February 25, 2021
De parte de La Haine
229 puntos de vista


[Euskara]

Bi urte igaro dira azken Greba Feministan planto egin eta bizitzak erdiguneratzeko beharra aldarrikatu genuenetik. Urtebete igaro da jada azkenengo martxoaren 8tik, antolatu eta borroka feministara batzeko deia egin genuenetik. Ordutik, Covid19ak eragindako izurrite testuinguruak, sistema honen dimentsio ezberdinetako krisiak azaleratu ditu. Lehertu dena, ez baita osasun-krisia soilik.

Herritarron osasunaren gainetik, Gobernuetatik kapitala lehenetsi da berriz ere. Mugak eta kaleak militarizatuta ikusten ari gara, abusu polizial eta instituzional arrazistak jasan ditugu, ehunka kide kaleratuak izan dira edo kaleratze arriskuan daude, milaka
emakumek lan merkatua utzi behar izan dute zaintza lanengatik, agerian geratu da Euskal Herrian bertan erabakiak hartzeko ahalmen eza, espazio okupatuak desalojatu dituzte, indarkeria matxistak ez du etenik izan eta krisialdiak eragin zuzena izan du eremu feminizatuetan, bereziki egoera irregularrean dauden emakume langileen eremuan.

Aurten inoiz baino gehiago, sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa adierazteko asmoz antolatu dugu martxoaren 8a. Osasun prebentziorako neurriek zein mugikortasun mugek ohikoak ditugun mobilizazio erak zailtzen dizkigute, baina kaleak salaketarako espazio izateko modua bilatuko dugu.

“DENA aldatu, sistema arrakalatu” diogu. Krisi hau ez zen pandemiarekin hasi, eta Euskal Herriko Mugimendu Feministan orain ez gara isilik eta geldi egongo. Sistema kapitalista, heteropatriarkal, arrazista arrakalatzeko feminismoan antolatu eta kolektiboki
borrokan jarraitu behar dugu. Hain zuzen ere, bizitzak sostengatzeko ardurak kolektibizatzeko eta botere harremanak errotik aldatzeko. 

Egunetik egunera gaurkotzen eta indartzen goaz mugimendu feminista. Gure arteko arrazakeria bistaratu eta landuz, herri eta auzoetan aliantza sareak ehunduz, borrokarako espazioak zabalduz, mundu mailako ekintzetan parte hartuz… Euskal Herrian eta Euskal Herritik DENA aldatzeko lan egingo dugu. Aurtengo martxoaren 8an ere, erdigune eta bazter guztietan mobilizatuko gara.
Donostian, arratsaldeko 18:30ean Antiguako tuneletik hasiko da manifestazioa.

Gasteizen, 19:00etan San Anton plazatik. Baionan, 12:00etan izango da manifestazioa Ospitaletik hasita. Bilbon 19:00etan Jesusen Bihotzetik. Eta Iruñan, 20:00etan izango da auzo denetan. Hiriburuez gain ere, herrietan hamaika deialdi egingo dira.

Beraz, dagokigun arduraz jokatuta, datorren martxoaren 8an kaleak eta plazak hartzera animatzen ditugu emakumeak, trans eta bollerak. Euskal Herri feminista, antikapitalista eta antirrazista eraikitzera goaz, GORA BORROKA FEMINISTA!

[Castellano]

Han pasado dos años desde que nos plantamos en la última Huelga Feminista y reivindicamos la necesidad de poner las vidas en el centro. Ha pasado ya un año desde el Ãºltimo 8 de marzo, donde llamamos a organizarnos y a unirnos a la lucha feminista. Desde
entonces, el contexto de pandemia provocado por Covid19 ha hecho aflorar una crisis sistémica de múltiples dimensiones. Lo que ha estallado no es sólo una crisis sanitaria. 

Desde los Gobiernos se ha vuelto a priorizar el capital por encima de nuestra salud. Estamos viendo militarizadas las fronteras y las calles, hemos sufrido abusos policiales e institucionales racistas, cientos de personas han sido despedidas o están en riesgo de
despido, miles de mujeres han tenido que abandonar el mercado laboral para ocuparse de los cuidados, ha quedado de manifiesto la falta de capacidad de poder decidir aquí, en Euskal Herria, se han desalojado espacios ocupados, la violencia machista no ha cesado y la crisis ha afectado directamente a sectores feminizados, y en especial a las trabajadoras en situación irregular.

Este año más que nunca, hemos organizado el 8 de marzo con el fin de expresar el compromiso de crear grietas en el  sistema.Tanto las restricciones sanitarias como la limitación de la movilidad dificultan las formas de movilización habituales, pero
buscaremos la manera de que las calles sigan siendo un espacio para la denuncia.

Decimos “Cambiemos todo, agrietemos el sistema”. Esta crisis no empezó con la pandemia, y en el Movimiento Feminista de Euskal Herria no nos callaremos ni tampoco pareremos. Para resquebrajar el sistema capitalista, heteropatriarcal, racista, y colonial
debemos organizarnos en el feminismo y seguir luchando colectivamente. Precisamente para colectivizar las responsabilidades de sostener las vidas y cambiar radicalmente las relaciones de poder.

Vamos actualizando y reforzando el movimiento feminista cada día. Visibilizando y trabajando el racismo entre nosotrxs, tejiendo redes de alianzas en pueblos y barrios, abriendo espacios de lucha, participando en acciones a nivel mundial, trabajaremos para
cambiarlo todo en Euskal Herria y desde Euskal Herria. El 8 de marzo de este año también nos movilizaremos en todos los centros y periferias.

En Donostia, la manifestación comenzará a las 18:30 desde el túnel del Antiguo. En Gasteiz, a las 19:00 desde la plaza San Antón. En Baiona, la manifestación empezará a las 12:00 desde el Ospital. En Bilbao a las 19:00 desde Jesusen Bihotza. Y en Pamplona,
la será a las 20:00 en todos los barrios. Además de las capitales, se realizarán infinidad de convocatorias en los pueblos.

Por tanto, actuando con la responsabilidad que nos corresponde, animamos a las mujeres, trans y bolleras a tomar las calles y plazas el próximo 8 de marzo. Vamos a construir una Euskal Herria feminista, anticapitalista y antiracista, gora borroka feminista!




Fuente: Lahaine.org