May 16, 2022
De parte de Asociacion Germinal
210 puntos de vista
Araba Bizirik
Manifestación ante la amenaza que supone el desembarco de empresas transnacionales y energéticas con macroproyectos ubicados en montes comunales y tierras de labranza

[Euskara]

Joan den urriaren 23an, nazioz gaindiko enpresek eta enpresa energetikoek mendietan eta nekazaritza lurretan makroproiektuak kokatzeko mehatxuaren aurrean azaldu ginen. Era berean, ekonomikoki, sozialki eta ingurumen aldetik bideraezina den trenbide azkarren gure aurkako jarrera azaldu genuen. Eta, baliabide hidriko eta energetiko itzelak behar dituen elikagai industrialen ekoizpenaren mehatxuari ere aurre egin genion.

Gaur berriro ere kalera irten gara, udalen eta administrazio-batzarren independentzia eta subiranotasuna bertan behera uzten duen araua salatzeko.

Tapia Legea salatzen dugu. Lege hau atzeko atetik onartu du Eusko Jaurlaritzak. Proiektu publikoetan ingurumenari eta lurraldearen antolamenduari buruzko araudia ekiditea du helburu. Eta orain Tapia II Legea ezarri nahi digute, proiektu pribatuak ere ahalbidetzeko. EZ DUGU ONARTUKO!

Lege horiek, gainera, udalek eta kontzejuek beren lurraldeei buruz hartzen dituzten erabakiak baliogabetzea dakarte. Horrela, modu autoritarioan zentralizatzen eta urruntzen dituzte erabakiguneak. Herri gisa mendeetan zehar mantendu dugun antolatzeko modua, lurrari eta gure sinesmenei lotuta dagoena, bat-batean kendu nahi digute.

Ramiro González jauna, hau demokratikoa al da?

Tapia Legea eta Tapia II Legea EAJren eta PSEren eskutik datoz.

Natura suntsitzea eta enpresen onurak handitzea helburu duten megaproiektuak inposatu nahi dizkigute. Bi alderdi horiek aukera emango diete enpresa energetikoei, agroindustrialei eta espekulatzaileei eremu komunal eta emankorrak ustiatu ditzaten, enpresa horien ordezkariek leloak garela dioten bitartean: Iberdrola, Solaria, Capital Energy, Euskal Haizie, Forestalia,… Hau ere demokratikoa al da?

Elektrizitatea urre prezioan ordaintzera behartzen gaituzte, milaka milioi irabazten jarrai dezaten. Hori al da Eusko Jaurlaritzaren apustua? Enpresa horiei lurraldea oparitzea kontzejuen eta udalen ahotsa mespretxatuz?

Zarata egiten dugula esaten digute, zarata egitea naturguneak eta biodibertsitatea babestea denean.

Zarata da gure kontzeju eta udalen burujabetza eta independentzia.

Zarata da ahots herrikoia.

Zarata da bizitza.

EZ GAITUZUE ISILARAZIKO!

Josu Jon Imazek, ate birakarien ordezkari leialak, proposatzen duen trantsizio energetikoaren eredua gauza bera da: enpresa-negozio berdea eta klase herrikoien pobretzea, desjabetzea eta isilaraztea.

Gure apustua irmoa eta argia da: gobernantza soziala, tokikoa, lurraldean errotua eta guztion ongizatearen aldekoa.

TAPIA LEGEARI EZ!

[Castellano]

El pasado 23 de octubre, nos manifestamos ante la amenaza que supone para el territorio el desembarco de empresas transnacionales y energéticas con macroproyectos ubicados en montes comunales y tierras de labranza. También nos manifestamos ante la anunciada construcción de vías rápidas para un tren que es inviable económicamente, socialmente y medioambientalmente. Así mismo, lo hicimos frente a la amenaza de la producción de alimentos industriales con gran coste de recursos hídricos y energéticos.

Hoy volvemos a la calle para denunciar la figura normativa que elimina, de un plumazo, la independencia y soberanía de los ayuntamientos y juntas administrativas.

Denunciamos la Ley Tapia. Esta ley ha sido aprobada por el Gobierno Vasco por la puerta de atrás. Su objetivo es evitar que en los proyectos públicos se garanticen las legislaciones medioambientales y de organización del territorio. Y ahora nos quieren colar la Ley Tapia II para también posibilitar proyectos privados. ¡NO LO VAMOS A CONSENTIR!

Estas leyes, además, suponen la anulación de la toma de decisiones que los ayuntamientos y los concejos realizan sobre sus territorios. De esta manera, centralizan y alejan los centros de decisión de forma autoritaria. Quieren arrebatarnos de golpe la forma de organizarnos, que como pueblo, hemos mantenido durante siglos, ligada a la tierra y a nuestras creencias.

Señor Ramiro González, ¿Acaso esto es democrático?

Tanto la Ley Tapia como la Ley Tapia II vienen de la mano del PNV y del PSE.

Nos quieren imponer megaproyectos que se reducen a más destrucción natural y más beneficio empresarial. Estos dos partidos van a permitir que zonas comunales y fértiles sean apropiadas y explotadas por empresas energéticas, agroindustriales y especuladoras, cuyos representantes nos llaman tontas públicamente: Iberdrola, Solaria, Capital Energy, Euskal Haizie, Forestalia … ¿ Es esto también democrático?

Nos obligan a pagar la electricidad a precio de oro para que ellos continúen ganando miles de millones. ¿Es esta la apuesta del Gobierno Vasco? ¿Regalarles el territorio despreciando la voz de los concejos y de los ayuntamientos?

Nos dicen que hacemos ruido. Cuando hacer ruido es proteger los espacios naturales y la biodiversidad que estos albergan.

Ruido, es la soberanía e independencia de nuestros concejos y ayuntamientos.

Ruido, es la voz popular.

Ruido, es la vida.

¡NO NOS VAIS A SILENCIAR!

El modelo de transición energética que propone Josu Jon Imaz, fiel representante de las puertas giratorias, es más de lo mismo: negocio verde empresarial y empobrecimiento, desposesión y silenciamiento de las clases populares.

Nuestra apuesta es firme y clara: gobernanza social, local, arraigada en el territorio y favorecedora del bien común.

TAPIA LEGEARI EZ!

Share



Fuente: Asociaciongerminal.org