March 25, 2021
De parte de La Haine
226 puntos de vista


25/03/2021 :: Nafarroa
x EHNE, Ecologistas en accion, Lurra Nafarroa, Sustrai erakuntza fundazioa, Ekologistak martxan Iru帽ea
El modelo actual de crecimiento, b煤squeda de beneficio y consumo, depredador de recursos est谩n llevando a un punto de no retorno al planeta tierra

[Euskara]

EOLIKO- ETA EGUZKI- POLIGONOEN AURKAKO MANIFESTUA

NAFARROAN MORATORIA BEHAR DUGU!!

Berotze globalaren ondorioak hemen daude. Egungo hazkunde- eta kontsumo-ereduak,planeta egoera larrian jarri dute, bertako ekosistemei eta biodibertsitateari kalte kritikoa eraginez, eta gizarteen bideragarritasuna eta milioika pertsonarentzako bizitza duin eta justua izateko aukerak zalantzan jarriz.

Parisko akordioaren helburua zen tenperatura globala 1,5 zentigradutik gora ez igotzea, klima-aldaketaren arriskuak eta inpaktuak murrizteko. Hori saihesteko, aurrekaririk gabeko trantsizioa behar da energia-sisteman, garraioan, industrian, nekazaritzan, gure eguneroko bizitzan…

Testuinguru horretan, trantsizio ekologiko eta energetikoa planteatzen ari da, energia berriztagarrien iturrien azpiegituren hedapen zabalean oinarrituta. Espainiako estatuan, oro har, instalazio berriztagarrien proiektuen garapen masiboa eta eskala handikoa gertatzen ari da, eta Nafarroak ez dio joera horri ihes egiten.

Gaur egun, berriztagarrien bidez energia elektrikoa sortzeko proiektu berri eta ugari tramitatzen ari dira gure erkidegoan: Erriberako, Lesakako, Lizarrako (Urbasa-Andia), Lizoain-Arriasgoitiko, Esteribarko, Olaibarreko, Ezkabarteko, Eguesko Haraneko, Anotzibarko, Erdialdeko Eremuko (Valdorba, Ujue, Murillo el Fruto, Tafalla, Artajonako) parke eolikoak eta eguzki-poligonoak Erreniaga, Erriberrin,鈥 Ahaztu gabe Erribera osoan han-hemenka egin nahi dutenak.

Proiektu horiek egiteak inpaktu larriak eragingo ditu ekosistemetan eta finkatu nahi diren komunitateetan. Nekez geldiaraziko dituzte adierazitako arazo klimatikoak. Trantsizio energetikoak, ekologikoki eta sozialki eraginkorra izan dadin, ezin ditu alde batera utzi energia berriztagarrien inguruan nahita ezkutatzen ari diren zenbait datu:

鈥 Aldizkakoak dira eta ez daude kontzentratuta; beraz, azpiegitura askoz gehiago instalatu behar dira behar den energia-ekoizpena lortzeko.

鈥 Oro har elektrizitatea ekoizten dute, baina gaur egun Nafarroan kontsumitutako energiaren % 20 baino ez da kontsumo elektrikoa. Horrek esan nahi du ekonomia goitik-behera berregituratu behar dela, eta hori ez dira planifikatzen ari.

鈥 Eta, gainera, berriztagarriek mineralak erauztearen mendekoak izaten jarraitzen dute; horietako asko urriak dira, eta energia asko eta ingurumen-inpaktu handia behar dute horiek lortzeko.

Horregatik uste dugu trantsizio teknologiko soila ez dela gai berez berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko. Berriztagarriak ez dira nahikoak gaur egun kontsumitzen dugun energia kantitateaz hornitzeko. Beharrezkoa da kontsumorako xahutze horri modu planifikatu eta demokratikoan aurre egitea, edo bestela errealitate gordina inposatu egingo da eta kontsumoa murriztu egingo da, indarrez eta plangintzarik gabe.

Baina, gainera, berriztagarrien hedapena behar bezala planifikatzen ez bada, gure beharrei eusteko gai izango ez den lurralde bat aurkituko dugu. Esan dugun bezala, teknologia berriztagarriek muga materialak eta espazialak dituzte Nafarroan eta Nafarroatik kanpo. Eta horiek garatzeak presio berria dakar lurraldean, lur-eremu handiak behar baitira, inpaktu larriak eraginez nekazaritzan, paisaian, biodibertsitatean, ekosistemetan eta beste alderdi askotan.

Horregatik guztiagatik, behean sinatzen dugun erakundeok argi eta garbi esan nahi dugu trantsizio ekologikoa ezin dela soilik egin teknologia fosilen ordez teknologia berriztagarriak erabiliz. Gure apustua produkzio deszentralizatuan eta instalazio berriztagarri txikietan oinarritzen da, lurralde-antolamenduarekiko bateragarritasun handiagoa ahalbidetzen baitute, kontsumo-zentroetatik hurbil daudelako, bai eta energia-eraginkortasuna hobetzea eta energia-kontsumoa murriztea ere, egungo xahutzearekin jarraitzea eragin gabe.

Une erabakigarri baten aurrean gaude, Nafarroan makina bat eskala handiko berriztagarrien proiektu ugari ezarri nahi dute. Testuinguru horretan, gure ustez, beharrezkoa da eztabaida sozial zabala abiaraztea inplikatutako estamentu guztien eta herritarren artean; eta erabakitzea ea gizarte gisa jabetzen garen larrialdi klimatikoaz; ea prest gauden ingurumen- eta gizarte-balioak interes ekonomikoen gainetik jartzeko; ea ahalegina egingo dugun gure gizartearen behar energetikoak eta materialak murrizteko; ea prest gauden gure kontsumo- eta bizimodu-ohiturak aldatzeko; ea Nafarroa, hausnarketatik, lasaitasunetik eta plangintza demokratikotik abiatuta, trantsizio energetikoaren eredu bat izan daitekeen, edo estatistiketan energia berriztagarriaren ekoizle soil gisa baino ez den agertuko; ea jabetzen garen berriztagarriek ere mugak dituztela , edo teknologia hutsa arazo guztien konponbidea dela pentsatzen jarraitzen dugun; ea herritar gisa gure energia sortzeko prozesuan parte hartu nahi dugun, udal eta herri mailako boterea indartuz, kontsumitzaileak babestuz.

Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legearen aurreproiektuak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko oinarri sendoak ezartzen lagun zezakeen; egungo energia-eredua aldatzeko aukera paregabea. Baina ez da horrela izan. Eta gainerako ingurumen-legedia ez da nahikoa, energia berriztagarrien makroproiektuen kopuruari aurre egiteko.

Berotegi efektuko isuriak murrizteko helburuak garaiz betetzeko beharrak, energia-enpresen gose ekonomiko neurrigabeak eta energia berriztagarrien azpiegituren hedapen itzela gauzatzeko plangintzarik ezak arazoa areagotzen lagun dezakete, arazoa arindu beharrean. Eta gero berandu izango da.

Egoera larri horren aurrean, bi eskaera egiten ditugu:

1/ Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuari prozesu sozial bat ahalbidetzea gure erkidegoan trantsizio energetikoa eta garapen berriztagarria demokratikoki planifikatu ahal izateko. Ez dezagun interes ekonomikoek bidea markatzen utzi. Ez dezagun onartu trantsizio energetikoaren izenean akats berberak errepikatzea, espekulazio- eta irabazi-ereduekin.

2/ Bitartean, erakunde sinatzaileok eskatzen dugu berehala eten daitezela gaur egun tramitatzen ari diren instalazio eolikoen, fotovoltaikoen eta lotutako azpiegituren administrazio-prozedura guztiak. Moratoria horren helburua da arau gehigarriak egitea ingurunearen babesaren arloan, produkzio-instalazioen garapena eraginkorra eta bateragarria izan dadin ingurunearekin, biodibertsitatearen eta gizarte-komunitateen babesarekin.

SINATZAILEOK:

A TOMAR VIENTO 鈥 ESTERIBAR BIZIRIK

ENDARA BIZIRIK (Lesaka)

GAZTELUZAR (Leoz)

HAIZE BERRIAK

OLAIBAR BIZIRIK

PLATAFORMA URBASA-HANDIA BIZIRIK

SALVEMOS EGUESIBAR ZAIN DEZAGUN

SALVEMOS EL PERDON 4.0 ERRENIEGA SALBA DEZAGUN

LEHEN ATXIKIMENDUAK:

EHNE, ECOLOGISTAS EN ACCION, LURRA NAFARROA, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOA, EKOLOGISTAK MARTXAN IRU脩EA, EXTINTION REBELLION PAMPLONA / IRU脩EA,…

EHNE, Ecologistas en accion, Lurra Nafarroa, Sustrai erakuntza fundazioa, Ekologistak martxan Iru帽ea, Extintion rebellion Pamplona / Iru帽ea,…

Navarra, 25 de marzo de 2021

_____________

[Castellano]

MANIFIESTO CONTRA LOS POLIGONOS E脫LICOS Y SOLARES 隆隆MORATORIA YA!!

Los efectos del calentamiento global ya est谩n aqu铆. El modelo actual de crecimiento, b煤squeda de beneficio y consumo, depredador de recursos y generador de emisiones de gases de efecto invernadero est谩n llevando a un punto de no retorno al planeta tierra, sometiendo a un da帽o cr铆tico a sus ecosistemas, a su biodiversidad, cuestionando la viabilidad de las sociedades y las posibilidades de una vida digna y justa para millones de personas.

El acuerdo de Paris se marcaba como objetivo ambicioso impedir que la temperatura global no aumente por encima de 1,5 cent铆grados para reducir los riesgos y los impactos del cambio clim谩tico. Para evitarlo se necesita una transici贸n sin precedentes y de gran alcance en el sistema energ茅tico, en el transporte, en la industria, en la agricultura, en nuestra vida cotidiana鈥

En este contexto se est谩 planteando una transici贸n energ茅tica basada en un amplio despliegue de infraestructuras de fuentes de energ铆as renovables. Estamos asistiendo a un desarrollo masivo y a gran escala de proyectos de instalaciones renovables a nivel del conjunto del Estado espa帽ol, y Navarra no escapa a esta tendencia.

En nuestra comunidad actualmente se est谩n tramitando nuevos y numerosos proyectos de generaci贸n de energ铆a el茅ctrica mediante renovables: pol铆gonos e贸licos en Lesaka, Tierra Estella (Urbasa-Andia), Lizoain-Arriasgoiti, Esteribar, Olaibar, Ezkabarte, Valle de Eg眉es, Anotzibar, Zona Media (Valdorba, Uju茅, Murillo el Fruto, Tafalla, Artajona); pol铆gonos solares en la zona de la Sierra de El Perd贸n y Olite. Sin olvidar la avalancha de proyectos e贸licos y solares a lo largo de toda la Ribera.

Realizar esos proyectos va a suponer graves impactos en los ecosistemas y en las comunidades en los que se quieren asentar. No s贸lo eso. Tal y como est谩n dise帽ados dif铆cilmente van a contribuir a frenar los problemas clim谩ticos indicados. La transici贸n energ茅tica, para que sea efectiva ecol贸gica y socialmente, no puede ignorar una serie de datos que se est谩n ocultando deliberadamente en torno a las energ铆as renovables:

Son intermitentes y no est谩n concentradas, por lo que es necesario instalar muchas m谩s infraestructuras para conseguir la producci贸n energ茅tica necesaria.

En general, las renovables producen electricidad, cuyo consumo en Navarra representa tan s贸lo el 20% de la energ铆a total consumida. El resto es de origen f贸sil. Ello implica una necesaria reestructuraci贸n de la econom铆a que no est谩 siendo planificada.

Y, adem谩s, siguen siendo dependientes de la extracci贸n de materias primas, que es preciso importar, muchas de las cuales son escasas y requieren de mucha energ铆a y mucho impacto ambiental para conseguirlas.

Por eso creemos que una simple transici贸n tecnol贸gica no es capaz por s铆 sola de reducir las emisiones de gases de efecto invernadero. Las renovables no son suficientes para proveernos de la cantidad de energ铆a que consumimos hoy en d铆a. Es necesario hacer frente a ese derroche en el consumo de una manera planificada y democr谩tica, o de lo contrario la cruda realidad se impondr谩 y reduciremos el consumo a la fuerza y sin planificaci贸n.

Pero, adem谩s, si no se planifica adecuadamente el despliegue de las renovables, nos encontraremos con un territorio que ya no ser谩 capaz de mantener nuestras necesidades. Como hemos dicho, las tecnolog铆as renovables presentan marcados l铆mites materiales y espaciales, en Navarra, y fuera de Navarra, y su desarrollo supone una nueva presi贸n sobre el territorio, al requerir grandes extensiones de terreno, que pueden ocasionar graves impactos sobre la agricultura, el paisaje, la biodiversidad, los ecosistemas, y muchos aspectos m谩s.

Por todo ello, las entidades abajo firmantes queremos decir bien alto que la transici贸n ecol贸gica no puede quedarse en una mera sustituci贸n de tecnolog铆as f贸siles por tecnolog铆as renovables. Nuestra apuesta se basa en la generaci贸n distribuida y descentralizada, en peque帽as instalaciones renovables, que permiten una mayor compatibilidad con la ordenaci贸n del territorio, por su proximidad a los centros de consumo, reduciendo las p茅rdidas de transporte, as铆 como una mejora de la eficiencia energ茅tica y la reducci贸n del consumo energ茅tico, que no suponga continuar con el derroche actual.

Estamos ante un momento decisivo, ya que nos encontramos ante un aluvi贸n de proyectos de renovables a gran escala en Navarra. Consideramos que es necesario abrir un debate social amplio entre todos los estamentos implicados y la ciudadan铆a; y decidir si como sociedad somos conscientes de la emergencia clim谩tica; si queremos que prevalezcan los valores medioambientales y sociales frente a los intereses econ贸micos; si vamos a hacer un esfuerzo para reducir las necesidades energ茅ticas, materiales de nuestra sociedad; si estamos dispuestos y dispuestas a cambiar nuestros h谩bitos y niveles de consumo y modo de vida; si Navarra, desde la reflexi贸n, el sosiego y la planificaci贸n democr谩tica, puede ser un modelo de transici贸n energ茅tica, o solo va a figurar en las estad铆sticas como mero productor de energ铆a renovable; si somos conscientes de que las renovables tambi茅n tienen l铆mites, o seguimos pensando que la tecnolog铆a es la soluci贸n a todos los problemas que nos acechan; si queremos participar como ciudadanas y ciudadanos en la generaci贸n de nuestra propia energ铆a, fortaleciendo el poder municipal y comunal, o vamos a permanecer como meros agentes consumidores, a merced de un modelo centralizado, propiedad del oligopolio energ茅tico; si queremos proteger nuestra agricultura, nuestras monta帽as, nuestros valles, nuestros pueblos, nuestro patrimonio medioambiental, nuestra diversidad cultural y nuestra forma de entender la naturaleza; o si realmente no apostamos por ello.

El anteproyecto de Ley Foral de Cambio Clim谩tico y Transici贸n Energ茅tica pod铆a haber contribuido a sentar unas bases firmes con las que luchar contra el cambio clim谩tico; una gran oportunidad de modificar el modelo energ茅tico actual. No ha sido as铆. Y el resto de legislaci贸n medioambiental es absolutamente insuficiente frente a la cantidad de macroproyectos de energ铆as renovables que se nos viene encima.

La necesidad de cumplir a tiempo con los objetivos de reducci贸n de emisiones, el desmedido af谩n econ贸mico de las empresas energ茅ticas, as铆 como la falta de planificaci贸n para llevar a cabo el ingente despliegue de infraestructuras de energ铆as renovables, pueden contribuir a agrandar el problema, en lugar de mitigarlo. Y luego ya ser谩 tarde.

Ante esta grave situaci贸n, dos son las demandas que realizamos:

1/ Exigimos al Gobierno y al Parlamento de Navarra que posibiliten un proceso social para poder planificar democr谩ticamente la transici贸n energ茅tica y el desarrollo renovable en nuestra comunidad. No permitamos que la precipitaci贸n, las prisas y los intereses econ贸micos marquen el camino. No permitamos que en nombre de la transici贸n energ茅tica volvamos a repetir los mismos errores, con modelos especulativos y de lucro.

2/ Mientras tanto, las entidades firmantes exigimos la inmediata suspensi贸n de todos los procedimientos administrativos, actualmente en tramitaci贸n, de macro plantas e贸licas, fotovoltaicas e infraestructuras asociadas. El objetivo de esta moratoria no es otro que permitir la elaboraci贸n de normas adicionales de gesti贸n en materia de protecci贸n del medio para que el desarrollo de las instalaciones de generaci贸n sea efectivo y compatible con el entorno, la protecci贸n de la biodiversidad, de la agricultura y de las comunidades sociales y su arraigo en el territorio.

FIRMANTES:

A TOMAR VIENTO 鈥 ESTERIBAR BIZIRIK

ENDARA BIZIRIK (Lesaka)

GAZTELUZAR (Leoz)

HAIZE BERRIAK

OLAIBAR BIZIRIK

PLATAFORMA URBASA-HANDIA BIZIRIK

SALVEMOS EGUESIBAR ZAIN DEZAGUN

SALVEMOS EL PERDON 4.0 ERRENIEGA SALBA DEZAGUN

PRIMERAS ADHESIONES:

EHNE, ECOLOGISTAS EN ACCION, LURRA NAFARROA, SUSTRAI ERAKUNTZA FUNDAZIOA, EKOLOGISTAK MARTXAN IRU脩EA, EXTINTION REBELLION PAMPLONA / IRU脩EA




Fuente: Eh.lahaine.org