December 4, 2022
De parte de Sare Antifaxista
178 puntos de vista

 Koldo Tellitu @koldo_tellitu * E.H

鈥淚tzul dadila Jugoslavia鈥 bere azken abestietako batean “los chikos del maiz” musika taldea aldarrikatzen du eta, egia esan, ez gara gutxi beren espektro politikoan bakarra izan zen herrialde hura faltan botatzen dugun komunistak, sobietarren nagusitasunari aurre egiteko gai izan zena, baita autogestioaren bidez sozialismorako bide propioa garatzeko gai, Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimenduaren buru izan zela ahaztu barik eta nola ez, mundu osoan kultura eta kirol erreferentzia nagusia hamarkadaz.

Jugoslavia, bigarren mundu-gerraren ondoren errepublika federal sozialista gisa berpiztu zen herrialdea, Europako gainerako herrialde komunistek ez bezala, esperientzia sozialista propioa, autogestionarioa garatu zuena, sobietarren eremutik kanpo; izan ere, ez zegoen ez Varsoviako Itunean, ez Comeconen, Europako herrialde komunisten lankidetza militar eta ekonomikorako erakundeetan. Testuinguru honek galdera handia egitera eraman gaitu askotan: Nondik atera zuten Jugoslaviako agintari komunistek halako ausardiarako behar besteko indarra?

Galdera horri erantzuteko, ezinbestekoa da Bigarren Mundu Gerraren aurreko testuingurutik hastea. Garai hartan, Jugoslaviako koadro komunisten ideologia sobieten azterketan oinarritu zen. Formazio teoriko horrek borroka internazionalistetan parte hartuz osatu zen, Espainiako gerra zibilean nazioarteko brigadetan, bereziki. Baina Bigarren Mundu Gerran gertatutakoa azpimarratu behar da; izan ere, Jugoslaviako partisanoek herri mobilizazio iraultzaile bat zuzendu zuten, kanpoko laguntzaren mende ez zegoena, naziak kanporatzeko eta boterea hartzeko. 鈥淎rrakasta鈥 honek azaltzen du, neurri handi batean, Jugoslaviako herriak bere herrialdearekiko zuen harrotasuna eta bere abangoardia sozialistarekiko oso errotuta zegoen konfiantza. Konfiantza hori ez zen murriztu, ezta 1948an Kominformetik kanporatu zutenean ere.

Jugoslaviako komunistek bere egin zuten Marxen irizpide zientifikoa, zeinean kooperatiba sozietate elkartuek ekoizpen nazionala arautu beharko zuten, plan komun baten arabera, beren kontrolpean hartuz eta produkzio kapitalistaren aldizkako konbultsioei amaiera emanez.. Irizpide hori oso kontuan izan zuten beren esperientzia autogestionarioa aurrera eramateko eta jugoslaviarren pentsamendu marxista kritiko eta berritzaile bati, propioa ere, bidea irekitzeko. Baina ez zen kontuan hartu zuten aurrekari bakarra izan, Sozialismo utopikoak ere inspiratu zituen, bereziki Proudhonek, 1914 baino lehenagoko frantziar sindikalismo iraultzaileak eta Leninen iraultzaren lehen aldiak baita.

Baina ez ziren eztabaida ideologikoak bakarrik izan Jugoslavia autogestioaren alde egitera eraman zutenak. Jugoslaviako langileek beren herrialdearen bilakaeran protagonista aktibo izaten jarraitzeko kemena, partisano bezala nazien aurka borrokatuz egin zuten eta orain enpresetan jarraitu nahi zuten, autogestioaren alde egiteko beste arrazoi indartsu bat izan zen. Enpresen kogestioan konprometituta eta arduratsu sentitu zirenean langileengan sortutako akuiluek estatismo ekonomikotik askatzeko premia larria ekarri zuten. Argi zuten sozialismoa jendetzaren ekimenetik bakarrik sor zitekeela.




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com