August 24, 2021
De parte de La Haine
1,063 puntos de vista
‘Txikito’ euskal presoa gose eta komunikazio greban dago. Haren aldarrikapenak babesteko bilkura egingo dute ostegunean, 20:00etan, Herriko Plazan.

I帽aki Bilbao Txikito euskal presoa gose eta komunikazio greban da hilaren 6tik (18 egun daramatza). Haren aldarrikapen eta borrokari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo dute datorren ostegunean, 20:00etan, Herriko Plazan.

Bere gertukoei azaldu dienez, Topaseko (Salamanca, Espainia) espetxean daramatzan hiru asteetan hainbat presio jasan ditu, besteak beste, isolatuko zutenaren mehatxua. Jazarpen horiek direla medio, hilaren 6ean komunikazioa eten eta iazko irail eta azaroa bitartean egindako gose grebari jarraipena ematea erabaki du.

https:///2021/08/24/inaki-bilbaoren-borrokari-elkartasuna-adierazteko-elkartuko-dira/




Fuente: Lahaine.org