ELAk, XV. kongresuaren atarian, ultraeskuinari buruzko hausnarketa aurreratu digu. Aurrerapausoa faxismoaren aurkako eguneroko borrokan
“Benetan garrantzitsuak diren gauzak; Aktibatu, Lortu, Zaindu” ELAren XV. Kongresu konfederala 2021eko azaroaren 24an eta 25ean egingo da, eta horretarako, sindikatuak dokumentu batzuk prestatu ditu, ultraeskuinaren aurrerapenak dakarren arriskuari buruz hitz egiteko.
Juanjo Basterrak Mitxel Lakuntza ELAri egindako elkarrizketa berri bat, laster Sare Antifaxistan argitaratuko duguna
Italian CGILen aurkako eraso faxistaren ondoren: « Faxismoa arazo europarra da, ez bakarrik italiarra » Maurizio Landini, Lanaren Italiako Konfederazio Nagusiko idazkari nagusia, Mitxel Lakuntza
Elkartasuna adierazten du sare sozialetan “hainbat faxistek italiako CGIL sindikatua erasotu dute. Gure klase elkartasuna helarazi nahi diegu “.
Ondoren, Bilboko 2021/10/24ko mobilizazioan, honako hau adierazi zuen:
Ultraeskuinari ez zaio irabazten murrizketa-politikak eginez, ezta jendearen kezkak ahaztuz ere. Ultraeskuinari min egiten dionarekin egin behar zaio aurre, ezkerreko programa politikoekin.
Mitxel Lakuntza ELAkoarekin hitz egin dugu eta Bilbon egingo den XV. Kongresurako ultraeskuinari buruzko hausnarketa aurreratu digute
Kudeaketa-txostenean dio ELAk…
– Kapitalismoaren alternatibak behar ditugu
Duela hainbat hamarkada ziklo neoliberal bat hasi zen, zeinaren xedea zen desarautze laboral eta sozialaren bitartez kapitala areago metatzea; honen ondorioak gaur arte ari gara sentitzen. Ziklo horren bereizgarrietako batzuk dira globalizazio eredua (pandemian are nabarmenagoa), planetako baliabideen ustiaketa eta harrapaketa gero eta handiagoak eragindako pobrezia; horiekin batera, azken urteetan eskuin muturraren eta autoritarismoaren gorakada izan da.
Pandemia aurreko urteetan mobilizazio sozialak asko gehitu ziren munduko leku askotan ikuspuntu sozial, ekonomiko eta ekologikotik jasanezina den kapitalismoari kontra eginez.
Horietako asko Latinoamerikan gertatu ziren, hain zuzen ere, neoliberalismoaren laborategian. Oinarrizko produktu eta zerbitzuen garestitzeak eta bizi-baldintzen gainbeherak beste
gizarte eredu baten eta emakumeen eskubideen aldeko borroka suspertu dute; halaber, matxinada herritarrak piztu dituzte Kolonbian, Txilen, Brasilen, Hondurasen nahiz Argentinan…
Europan ere, batez ere Frantzian, erreakzioak izan dira, esaterako Jaka Horiena.
Esan dugun bezala, laurteko honetan mundu mailako erasoa jo du eskuin mutur neoliberal, arrazista, xenofobo, antifeminista, anti LGTBIQ+, erreferentzia kolektiboen eta sindikalismoaren etsaiak. Oldarraldi hau ordezkaritza politiko europarreraino iritsi da, non kutsu horretako alderdiak gobernuen buru diren edo agintariak baldintzatzen dituzten. Jakina da desberdintasunak, langabeziak, prekarietateak eta biztanleriaren sektore handientzako etorkizunik ezak eskuin muturrari aukera aparta eskaintzen diotela bere proposamenak hedatzeko gizarte batean, zeinetan birbanaketa politikarik ere ez dagoen.
Errealitate honek ezkerreko indar guztiok (politiko zein sindikalak) interpelatu behar gaitu, eta bultzatu erreferentzia eta alternatibak eraikitzera, oinarritzat hartuta klase herrikoien
eta langile-klasearen antolakuntza. Ezin dugu geure gain hartu eraso hori erantzunik gabe uzteko arriskua, eta gure eginkizuna da erreferentzia kolektiboak sendotzea lan munduan eta gizartean.
– Estatuko krisia
Azkenik, eskuin muturraren gorakadak arku politiko guztia astindu du. Inboluzio politikoaren arriskua (ondorio sozial eta nazional larriak dituena) agerikoa da, baina salatu beharra daukagu ezkerreko indarrek arrisku horri heltzen diotela hain zuzen agenda sozial eta progresista bat aurrera ez eramateko, hau izango litzatekeen arren eskuinaren hazkundea geldiarazteko modurik egokiena
Kudeaketa-txostenean dio ELAk…
– Europa gaur iritsi ezineko gotorlekua dela klase herritarren eta herrien eskarientzat.
85. Honenbestez, ez da bat ere lagungarria Europako sozialdemokrazia politiko eta sindikalaren zati handi baten lerratze ideologikoa. Ez soilik postulatu neoliberal ugari modu
akritikoan ontzat ematen dituelako; izan ere, beldur irrazionala agertzen baitu burujabetzaren moduko kategoriekiko, eta horrek guztiz eskuin muturraren esku uzten ditu.
Horregatik indar progresistek mesfidantzaz hartzen dituzte herritarren ahalduntze
prozesu politiko eta sozialak, aldiz naturaltasunez onartzen duten artean korporazio
pribatuek nahiz demokratikoki hautatu ez diren erakundeek europar estatuen zoria
erabakitzea.
Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com