
Itxi Guerra ekintzaile antikapazitistak Lucha contra el capacitismo liburua argitaratu zuen 2021ean, eta zapatuan, hilak 11, gaztetxean azalduko ditu edukiaren nondik norakoak, 12:30ean hasita.
Sistema kapazitista pertsona desgaituak, desgaitu izate hutsagatik, diskriminatzen, bortxatzen eta hiltzen dituena dela azaltzen du liburuan Itxi Guerrak: «Sistema kapitalistak sortzen du kapazitismoa, pertsonak haien lan-indarraren bidez etekinak ekoizteko gaitasunaren arabera pentsatzen dituelako». Guerrak zapalkuntza hori espezismoarekin, patriarkatuarekin eta kartzelako sistemarekin lotzen ditu, eta aztertzen du indarkeria horiek nola erreproduzitzen diren, baita nola amaitu daitezkeen anarkismotik eta samurtasunetik.
Borroka antikapazitista, anarkismoa, desioa eta plazera, osasun mentala eta intersekzionalitatea moduko gaiak plazaratuko ditu Lucha contra el capacitismo liburuaren aurkezpenean.
Giroa goxatzeko kafea eta infusioak eskainiko dituzte Morborreko eta AGAKOko kideek.
➡️ Arrasateko Gaztetxea
📅 Sábado 11 de Febrero
⏰ 12:30h.
🗺️ Otalora Lizentziaduna, 10 Bis, Arrasate
💜 Tenemos una cita.
Fuente: Editorialimperdible.com