November 4, 2021
De parte de La Haine
120 puntos de vista


EUSKARA

Satorralaia bizilagunen mugimenduak datorren larunbatean, azaroak 6, klima eta ingurumen krisia salatzeko hainbat talde sozial, ekologista eta sindikatu biltzen dituen Larreko Mahaia elkarguneak antolatu duen mobilizazioan parte hartzeko dei egiten du. Goizeko 11’30etan, Kontxako lehenengo arrapaladan hasiko da ekintza hori, eta partehartzaileek aterki bana eramateko eskatzen da, era honetan hondartzan aterkiak zabalduta KLIMA EZ DA NEGOZIOA lema osatzeko.

Hain zuzen ere, Glasgowko COP26 goi bilera dela eta, gobernu boteretsuenek eta korporazio handiek aldaketa klimatikoa negozio iturri bihurtu asmoz konponbide faltsuak bultzatzen dituztela eta munduko %10 aberatsenaren kontsumo irrazionala eta zoroa sustatzearren hazkunde ekonomikoari lehentasuna ematen jarraitzen dutela argi eta garbi salatu beharra dago. 

Halaber, klima eta ingurumen-krisi globala tokian-tokiko proiektu txikitzaile eta kaltegarriekin elikatzen dela agerian jartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu: horren adibide ugari dugu Donostian, hala nola periferiako errep矛de sarearen etengabeko hedapena, Metroa eta AHT bezalako makro-proiektu behargabekoen eraikuntza, errauskailua, edota Belartzako makropoligono logistikoaren eta Antondegiko “olatu artifizialen” egitasmoek erakusten dutenez azken aldian berriro nabarmenki areagotu den hirigintza harraparia, beste exenplu askoren artean.

Mobilizazioa Kontxako hondartzan egingo da, klima-aldaketak eragin nabarmena duelako itsasertzean. Horrez gain, Metroaren obra zentzugabeak ere hondartzan kalte larriak eragin dituela gogora dakargu.

Beraz, larunbatean “KLIMA EZ DA NEGOZIOA!” lemapean manifestatuko gara, larrialdi klimatikoa negozioa egiteko erabiltzen duten agintarien faltsukeria salatzeko eta egungo eredu sozial eta ekonomiko jasangaitzaren eraldaketa sakon bati ekin behar zaiola aldarrikatzeko. 

Satorralaia bizilagunen mugimendua

Informazio gehiago: www.satorralaia.wordpress.com

 CASTELLANO

SATORRALAIA LLAMA A PARTICIPAR EN LA MOVILIZACION CONTRA LA CRISIS CLIMATICA Y ECOLOGICA CONVOCADA ESTE SABADO:

El movimiento vecinal Satorralaia llama a participar el pr贸ximo s谩bado 6 de noviembre en la movilizaci贸n convocada por los grupos sociales, ecologistas y sindicales reagrupados en la plataforma Larreko Mahaia para denunciar la crisis clim谩tica y ecol贸gica. La acci贸n dar谩 comienzo a las 11’30h en la primera rampla de La Concha y se pide a los y las participantes que acudan con paraguas, de manera que con los paraguas abiertos formaremos sobre la playa el lema KLIMA EZ DA NEGOZIOA.

Precisamente, con motivo de la cumbre COP26 de Glasgow, es preciso denunciar que los gobiernos m谩s poderosos y las grandes corporaciones impulsan falsas soluciones que convierten el cambio clim谩tico en fuente de negocio y siguen dando prioridad al crecimiento econ贸mico para sostener el consumo irracional y desenfrenado del 10% m谩s rico del mundo. 

Asimismo, queremos resaltar que la crisis clim谩tica y ecol贸gica global tambi茅n es alimentada por los proyectos destructivos y nocivos que se promueven a nivel local, destacando en Donostia la permanente ampliaci贸n de la red viaria en la periferia, la construcci贸n de macro-proyectos innecesarios como la pasante de Metro y el TAV, la incineradora, y la vuelta al urbanismo depredador que representan el macro-pol铆gono log铆stico planeado en Belartza y la infraestructura de “olas artificiales” proyectada en Antondegi, entre otros muchos ejemplos.

La movilizaci贸n se desarrollar谩 en La Concha porque el litoral es un lugar especialmente sensible al cambio clim谩tico. A ello se a帽aden las graves afecciones provocadas en la playa por las obras del Metro.

El s谩bado nos manifestaremos por tanto bajo el lema “KLIMA EZ DA NEGOZIOA!” para denunciar la falsedad de las 茅lites dirigentes que utilizan la crisis clim谩tica para hacer negocio y para reivindicar la necesidad de un profundo cambio del insostenible modelo social y econ贸mico actual. 

Movimiento vecinal Satorralaia




Fuente: Lahaine.org