March 28, 2021
De parte de La Haine
371 puntos de vista


Metroa Gelditu MANIFESTUA Atxikimendu bilketa /

Donostiako Metroaren eraikuntza gure hiriak nozitzen dituen arazo nagusienetako bat izaten ari da. Obrako gertakari larriek eta gainkostuek herritarren artean eragin duten kezka eta haserreaz gain, Mirakontxa-Easo tartearen Eraikuntza-Proiektu berrian azpigitura-lan handi hori egiteak dituen arriskuei buruz iragarpen benetan izugarriak egiten direla gaineratu behar da orain. Gure ustez, Donostiako Metroarekin egin den errakuntza handia erakusten du egoera honek modu ukaezinean. Hori dela eta, iritzi publikoari mobilizatzeko dei egiten diogu, Eusko Jaurlaritzak proiektua berehala geldi dezala eta Kontxatik Easo Plazaraino hiriaren azpitik aurrikusitako obrak esleitzeko eta lanei berrekiteko asmoa bertan behera utz dezala eskatzeko.

Ez dugu onartzen Metroaren obra halabeharrez eta guztiaren gainetik amaitzera behartuta dagoenik. Are gutxiago, Eusko Jaurlaritzak esleitu duen Proiektuan ohartarazten denean “baldintza geotekniko oso txarrak dituen zati batekin aurkitzen garela” eta “tunela egiteak ehundaka metrotako distantzian lurrazaleran desegonkortzeak eragin ditzakeela, baita trazadutik oso urrun dauden eraikinen osotasunari ere kalte egin ahal zaiolarik”. Halaber, Itsasertzetako Zerbitzuak Kontxako hondartzan Metroaren eraikuntza lanekin eragin den ingurumen-erasoa egiaztatu du, eta “tunelaren obrak, zeinak hondartzaren errealitate fisikoan eragin kaltegarria izan duten, geldiaraz daitezela” eskatu du, “harik eta itsas-lur eremu publikoa zeharkatzen duen trazaduaren azterketa oso bat egiten den arte”. Onartezina da, edonondik, Jaurlaritzak eta Udal-Gobernuak halako arriskuak eta eragin kaltegarriak jendaurrean isilpean gordetzea.

Gauzak horrela, gaurregun inoiz baino arrazoi sendoagoak daudela adierazten dugu zentzugabeko azpiegitura-lan hori geldiarazteko. Horrenbestez, Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatia egiteak dakartzan ingurumen-erasoa, gainkostu altuak eta eraikuntza-arrisku oso larriak kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak obraren lizitazioa eta lanei berrekiteko asmoa bertan behera utz ditzala eskatzen dugu irmoki.

Donostiako Metroaren egitasmoa era zabal batean jarri da auzitan, egindako hutsegite larriengatik eta ezinbesteko azterketa teknikoen gabeziarengatik ezezik, makro-proiektu hori herritarren parte handi baten iritziz zeharo behargabekoa eta xahuketa ekonomiko itzela delako baizik. Jaurlaritzak era inposatzailean eta herritarren inongo partehartzerik gabe ezarri du proiektua. Metroaren pasantea hiriko garraio publikoarentzat apustu okerra da bestalde, Dbus-en zerbitzuetan murrizketa garrantzitsuak planteatzen bait ditu egitasmoak, autoen trafikoa apenas gutxitu gabe. Bistan dena, obraren negozio handiarekiko interesak eta hirigintza-arloko ondorio urbanistiko nabarmenak daude jokoan. Batetik, Metroaren pasanteak Easo Plazako EuskoTrenen geltoki nagusia ezabatzen baitu etxegintza-operazio handi bat sustatze aldera. Bestetik, trenbide trazadu zentralizatzaile bat ezartzen du Erdialde-Kontxako zonalde turistiko eta komertzialaren inguruan, San Bartolome Muinoan egin nahi dituzten merkatalgune handien gisako negozio inmobiliarioak laguntze aldera, noski. Aldiz, ezikusiarena egiten dute obrak hirigunean eragindako ingurumen-eraso etengabearen eta bizilagunek jasandako kalteen aurrean, edota langileek salatzen dituzten legezkanpoko lanaldien eta segurtasun arloko lan-baldintzen urraketa larrien aurrean. Lanak hasi zirenetik hiru urte igaro direnean, gastu handienak oraindik egin gabe daude eta Eusko Jaurlaritzak aurtengo aurrekontuetan 142 milioi gehiago agindu ditu 2025 urtera bitartean “obra faraoniko” horren eraikuntzarako.

Hori denagatik, herritar, elkarte, talde eta erakunde sozial nahiz politiko guztiengana jotzen dugu, Donostiako Metroaren obrak gelditzearen aldeko adierazpen honekin bat egin dezazuen eskatzeko:

– Sustengu horiek Satorralaiari komunikatu behar dira (satorralaia@gmail.com).

Manifestuaren idatzia ekarpen berriekin osatzeko aukera dago (proposamenik egin nahi baduzue, harremanetan jar zaitezte).

Bildutako atxikimenduak apirilaren 15ean argitara ematea da gure asmoa, Eusko Jaurlaritzak Alderdi Ederren duen egoitzaren aurrean egingo den prentsa-agerraldi baten bidez. Ekintza informatibo hortan zuen partehartzea espero dugu.

Ekimen honekin bat egiteko eta manifestuari zuen inguruan zabalpena emateko eskatzen dizuegu beraz.

Lan zentzugabe hau gelditzeko unea da!

Satorralaia bizilagunen mugimendua

 ________________________

MANIFIESTO POR LA PARALIZACION DEL METRO EN DONOSTIA: Recogida de adhesiones

La construcci贸n del Metro sigue representando hoy en Donostia uno de los mayores problemas que afectan a la ciudad. A los graves sucesos y sobrecostes de la obra que han provocado preocupaci贸n e indignaci贸n en la ciudadan铆a, se a帽aden ahora las advertencias verdaderamente alarmantes presentes en el nuevo Proyecto Constructivo del tramo Miraconcha-Easo respecto a los riesgos que conlleva la ejecuci贸n de esta infraestructura. Consideramos que esta situaci贸n evidencia irrefutablemente el gran error de la pasante de Metro. Por ello hacemos un llamamiento a la movilizaci贸n de la opini贸n p煤blica para reclamar la paralizaci贸n del proyecto y exigir al Gobierno Vasco que suspenda la nueva adjudicaci贸n y la reanudaci贸n de las obras proyectadas bajo la ciudad desde La Concha hasta la Plaza Easo.

No aceptamos que la obra del Metro est茅 inexorablemente condenada a finalizarse por encima de todo. M谩s si cabe, cuando el propio Proyecto licitado por el Gobierno Vasco advierte que “nos encontramos con un tramo con unas condiciones geot茅cnicas muy adversas” y ello “provoca que la ejecuci贸n del t煤nel pueda originar inestabilidades en superficie a cientos de metros de distancia, pudiendo llegar a afectar a la integridad de las edificaciones, incluso muy alejadas de la traza”. Asimismo, el Servicio de Costas ha certificado la agresi贸n ambiental generada por la obra en La Concha y ha requerido que “las obras del t煤nel, las cuales han influido negativamente en la realidad f铆sica de la playa, queden paralizadas hasta que se realice un estudio completo de la traza en el dominio p煤blico mar铆timo-terrestre”. Resulta inadmisible que tales riesgos e impactos negativos sean silenciados ante la ciudadan铆a por el Gobierno Vasco y el Gobierno municipal.

En consecuencia, manifestamos que hoy existen una serie de razones m谩s contundentes que nunca para poner freno a esta insensata obra de infraestructura. Por ello exigimos al Gobierno Vasco la suspensi贸n de la adjudicaci贸n y de la reanudaci贸n de las obras del tramo Miraconcha-Easo debido a los elevados sobrecostes, el impacto ambiental y los grav铆simos riesgos que conlleva su ejecuci贸n.

La pasante de Metro ha sido ampliamente cuestionada, no solo por los graves errores cometidos y la falta de estudios t茅cnicos indispensables, sino porque una gran parte de la poblaci贸n considera que este macro-proyecto es un derroche econ贸mico absolutamente innecesario. El proyecto ha sido impulsado por el Gobierno Vasco de forma totalmente impositiva y sin ninguna participaci贸n ciudadana. Es tambi茅n una apuesta equivocada para el transporte p煤blico de la ciudad, puesto que el proyecto plantea importantes supresiones y bajadas en los servicios de Dbus, sin reducir apenas el tr谩fico de coches. Obviamente, su construcci贸n responde al inter茅s por el gran negocio de la obra y a las fuertes implicaciones urban铆sticas del proyecto. Por un lado, la pasante de Metro elimina la estaci贸n central de EuskoTren en la Plaza Easo con claros fines edificatorios. Por otro, establece un nuevo trazado ferroviario centralizador en torno a la zona comercial y tur铆stica del Centro-La Concha, sin duda en beneficio de negocios inmobiliarios como las grandes superficies comerciales promovidas en el Cerro de San Bartolom茅. Ni se habla de la permanente agresi贸n ambiental que genera la obra en el medio urbano, los da帽os que viene causando al vecindario, ni de las jornadas ilegales de trabajo y las condiciones de gran inseguridad laboral que denuncian los trabajadores. Habiendo transcurrido tres a帽os desde el inicio de las obras, los mayores gastos est谩n todav铆a sin realizarse y los presupuestos del Gobierno Vasco destinan este a帽o un total de 142 millones m谩s a la construcci贸n de esta obra “fara贸nica” hasta el 2025.

Nos dirigimos por ello a todas las personas, asociaciones, colectivos, organizaciones sociales y grupos pol铆ticos para que muestren su adhesi贸n a este manifiesto por la paralizaci贸n del Metro en Donostia:

– Los apoyos deben comunicarse a Satorralaia (satorralaia@gmail.com).

El texto del manifiesto est谩 abierto a posibles aportaciones (si quer茅is realizar alguna propuesta, poneros en contacto).

Las adhesiones al manifiesto se har谩n p煤blicas en una comparecencia de prensa que tenemos previsto realizar el 15 de abril ante la sede del Gobierno Vasco en Alderdi Eder, donde esperamos igualmente vuestra participaci贸n.

Os pedimos por tanto apoyar esta iniciativa y difundir el manifiesto en vuestro entorno.

Lan zentzugabe hau gelditzeko unea da!

Movimiento vecinal Satorralaia




Fuente: Lahaine.org