September 25, 2021
De parte de La Haine
243 puntos de vista


25/09/2021 :: Nacionales E.Herria
x Sustrai Erakuntza Fundazioa
Oportunismo eta propaganda gutxiago, energiari buruzko plangintza demokratiko gehiago

Sustrai Erakuntzaren prentsa-oharra

Oportunismo eta propaganda gutxiago, energiari buruzko plangintza demokratiko gehiago Nafarroako Gobernuak iragarri berri du eguzki-plakekin estali nahi duela Nafarroako Ubidearen lehen fasearen zati garrantzitsu bat (aire zabalean eraikitako 57 kilometro eta 1. faseko hiru putzu, 183 hektarea osotara), azpiegitura hidrauliko hori optimizatzeko, nafarrok hain garesti ordaintzen ari garena.

Iragarkia apaintzeko, gizarte-mugimenduen kontzeptu eta aldarrikapenak erabili ditu: argirako prezio publiko bat ezartzea, ekonomia zirkularra, biztanleriarik gabeko eremuari mesede egitea, titulartasun publikoa, burujabetza energetikoa. Amu gehiegi inozoak harrapatzeko.

Gure ustez, energia berriztagarrietarako trantsizioa gaur egun urbanizatuta dauden eremu guztiak erabiliz egin behar da, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena izateko. Horrela, kanalaren azpiegitura erabiltzea urrats egokia izan liteke norabide horretan, nahiz eta xehetasun handiagoz aztertu beharko liratekeen putzuak eguzki-plakekin estaltzeak eragingo lituzkeen inpaktuak, agian uretako hegaztientzako ekosistema berriak sor daitezkeenak…

Hala ere, ez dugu uste aurrekoa izan dela Gobernuaren arrazoia proiektu hau martxan jartzeko. Gobernuak aukeratu duen unea hastapenetan dagoen proiektu bat iragartzeko ez da nolanahikoa: alde batetik, Nafarroan makroproiektu 鈥渂erriztagarrien鈥 uholdea; eta bestetik, makroproiektu horiek eragin duten gaitzespen handia herritarren artean. Badirudi Gobernuak bere irudia garbitu behar duela, energia berriztagarrien ezarpen kaotikoa onartu duelako, enpresa handiek eta oligopolio energetikoek zuzenduta.

Esperpentoa are handiagoa da eguzki-panelak jartzeak Nafarroako egungo ahalmen fotovoltaikoa bikoiztuko lukeela iragartzen duenean. Horrela balitz, zertarako behar ditugu proiektu fotovoltaiko erraldoiak Erreniegaren bi hegaletan? (egun mendiaren iparraldean 847 hektarea hartuko lituzketen proiektuak daude, eta horiez gain, hegoaldean eta beste makina bat tokietan aurreikusitakoak gehitu beharko genituzke) Egin egiteagatik? Egin zertarako egiten den axola gabe? Zeren irizpideren arabera hartzen dira erabakiak? Hauxe da berriztagarriak gobernatzen ez dituen Gobernu bat.

Proiektu honen azterketa eta bideragarritasun teknikoaz haratago, abian jarri duten trantsizio energetikoak dakarren manipulazioa eta aurpegia garbitzea erakusten digu iragarki honek. Ezin dira herritarrak iragarki propagandistikoekin, multinazional elektrikoak aise ibili eta suntsitzen ari diren bitartean. Kontua ez da proiektu solteak saltzea, horietako batzuk zuzenak izan arren. Helburu zuzena bestelakoa da: energiaren eta materialen krisiari plangintza demokratikotik aurre egitea, energiaren kudeaketa berri baten esparruan.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuak trantsizio energetikoa modu arrazoizko eta justuan egin nahi badu, bere esku dago makroproiektu berriztagarrien tramitazioa etetea. Horrek aukera eman beharko liguke demokratikoki kudeatutako mekanismo sozialak eta legalak onartzeko, etorkizunean berriztagarriak ekoiztea ahalbidetzeko, batez ere deskontzentratua eta deszentralizatua, energia fosilaren zuzeneko kontsumoa masiboki murriztuz eta jabetza publikoaren pean kontrol kolektiboa eginez.

Nafarroan, 2021ko irailaren 25a.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

Telefonoa: 675 510 477 Web orrialdeak: www.sustraierakuntza.org eta www.fundacionsustrai.org Posta elektronikoa: sustrai@sustraierakuntza.org

Nota de prensa de Sustrai Erakuntza

Menos oportunismo y propaganda, m谩s planificaci贸n energ茅tica democr谩tica El Gobierno de Navarra ha anunciado la intenci贸n de cubrir con placas solares una parte importante de la primera fase del Canal de Navarra (57 kil贸metros de los 98 construidos a cielo abierto y tres balsas de la 1陋 fase, 183 hect谩reas en total) con el fin de dar mayor uso a esta macro-infraestructura hidr谩ulica que tanto dinero ha costado y cuesta a los bolsillos navarros.

Un anuncio que viene aderezado y acompa帽ado de conceptos y reivindicaciones de los movimientos sociales: establecer un precio p煤blico para la luz, econom铆a circular, beneficiar a zonas despobladas, titularidad p煤blica, soberan铆a energ茅tica,鈥 Demasiados se帽uelos para despistar.

Vaya por delante que creemos que la transici贸n hacia las energ铆as renovables se ha de realizar utilizando para ello todas aquellas zonas actualmente urbanizadas, de manera que se produzca el m铆nimo impacto ambiental posible. De este modo, utilizar la infraestructura del Canal podr铆a ser un paso adecuado en esa direcci贸n, aunque habr铆a que analizar con mayor detalle los impactos que causar铆a cubrir con placas solares las balsas, donde quiz谩s se puedan estar creando nuevos ecosistemas para aves acu谩ticas…

Sin embargo, no vemos que este sea el motivo por el que el Gobierno de Navarra proponga este proyecto. De hecho, el momento elegido por el Gobierno para anunciar un proyecto que est谩 en fase inicial y con muchos interrogantes sobre sus caracter铆sticas y gesti贸n, coincide con una avalancha de agresivos macroproyectos 鈥渞enovables鈥 en Navarra, y que han provocado un amplio rechazo social. Pareciera como si el Gobierno estuviera necesitado de limpiar su imagen por desentenderse y consentir un modelo de implantaci贸n de energ铆as renovables ca贸tico, desordenado y dirigido por las grandes empresas y el oligopolio energ茅tico.

El esperpento es a煤n mayor cuando anuncia que la colocaci贸n de paneles solares duplicar铆a la capacidad fotovoltaica actual en Navarra. Si fuera as铆, 驴para qu茅 necesitamos los gigantescos proyectos fotovoltaicos en ambas laderas de El Perd贸n (ahora mismo hay anunciados proyectos que ocupar铆an 847 hect谩reas solamente en la ladera norte de El Perd贸n, a lo que habr铆a que a帽adir los existentes en la ladera sur, y otros muchos por toda la geograf铆a navarra…)? 驴Todo se reduce al hacer por hacer, sin importar para qu茅 se hace? 驴En base a qu茅 criterios se decide aumentar la capacidad energ茅tica? Toda una muestra de un Gobierno, que como hemos dicho en otro momento, no gobierna las renovables.

M谩s all谩 del an谩lisis y la viabilidad t茅cnica de este proyecto, este anuncio nos muestra la manipulaci贸n y el lavado de cara que est谩 suponiendo la transici贸n energ茅tica en marcha. No se puede simplificar, desvirtuar y enga帽ar a la poblaci贸n con anuncios propagand铆sticos, mientras las multinacionales el茅ctricas campan y destruyen a sus anchas. No se trata de proyectos sueltos, m谩s o menos correctos. Se trata de encarar la crisis energ茅tica y de materiales desde la planificaci贸n democr谩tica, en el marco de una nueva gesti贸n de la energ铆a.

Por todo ello, si el Gobierno de Navarra quiere recorrer de forma razonable y justa la transici贸n energ茅tica, est谩 en sus manos la suspensi贸n de la tramitaci贸n de los macroproyectos renovables. Ello nos deber铆a permitir la aprobaci贸n de mecanismos sociales y legales, democr谩ticamente gestionados, que nos permitan un futuro con producci贸n de renovables, prioritariamente desconcentrada y descentralizada, con reducci贸n masiva del consumo directo de energ铆a f贸sil, y control colectivo bajo propiedad p煤blica.

En Navarra, a 25 de septiembre de 2021.

Fundaci贸n Sustrai Erakuntza

Tel茅fono: 675 510 477 P谩ginas Web: www.fundacionsustrai.org y www.sustraierakuntza.org




Fuente: Eh.lahaine.org