June 8, 2022
De parte de Sare Antifaxista
450 puntos de vista

Aske Antolakundea * E.H 

Nafarroako zenbait zonaldetan izaten ari den elementu faxisten presentziarekin lotutako gertakari berri baten harira Aske Antolakundeak honakoa adierazi nahi du:

Duela bi aste eskas salatu bezala, ekintza faxisten gorakada nabaria izaten ari da iru帽errian, margoketak egin pegatinak jarri eta langile heldu bati ukabilkada bat ematera ailegatu direlarik. Honekin lotuta azken egunetan, alde zaharretik gertu zebilela, Jarduneko kide batek bi faxista pegatinak jartzen ari zirela ikustean aurre egitea erabaki zuen.

Faxistek, beldurturik eta modu guztiz koldarrean, labana atera eta pimienta spraya ihes egin ahal izateko erabili zuten, nahiz eta bi izan eta armaturik egon.

Horrelako elementu faxistek estatu espainolean duten zigorgabetasun eta babesaz jakitun hauei aurre egiteko erabateko determinazioan berrestea dagokigu, horretarako bide bakarra antolakuntza eta borroka izanik.

Aurrean izango gaituzue!




Fuente: Sareantifaxista.blogspot.com