntza ugari eskaintzen dizkigute:

Masa langileen berebiziko interesak babesteko, sentsibilitate ezberdinetako langile-erakundeen ekintza bateratuen bidez, fronte bakar zabalagoa eratzea lortu behar dugu.

Horrek, lehendabizi, krisiaren eraginak klase zapaltzaileei, kapitalistei, lurjabe nagusiei… hau da, aberatsei, leporatzeko borroka bateratua suposatzen du.

Bigarrenik, erasoaldi faxista mota guztien aurkako, langileen konkista eta eskubide guztien aldeko, eta eskubide demokratiko-burgesak akabatzearen aurkako borroka bateratua ere suposatzen du.

Baita, hirugarrenik, guda inperialista baten gero eta arrisku handiagoaren aurkako, guda hori oztopatuko duen borroka bateratua ere.鈥

Amnistiaren aldeko borroka antola dezagun!

Estatu faxistari SUA!

[Castellano]

La lucha por la amnist铆a; Parte fundamental en la construcci贸n de la Unidad Popular.

Pasito a pasito, como las hormigas, las masas vuelven a hacer suya una de las reivindicaciones con m谩s importancia hist贸rica para el movimiento popular, no solo en Euskal Herria, sino en el conjunto del Estado. Nos estamos refiriendo a la lucha por la amnist铆a, la cual tiende paulatinamente a llenar las calles como un torrente, y es que la represi贸n del estado fascista no es para menos: Palos, palos y m谩s palos.

 El reformismo y el social-fascismo no pueden poner m谩s diques a este r铆o. Desde los tiempos de la farsa-transici贸n llevan intentando borrar esta palabra de nuestra vista. ‘隆Ya se consigui贸 la amnist铆a, en el Estado espa帽ol ya no existen presos pol铆ticos!‘ nos dicen, mientras hacen malabares para intentar justificar sus t谩cticas electoreras subyugadas al juego que se impuso con el cambio de fachada del r茅gimen. Pero sus mentiras cada vez tienen las patas mas cortas. Lo hemos visto en Catalunya, donde el ciclo de luchas bajo el paraguas del proc茅s ha puesto de manifiesto la total ausencia de libertades pol铆ticas y democr谩ticas, adem谩s del encarcelamiento de otros tantos presos pol铆ticos. Lo hemos visto en Madrid con las movilizaciones anuales exigiendo la amnist铆a total. Lo vemos en Andaluc铆a, Asturies o Galiza en las incalculables campa帽as por la libertad de los presos pol铆ticos del PCE (r) y los GRAPO o por la libertad y absoluci贸n de Pablo Hasel o Daniel Gallardo. Y sobre todo lo vemos en Euskal Herria donde los traidores tampoco han conseguido apagar la llama de la lucha por la amnist铆a legada hist贸ricamente por los grandes revolucionarios vascos. No nos vamos a conformar con peticiones de acercamiento a cambio de arrepentimiento. Los queremos a todos en la calle, con la cabeza alta y sin la posibilidad de volver a dar con sus huesos en la c谩rcel por su actividad pol铆tica. Conquistaremos su libertad cueste lo que cueste, arrasando con el r茅gimen putrefacto de 1939.

 Revolucionarios como el gasteiztarra Oier G贸mez, ejemplo de luchador consecuente que defendi贸 esta reivindicaci贸n democr谩tica hasta el fin de sus d铆as. Revolucionarias dignas como Arantza D铆az, tambi茅n gasteiztarra, que si no muri贸 en las mazmorras del enemigo fue por la importante campa帽a de solidaridad que se dio en todo el Estado exigiendo su libertad. O revolucionarios como Patxi Ru铆z, que demostrando gran coraje, emprendi贸 una lucha, pr谩cticamente suicida, para defender su dignidad como persona y como revolucionario, y la del resto de presos, en la c谩rcel de Murcia. Estos son nuestros ejemplos, los defenderemos con u帽as y dientes y mantendremos la bandera de la amnist铆a en alto sin ceder ni un mil铆metro en nuestras justas demandas, as铆 como ellos nunca se rindieron ante el enemigo de clase.

 La maquinaria del Estado fascista sigue golpe谩ndonos a todos. No entiende de diferencias ideol贸gicas entre nacionalistas, comunistas o anarquistas. Esta situaci贸n se est谩 viendo agudizada con la definitiva vuelta a los or铆genes que emprendi贸 el r茅gimen hace ya unos cuantos a帽os, reforzada ahora con la situaci贸n derivada de la Covid-19. Solo durante los meses de Marzo y Abril se pusieron 740.000 multas relacionadas con la Ley Mordaza, se han practicado m谩s de 9000 detenciones por ‘burlar el estado de alarma‘, tenemos al ejercito en la calle ‘para frenar una pandemia‘ (驴De eso no se encargaban los m茅dicos?), seguimos con centenares de presos pol铆ticos en las c谩rceles, decenas de raperos con pie y medio en prisi贸n y todo esto sin contar con la que se nos viene encima: Agudizaci贸n de la crisis capitalista, suspensi贸n de los ERTE, despidos masivos y miles de desahucios que har谩n que la clase obrera luche por sus derechos m谩s elementales y se encuentren frente a la represi贸n m谩s dura del Estado. Ante este panorama no podemos resignarnos y dejar que el miedo nos atenace. Es de vital importancia tejer lazos de solidaridad y organizar la lucha contra la represi贸n del Estado terrorista. Solo as铆 podremos hacer frente a la barbarie.

 Esta no es una lucha defensiva, como algunos afirman, pues no se trata de una mera lucha econ贸mica, solidaria o circunstancial, sino que se trata de no volver a ser condenados por nuestra postura combativa. La amnist铆a, as铆 como las libertades pol铆ticas, no va a llovernos del cielo, no va a ser el enemigo el que nos la regale. La amnist铆a es una reivindicaci贸n que hemos de arrancar al Estado, con lo cual conlleva una lucha encarnizada contra este y por un cambio de r茅gimen que garantice, no solo estas, sino otras reivindicaciones democr谩ticas como el derecho de autodeterminaci贸n de las naciones oprimidas, en nuestro caso Euskal Herria, la salida de los organismos imperialistas como la OTAN o la Uni贸n Europea o el derecho a un trabajo y un techo digno y a una sanidad y educaci贸n totalmente gratuitas. Por lo tanto, la entendemos como una lucha radicalmente ofensiva encuadrada en un programa de m铆nimos que busque la unidad popular entre las fuerzas que enfrentan al fascismo. Con un poco de perspectiva hist贸rica podemos comprender como la lucha por la amnist铆a cumpli贸 un papel fundamental en 1936, cuando el primer punto del programa del Frente Popular reflejaba la exigencia de libertad para todos los presos pol铆ticos encarcelados tras el levantamiento de Asturies en 1934. Este programa aun贸 a comunistas, independentistas, republicanos e incluso anarquistas ante la afrenta fascista en ciernes y trajo consigo la victoria del Frente Popular en las elecciones de Febrero. Posteriormente, a finales de los 70, la reivindicaci贸n de la amnist铆a volvi贸 a poner en jaque al r茅gimen y de nuevo aun贸 a los sectores populares de diverso signo, lo cual condujo a la puesta en libertad de muchos presos pol铆ticos, aunque no de todos, pues el r茅gimen mantuvo en prisi贸n a los que segu铆an denunciando la maniobra de la transici贸n.

La experiencia y el contexto concreto nos muestran que organizar la lucha por la amnist铆a y por las libertades pol铆ticas plenas es una de las prioridades que hemos de abordar si verdaderamente queremos enfrentarnos al Estado fascista. Hemos de impulsar espacios al respecto, por encima de siglas, egos y trincheritas oportunistas. Si no, estamos perdidos. La propia realidad hist贸rica nos demuestra que solos no podemos. Ni en los momentos m谩s encarnizados de las luchas obreras, ni en los a帽os m谩s duros en la guerra por la liberaci贸n nacional en Euskal Herria, ni en los 煤ltimos a帽os donde el proc茅s ha provocado la mayor crisis pol铆tica del r茅gimen desde 1975, se ha conseguido echar abajo los cimientos del Estado.

 En 1935, la Internacional Comunista en su VII congreso aprobaba la conocida como t谩ctica de los frentes populares antifascistas. En 2020 la seguimos considerando a todas luces justa, atendiendo a la realidad concreta del Estado espa帽ol. Un Estado de capitalismo monopolista, con un r茅gimen de dominaci贸n de tipo fascista, basado en el terror y altamente cualificado en cuanto a la represi贸n. Un Estado donde no se garantizan los derechos y libertades democr谩ticos mas elementales (Ni siquiera los democr谩tico-burgueses) y que ha sido puesto en tela de juicio constantemente, incluso, por los organismos burgueses internacionales. Un Estado que no duda en aplastar todo atisbo de disidencia pol铆tica, con todos los medios a su alcance, incluyendo la tortura, el asesinato o la desaparici贸n. 驴Hasta cu谩ndo vamos a estar mareando la perdiz?

 Es la hora de dar un paso al frente y organizarnos verdaderamente para la batalla. Esto implica, en primer lugar, no cejar en nuestro empe帽o de trabajar por la unidad popular de todas las verdaderas fuerzas pol铆ticas antifascistas, detener la ofensiva terrorista del gran capital y enviarles al basurero de la historia de una vez por todas y, en segundo lugar, poner en el sitio que corresponde la reivindicaci贸n de la amnist铆a, como una de las puntas de lanza de la lucha unitaria contra el r茅gimen. Si golpeamos separados estamos condenados al fracaso.

 Para finalizar, queremos rescatar una cita de G. Dimitrov extraida de El frente 煤nico de la clase obrera contra el fascismo, que creemos de plena actualidad. Data de 1935, donde el fascismo era un peligro acechante en pa铆ses como Espa帽a y una realidad en Italia o Alemania. A煤n as铆, las ense帽anzas que podemos extraer de los documentos de Dimitrov y de la Internacional Comunista en referencia a la t谩ctica de la lucha antifascista, siguen regal谩ndonos multitud de ense帽anzas a tener en cuenta en un pa铆s de fascismo consolidado:

 ‘Debemos conseguir que se establezca el frente 煤nico m谩s amplio por medio de acciones conjuntas de las organizaciones obreras de las distintas tendencias para defender los intereses vitales de las masas trabajadoras.

 Esto significa, en primer lugar, la lucha conjunta por descargar de un modo efectivo las consecuencias de la crisis sobre las espaldas de las clases dominantes, sobre las espaldas de los capitalistas, de los terratenientes, en una palabra, sobre las espaldas de los ricos.

 Significa, en segundo lugar, la lucha conjunta contra todas las formas de la ofensiva fascista, por la defensa de las conquistas y derechos de los trabajadores, contra la liquidaci贸n de las libertades democr谩tico-burguesas.

 Significa, en tercer lugar, la lucha conjunta contra el peligro cada vez m谩s inminente de la guerra imperialista, lucha que dificultar铆a la preparaci贸n de esta guerra’

 隆Organicemos la lucha por la amnist铆a total!

隆Abajo el estado fascista!




Fuente: Eh.lahaine.org