September 17, 2021
De parte de La Haine
399 puntos de vista


17/09/2021 :: Nafarroa
x Sustrai Erakuntza
La presidenta Maria Chivite ha anunciado que el Ministerio de Transportes gastar谩 145,5 millones de los Fondos Europeos en el Tren de Alta Velocidad

Fundaci贸n Sustrai Erakuntza

Abiadura Handiko Trena Nafarroan: Iruzur Handia

Maria Chivite presidenteak iragarri duenez, Garraio Ministerioak 145,5 milioi euro gastatuko ditu Abiadura Handiko Trenean. Horietatik 105,5 milioi Tafalla eta Campanas arteko AHTaren plataforma eraikitzeko erabiliko dituzte. Gainera, beste 40 milioi euro xahutuko dituzte Castejonen AHTa eta Bilbo eta Zaragozako Casetas arteko bide konbentzionala lotuko dituzten lanak finantzatzeko, horretarako Ebro gaineko biadukto bat eraikiz. Etxabakoitzeko geltoki berrirako akordioa ere iragarri digute, xehetasun gehiagorik gabe. Badirudi AHTa ziztuan doala, onura eta aurrerapen promesa guztiekin, edo hala saldu nahi dute behintzat. Are gehiago, datozen hilabete eta urteetan Nafarroako industria-ekoizpenari buruzko hodeitzarrak agertzen direnean.

Egun hauetan bada zerbait agerikoa: beste leku batzuetan bezala, elite ekonomiko eta politikoek ez diote uko egin AHTaren aldeko apustuari, nahiz eta haren hedapena temati geldoa izan. Presidentearen azken iragarpenak datozen urte luzeetarako bide orri bat seinalatzen duela dirudi. Lehenik eta behin, inork eragozten ez badu, Castejon eta Iru帽ea artean hasitakoa plataforma paralelo baten eraikuntzarekin amaitu nahi dute. Eta hori guztia EAEren antzera, diru publikoa zementuz eta zementu gehiagoz xahutuz, nahiz eta erritmo pausatuan eta kakaztuan izan, aurrekontu- erabilgarritasunaren arabera, empresa eraikitzaileen aintza handiagorako.

Bigarrenik, AHTk ez du merkantziarik eramango, eta Chivitek badaki hori. Hori dela eta, enpresa- eta logistika-munduarekin agerraldiak eta bilerak egiten ari dira, egungo trenbidearen erabilera merkantzien garraiorako sustatzeko. Sustapen horrekin batera, hainbat adierazpen egin ditu, eta, horietan, presidenteak zalantzan jarri du oraingo tren konbentzionalak pertsonentzako mugikortasun- elementu gisa duen eginkizuna. Dirudienez, bidaiariak trenetik atera eta hiriarteko autobusetara eraman nahi ditu, eta egungo trenbideak hobetu, ahalik eta gastu gutxienarekin, salgaien garraiora egokitzeko. Estatuko beste toki batzuetan gertatzen ari denaren antzeko dinamika, trena herri eta pertsonentzako zerbitzu publiko gisa deseginda. Nafarroan, garraio publikorako erabiltzen diren trenen eguneko maiztasun zuzenen % 50 desagertu dira azken urtean.

Azkenik, Chivite presidenteak su-eten bat eman nahi dio bere buruari, beste alderdi politikoekin akordioak lortzeko oztopo izan daitezkeen gai larrien zehaztapena denboran atzeratuz: Sakanarako obrekin jarraitzea, euskal Y-arekin lotzea, eta abar. Etorkizun urrun bati fidatzen zaion eztabaida da, jakinik egungo eztabaidak ez duela eraginik izango berehalakoan.

Beste behin ere esan beharra dago. Nafarroan Abiadura Handiko Trena iruzur handia da. Iruzur sozial eta ekonomikoa, kostu ekonomiko handiarekin, zementurako Europako Funtsetatik dirua desbideratzeko gai dena, zerbitzu publikoak degradatzen diren bitartean, hala nola Osasunbidearen pixkanakako narriadura (itxarote-zerrendak, estali gabeko bajak, osasun-baliabideen murrizketa). Adar- jotze bat herritarrentzat. Halaber, ingurumen-iruzurra, AHTa garraiobide jasangarri gisa saltzen diguna, lurraldeak eta paisaiak suntsitzen dituen bitartean, eta nekez konpentsa daitezkeen gas isuri handiak dituen elementu erasokorra izanik. Eta, azkenik, iruzur politiko bat, politika aurrerakoien izenean, Tren Publiko eta Soziala eta bere hobekuntza ezinezko egiten duena, betiko botere ekonomikoen mesedetan.

Sinatzen du: Mikel Saralegi Otsakar, Sustrai Erakuntza fundazioaren kidea. 
Nafarroan, 2021ko irailaren 17a.

Sustrai Erakuntza Fundazioa Telefonoa: 675 510 477 Web orrialdeak: www.sustraierakuntza.org eta www.fundacionsustrai.org Posta elektronikoa: sustrai@sustraierakuntza.org

 

Fundaci贸n Sustrai Erakuntza

Tren de Alta Velocidad en Navarra: La gran estafa

La presidenta Maria Chivite ha anunciado que el Ministerio de Transportes gastar谩 145,5 millones de los Fondos Europeos en el Tren de Alta Velocidad. De ellos, 105,5 millones se emplear谩n para construir la plataforma del TAV entre Tafalla y Campanas. Adem谩s, utilizar谩n otros 40 millones para financiar las obras que unir谩n el TAV en Castej贸n con la v铆a convencional entre Bilbao y Casetas de Zaragoza, construyendo para ello un viaducto sobre el Ebro. Tambi茅n se nos anuncia, sin m谩s detalle, el acuerdo para la nueva estaci贸n en Etxabakoitz. Pareciera que el TAV va a toda marcha, con todas sus promesas de beneficios y progreso, o al menos as铆 lo quieren vender. M谩s en un momento donde aparecen nubarrones de consideraci贸n sobre la producci贸n industrial de Navarra en los pr贸ximos meses y a帽os.

En estos d铆as s铆 hay algo que es evidente: como en otros lugares, las 茅lites econ贸micas y pol铆ticas no han renunciado a su apuesta por el TAV, aunque su despliegue sea tozudamente lento. El 煤ltimo anuncio de la presidenta parece se帽alar una hoja de ruta para los pr贸ximos largu铆simos a帽os. En primer lugar, quieren acabar, si nadie lo impide, lo iniciado entre Castej贸n y Pamplona con la construcci贸n de una plataforma paralela. Y todo ello al estilo de la CAV, dilapidando el dinero p煤blico en cemento y m谩s cemento, aunque sea a un ritmo pausado y cachazudo en funci贸n de la disponibilidad presupuestaria, para m谩s gloria de las constructoras.

En segundo lugar, el TAV no llevar谩 mercanc铆as, y Chivite lo sabe. Por ello, se est谩 prodigando en apariciones y reuniones con el mundo empresarial y log铆stico para promover el uso de la l铆nea del ferrocarril actual para el transporte de mercanc铆as. Una promoci贸n que se acompa帽a con declaraciones en las que la presidenta cuestiona el papel del tren convencional como elemento de movilidad para las personas. Parece pretender sacar a los viajeros del tren para pasarlos a los autobuses interurbanos, y acometer, con el m铆nimo gasto, una limitada mejora de las v铆as actuales para adaptarlas al transporte de mercanc铆as. Una din谩mica semejante a la que se est谩 produciendo en otras partes del Estado con el desmantelamiento del tren como servicio p煤blico para pueblos y personas. En Navarra, han desaparecido en el 煤ltimo a帽o el 50% de las frecuencias diarias directas de los trenes destinados al transporte p煤blico.

Por 煤ltimo, la presidenta Chivite se quiere conceder una tregua aplazando en el tiempo la concreci贸n de temas peliagudos que puedan interferir en la consecuci贸n de acuerdos con otras fuerzas pol铆ticas: la continuidad de las obras hacia Sakana, la conexi贸n con la Y vasca,…. Un debate que se f铆a a un futuro lejano sabiendo que su discusi贸n actual no tendr谩 ning煤n efecto en lo inmediato.

Hay que volver a repetirlo. El Tren de Alta Velocidad en Navarra es una gran estafa. Una estafa social y econ贸mica, que con su alto coste econ贸mico, es capaz de desviar dinero de los Fondos Europeos para el cemento mientras los servicios p煤blicos se degradan, como es el deterioro progresivo de Osasunbidea (listas de espera, bajas sin cubrir, reducci贸n de recursos sanitarios,…). Una tomadura de pelo para la poblaci贸n. Una estafa medioambiental que nos vende el TAV como un medio de transporte sostenible, mientras destruye territorios y paisajes, suponiendo un elemento agresivamente contaminador con fuertes emisiones de gases dif铆cilmente compensables. Y finalmente, una estafa pol铆tica, que en nombre de pol铆ticas progresistas, se carga el Tren P煤blico y Social y su mejora, en beneficio de los poderes econ贸micos de siempre.

Firmado: Mikel Saralegi Otsakar, miembro de la fundaci贸n Sustrai Erakuntza. 
En Navarra, a 17 de septiembre de 2021.

Fundaci贸n Sustrai Erakuntza Tel茅fono: 675 510 477 P谩ginas Web: www.fundacionsustrai.org y www.sustraierakuntza.org Correo electr贸nico: sustrai@sustraierakuntza.org




Fuente: Eh.lahaine.org