November 3, 2021
De parte de La Haine
407 puntos de vista


03/11/2021 :: Nafarroa
x Ahotsa.info
Mugitu! mugimenduak Yolanda Barcinari duela 10 urte emandako tartazoen urteurrena gogora ekarri nahi izan ditu ekimen ikusgarri batekin.

Mugitu! mugimenduak Yolanda Barcinari duela 10 urte emandako tartazoen urteurrena gogora ekarri nahi izan ditu ekimen ikusgarri batekin. Bus geltokien markesina ugari apaindu ditu ekintza hori gogoraraziz eta AHT proiektua salatuz. Hurrengo mezua kaleratu du Mugituk ekintza berri hau bere gain hartuz:

“Orain 10 urte eta Okzitaniako Tolosan, gobernatzen gaituen klase politikoari, beraien jarduera elitista, oker eta ankerra aurpegiratu genion, Yolanda Barcina orduko Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakariaren figuraren baitan.

10 urte ondoren lehengo lepotik burua darabilte gure lurraldea gobernatzen duten politikariek tartean krisi ekonomiko lazgarrri bat, pandemia global bat eta larrrialdi klimatikoa zibilizazio krisi larria bilakatu diren arren. Sinestezina bada ere, krisi ekonomiko eta ekologikoa areagotzen dituzten azpiegitura xahutzaileak eta txikitzaileak sustatzen jarraitzen dute hauek eragiten dituzten kalteak jendeari ezkutatuz.

Berdin dio Urkullu, Txibite edo Sanchez diren. Berdin dio AHTaren, Euskal Y edo Nafar Korridorean diren, edota Supersurak bezalako azpiegiturak. AHTak bidaiariak eta merkantziak eramanen dituela esaten digute denok jakin arren AHTa hiri handietan baizik ez dela geldituko, herriak baztertuz, despopulazioa handituz eta betiko trena deuseztatuz.

Elite baterako agintzen dute eta elite horretako partaide izan nahi dute. Nola uler daiteke bestela inoizko pandemia handienean eta “pertsonak aurrena” lelo entzutetsuaren ostean, EAJ-k europear diru funtsak Petronor Repsol eta AHTrendako bideratzeko asmoa agertu izana edota Txibitek eta Sanchezek Covid osteko diru funtsak eta Estatuaren aurrekontu bidez Nafarroari egokitu zaion diru kopurua AHTaren Nafar Korridorearendako bideratu nahi izatea?

Tamalez, agintari politiko profesionalek lehengo lepotik burua izaten jarraitzen dute. Eta guk arrapostu, baita oraingoan ere!”

http://ahotsa.info/edukia/mugitu-manipula-las-marquesinas-de-irunerria-en-el-decimo-aniversario-de-los-tartazos-a-barcina




Fuente: Eh.lahaine.org